71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1195/2008 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Nefrologia arloko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nefrologia arloko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 11ko 621/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Nefrologia arloko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

BERNI WENNEKERS, ANA

MANRIQUE ESCOLA, JOAQUIN

PARRA MONCASI, EDUARDO

Baztertuak: inor ez.

2. Deialdiaren 1.1 arauan aipatzen diren lanpostu kopurua, destinoak eta lanpostu zenbakiak hauek dira:

Lanpostu kopurua: 1.

Destinoa: 1 Tuterako Osasun Barrutian. Lanpostu zenbakia: 063840.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera txanda irekitik hasiko da kontatzen.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Miguel Angel Gil Asenjo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Mariano Hernández Galindo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Mahaikidea: José Luis Asín Marcotegui, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Andrés Purroy Unanua, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Angel Luis Garmen Pardo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Jesús María Arteaga Colomo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Ramón González Saavedra, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Carlos Solozábal Campos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

4. Adieraztea oposizioaldiko bi ariketak 2008ko ekainaren 12an, 15:00etan, eginen direla, Tuterako Reina Sofia Ospitaleko batzar gelan.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 26an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0808459