71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

140/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren 1992ko martxoaren 10eko Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horrek Ikuskapen eta arauzko kontroleko entitateek Igogailuen eta haien mantentze lanen Erregelamenduan zehaztutako aldizkako ikuskapenen eta jarduera osagarrien aldera jaso beharreko tarifak eguneratu zituen.

Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilariaren 1990eko martxoaren 5eko Foru Aginduak Ikuskapen eta arauzko kontroleko entitateen eginkizuna arautu zuen, Igogailuen eta haien mantentze lanen Erregelamendua aplikatuz, eta 4. artikuluan dio departamentuak finkatuko dituela ikuskapen eta kontrol entitateen esku utzitako eginkizunen gehieneko tarifak, entitateen proposamenak aztertu ondoren.

Egungo tarifak Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak baimendu zituen, 2003ko martxoaren 27ko Foru Aginduaren bidez.

Berriki, ASORCO eta AEPIC entitateek tarifa horiek eguneratzea eskatu dute. Nafarroan erregistratzen diren ikuskapen eta arauzko kontrol entitateak biltzen dituzte bi entitate horiek.

Proposamena aztertuta, eta kontuan hartzen bada, bereziki, 2003ko martxoaren 27ko Foru Aginduak indarra hartu zuenetik egon den kon- tsumoko prezioen indizearen handitzea, beharrezkoa da tarifak eguneratu eta ikuskapenaren benetako kostura egokitzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 1992ko martxoaren 10eko Foru Aginduaren 1. puntuko A) atala aldatu eta honela geratu da:

A) Prezio finkoak:

a) Igogailuen aldizkako ikuskapen ofiziala: 118 euro, zein den ere mota edo egoera.

b) Akats larriak zuzendu ondoko froga: 60 euro, baldin badagozkio.

2. Tarifa hauek tasa eta zerga kontzeptuengatik soilik handitzen ahalko dira.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 8an.-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F0807356