71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1193/2008 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Barne medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 11ko 620/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Barne medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

ABINZANO GUILLEN, MARÍA LUISA

ALAEZ CRUZ, JOSE IGNACIO

ANNICCHERICO SANCHEZ, FRANCISCO JAVIER

ECHEGARAY AGARA, MIGUEL MARÍA

ECHEVERRIA ECHEVERRIA, AITZIBER

ESQUILLOR RODRIGO, MARIA JOSE

ETXEBERRIA LEKUONA, DANIEL

GARCIA LABAIRU, CRISTINA

GONZALEZ RODRIGUEZ, CATALINA ISABEL

GUTIERREZ DUBOIS, JORGE

LANA SOTO, RAQUEL

LLORENTE DIEZ, MARIA BEGOÑA

MARTINEZ VELASCO, MARÍA CARMEN

MENDEZ LOPEZ, IVAN

MUNIESA ZARAGOZANO, MARTA PILAR

OTEIZA OLASO, JULIO

RUIZ CASTELLANO, MARIA

RUIZ RUIZ, SHEILA

SOLANO REMIREZ, MANUEL

URDANOZ ZAZON, CRISTINA

VELILLA MENDOZA, NIKOLE MERCEDES

ZURUTUZA AUZMENDI, AMAYA

Baztertuak: inor ez.

-Igoera txanda

Onartuak:

ELEJALDE GUERRA, JOSE IGNACIO

Baztertuak: inor ez.

2. Deialdiaren 1.1 arauan aipatzen diren lanpostu kopurua, destinoak eta lanpostu zenbakiak hauek dira:

Lanpostu kopurua: 2.

Destinoak: 2 Lizarrako Osasun Barrutian. Lanpostu zenbakiak: 068604 eta 068647.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera txanda irekitik hasiko da kontatzen.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Miguel Angel Gil Asenjo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Mahaikidea: María Victoria Egurbide Arbera, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: espezialitateko batzorde nazionalak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Francisco Javier Del Cazo Cativiela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Carlos Pérez García, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Gregorio Tiberio López, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Antonio Oliván Ballabriga, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

4. Adieraztea oposizioaldiko bi ariketak 2008ko ekainaren 11n, 16:00etan, eginen direla, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko batzar gelan.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 26an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0808461