71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

122/2008 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Eguesibarko Udalaren musika eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaintzeko. Eskola Olatzen dago.

Ana Lesaca Gonzálezek, Eguesibarko Udalaren izenean, hori baita musika eskolaren entitate titularra, eskaera aurkeztu du eskola horretan kantu espezialitateko ikasketak emateko baimena eman dadin.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak aldeko txostena egin du.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoa kontuan hartu da (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematen zaio Eguesibarko Udalaren musika eskolari (ikastetxearen kodea: 31013239) kantu espezialitateko ikasketak emateko, 2008-2009 ikasturtearen hasieratik aurrera. Musika eskola Olatzen (Eguesibar) dago.

2. Une horretatik aurrera, eskolak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritako ikasketak emateko baimena izanen du, espezialitate hauetan:

-Oinarrizko eskaintzan ezarririk daudenak, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren 1. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz. Instrumentu praktika, instrumentu praktika osatzen duen musika prestakuntza (musika hizkuntza) eta taldeko instrumentuzko zein ahozko jarduerak (abesbatza, harizko taldeak, gitarrakoak, eskusoinukoak, ganbera musikakoak). Instrumentu praktikan honako espezialitate hauek: eskusoinua, kantua, zeharkako txirula, gitarra, gitarra elektrikoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, biolina eta biolontxeloa.

-Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste arlo batzuk: Musika eta Mugimendua (musika hastapena).

3. Departamentuaren baimena beharko da eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan arautua ukitzen badu.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. 421/1992 Foru Dekretuaren 20. artikuluarekin bat, eskolaren titularra den entitateak ordainduko ditu ebazpen honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Eguesibarko Udalaren musika eskolako titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2008ko apirilaren 30ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0807342