71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 19ko 1627/2008 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunen 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 19ko 1627/2008 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunen 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko.

OINARRIAK

1.-Xedea.

1.1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako goi mailako tituludunen 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia egin da. Lanpostu horietako batek Altsasun izanen du destinoa (plantillako 6234 zenbakia) eta besteak Burlatan (plantitllako 5600 zenbakia).

1.2. Lanpostuan aritzen denak eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

-Lanbideko prestakuntza ekintzak eskatzen dituzten langileei informazioa eta aholkuak ematea.

-Enpleguaren eta Lanbide Heziketaren inguruko gaiei buruzko informazioa ematea langileei.

-Enplegu eskatzaileak, beren egoera pertsonal, profesional edo sozialagatik beharrezkoa izanez gero, enpleguaren, prestakuntzaren eta gizarte laguntzaren arloko berariazko zerbitzuak ematen dituzten entitateetara bidaltzea.

-Birsailkatze profesionaleko prozesuak kudeatzea, lanik gabe denbora luzean egoteko arriskua duten taldeei orientazioa emateko ekintzen bidez.

-Enplegurako eta prestakuntzarako orientazio profesionaleko ekintzak egitea, bai banan-banan bai taldean.

Ekintza horietan zenbait arlo landuko dira, hala nola balioak, motibazioak, jarrerak, prestasunean eta profesionaltasunean eragina duten faktoreak, helburu profesionalak eta egoera sozioekonomiko eta pertsonalek zehazten dituzten beste batzuk, eta, gainera, laguntza jasotzen duten pertsonekin bat, lanbiderako prestakuntza eta/edo lanbidean sartzeko ibilbideak ezarriko dira, lan merkatuan sartzeko aukera gehiago izan dadin.

-Lanbiderako prestatzeko eta lanbidean sartzeko programetan parte hartzen duten pertsonekin baimentze eta jarraipen lanak egitea.

-Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren Programaren onura jasotzen dutenekin hilero jarraipena egitea, errenta jasotzen ari diren bitartean, elkarrizketa pertsonalen bitartez (45 urtetik gorako pertsonak, ezgaitasunak dituzten pertsonak, emigrante itzuliak eta etxeko indarkeria jasaten duten emakumeak), beren baliabide pertsonal eta profesionalak indartu eta lan merkatura hurbiltzeko.

-Langileen hautapen teknikoko prozesuak egitea, zenbait lanpostutarako baremoak jarri eta historial profesionalak baloratzea, proba psikoteknikoak hautatu, eginarazi eta ebaluatzea eta hautapen elkarrizketak egitea, hori guztia prozesuan parte hartzen duen pertsona bakoitzaren egokitasun pertsonal eta profesionalaren maila neurtu eta lan eskaintzan ezartzen den profilarekin bat datorren ikusteko.

-Enpresen prospekzio jarduerak eta lan merkatua aztertzeko jarduerak planifikatu eta egitea, eta jarduera horien ondoriozko txostenak ere egitea.

-NEZko Prestakuntza Zentroan edo Enplegu Agentzian egiten diren beste lan batzuetan laguntza teknikoa ematea, eta lan zentro horien arduradunak beren jarduketa esparruan emandako beste edozein lan.

2.-Aplikatu beharreko arauak.

Lekualdatze lehiaketa hau arau hauen mende egonen da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena, 10. artikulua, eta hura garatu eta betearazteko eman den lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emandako abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, merezimenduen baremoei buruzkoa, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta jarraian adierazten diren oinarriak.

3.-Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko ondoko betebeharrak bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik esleitutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

b) A maila edo taldekoa izatea.

c) Psikologia, Pedagogia edo Psikopedagogiako lizentziadun titulua edo titulu baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

3.2. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aitzin lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea. Gainera, lehiatzaileek eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko dute.

Baldintza horretatik salbuetsita daude Estatuko Administraziotik Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, MUFACEn afiliatuta eta, beraz, Estatuko Klase Pasiboen Araubidearen mende daudenak. Horiek, deialdiko lanpostua hartuz gero, araubide hori utziko dute eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen den langileak indarra duten xedapenek ezarritako ordainsariak jasoko ditu.

5.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztuko dira Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo erregistro orokorreko beste edozein bulegotan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/2008 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

5.2. Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Internet bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta bai aipu honetatik abiatuta: "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa".

5.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuen frogagiriak barne.

b) Deialdiko 3.1 ataleko c) letran eskatutako tituluaren kopia konpultsatua.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

-Mahaiburua: María Cristina Urdánoz Ezcurra andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Fernando Teré Iriarte jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientazio Ataleko burua.

