71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1148/2008 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Medikuntza intentsiboko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza intentsiboko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 11ko 619/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Medikuntza intentsiboko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

ANSOTEGUI HERNANDEZ, AITOR

AYESTARAN ROTA, JOSE IGNACIO

DIAZ VILLAR, ANA ISABEL

ESCUCHURI AISA, JESUS

ESPARZA ARTANGA, LAIDA

GARCIA GARAYOA, JOSE MARIA

GUTIERREZ OLIVER, AGUSTIN

LOINAZ BORDONABE, MAURO

LOZANO SANZ, OSCAR

MARTINEZ SEGURA, JOSE MANUEL

RODRIGUEZ ALBARÁN, FERNANDO

ROLDAN RAMIREZ, JOSE

Baztertuak: inor ez.

-Igoera txanda

Onartuak:

OSES MUNARRIZ, MARIA INES

Baztertuak: inor ez.

2. Deialdiaren 1.1 arauan aipatzen diren lanpostu kopurua, destinoak eta lanpostu zenbakiak hauek dira:

Lanpostu kopurua: 1.

Destinoa:

-1 Lizarrako Osasun Barrutian. Lanpostu zenbakia: 068601.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera igoera txandatik hasiko da kontatzen.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Fernando Boneta Beorlegui, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: Pilar Marco Garde, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Alfonso Manrique Larralde, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Oscar Agudo Pascual, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Mª Pilar Anguiano Baquero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: José Luis Pérez Arancón, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Juan Pedro Tirapu León, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: José Joaquín Jaurrieta Díaz de Cerio, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

4. Adieraztea oposizioaldiko bi ariketak 2008ko ekainaren 16an, 10:00ean, eginen direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletako batzar gelan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 21ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0808241