71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

223/2008 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 149/2008 Ebazpena aldatzen duena. Honen bidez 2007-2008 ikasturterako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak emateko deialdia behin betiko ebatzi zen.

3. puntuan eta Hezkuntza Bereziko beka eta laguntza eman eta ukatuen behin betiko zerrenda jasotzen duen eranskinean atzemandako akatsak zuzentzeari buruz Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariaren txostena ikusirik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Bereziko beka eta laguntza eman eta ukatuen behin betiko zerrenda aldatzea, eranskinean agertzen den bezala.

2. Aipatu ebazpenaren 3. puntua aldatzea, eta horrela geldituko da:

Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren libramenduak egin ditzala. Guztira 135.741 euro dira emaniko laguntzak pagatzeko. 2008rako gastu aurrekontuko "Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak" 423001-42210-4809-322400 kontusailaren kargura,

3. Ebazpen hau, eranskinik gabe, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Berariazko Hezkuntza Berezien Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Berariazko Programen Bulegoari, Eskola Orientaziorako Bulegoari eta CREENAko zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 7an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0807479