-Mahaikideak:

1. Langileen ordezkari bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezkoa: Langileen ordezkari bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.

2. Adolfo Eransus Garcés jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Zuzenbideko lizentziaduna, idazkari lana ere eginen duena.

Ordezkoa: Ana Catalán León andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Zuzenbideko lizentziaduna.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikorako aholkulari espezialistak biltzen ahalko ditu epaimahaiak. Aholkulari horiek beren espezialitatean baizik ez dira ariko eta horretan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.-Lehiaketaren osagaiak.

8.1. Alderdi hauek baloratuko dira, hurrenez hurren:

a) Merezimenduak:

-Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu bitarte.

-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu bitarte.

-Hizkuntzak jakitea: 15 puntu bitarte.

b) Txosten psikoteknikoa: 15 puntu bitarte.

c) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: 25 puntu bitarte.

8.2. Merezimenduak:

Alegatu eta frogatzen diren merezimenduak ondoko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko dira.

Merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Merezimenduak jatorrizko agirien edo fotokopia konpultsatuen bidez frogatu beharko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

8.3. Txosten psikoteknikoa:

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko dagokion Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Horretan baloratuko da izangaia deialdiko lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

8.4. Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa:

Lehiaketako epaimahaiak egoki baderitzo, izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du proba praktikoa. Agerraldi horretan aurkeztu diren merezimenduei eta lehiaketaren xede den lanpostuaren ezaugarrietara egokitzeko erari buruzko gaiak biltzen ahal dira.

Proba hori baztergarria izanen da. Gutxienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.

Proba praktikoa ahoz azaldu eta defendatzeko ekitaldira agertzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da, besterik gabe.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lortutako puntuazioa lehiaketako beste ataletan eskuratutakoari gehituko zaio, izangai bakoitzaren puntuazio osoa lortzeko.

8.5. Lehiaketako osagaien kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak lehiatzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hori eginda ere berdinketa hausten ez bada, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

9.-Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, agirien aurkezpena eta izendapen proposamena.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko puntuazioak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean paratuko ditu, deialdia egin duen organora igorriko du, espediente osoarekin batera, lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda, lehiaketako ataletan guztira lortutako hurrenkeraren arabera, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena eginen du.

10.-Izendapena eta lanpostuen esleipena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak A mailako goi mailako tituludun lanpostua betetzeko izendatuko ditu proposaturiko lehiatzaileak eta lanpostu hutsak esleituko dizkie. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.-Lanpostuaren jabetza hartzea.

Izangai izendatuek lanpostuaren jabetza hartu beharko dute izendapenaren eta esleipenaren Ebazpena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean.

Epe horretan, hala egiten ez badute, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, deialdiaren xedeko lanpostua betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Halakoetan, hutsuneak deialdiko 9. oinarriak aipatzen duen zerrendan sarturiko hurrengo izangaiek beteko dituzte.

12.-Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Hautagaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eta horretarako eskubidea galdu eta agiriak suntsitu eginen dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 19an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, honako deialdian parte hartzeko: ....................................... izateko ....... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALhonetan argitaratu zen: ................(e)ko .....aren .....(e)ko ...... zenbakikoan.

1.-Norberaren datuak.

Deiturak eta izena:

Jaiotze eguna eta tokia: ....................... NANa

Helbidea: ......................................... P.K.

Etxeko telefonoa: .................. Lantokiko telefonoa:

2.-Datu administratiboak.

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera.

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez adierazi behar dena)

c) Egungo destinoa.

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Zein maila edo taldetakoa den:

3.-Nik, sinatzaileak, adierazten dut eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

4.-Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

5.-f Adierazten dut euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi dudala. (*)

6.-f Adierazten dut frantses eta ingeles maila frogatzeko proba egin nahi dudala. (*)

Horrenbestez,

Eskatzen dut deialdi honetan onar nazatela.

Iruñean, ........(e)ko ..........................aren .........(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1) Deialdi honetako maila/talde eta titulazioko lanpostuetan, edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola ordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, eskola orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu eta/edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4) Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatutako mailakoak ez direnak: gehienez ere, 4 puntu.

5) Doktore edo lizentziatu gradua, deialdian eskatutako titulazioari buruz: gehienez ere, 2 puntu.

6) Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak kontuan hartu beharrekoak: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere, 4 puntu.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikustekorik izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 25 puntukoa da, gehienez.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

-Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 emanen zaie.

Izangai bakoitzak hiru hizkuntza horietatik zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0808180