71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1147/2008 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Hematologia-Hemoterapia arloko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 3 lanpostu huts oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hematologia-Hemoterapia barrutiko fakultatibo espezialista izateko 3 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 11ko 618/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Hematologia-Hemoterapia arloko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 3 lanpostu huts oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

ANTELO CAAMAÑO, MARÍA LUISA

ARANGUREN AZPARREN, ALICIA

ARDAIZ LABAIRU, MARÍA ANGELES

BURGUETE VIDONDO, YOLANDA

CEBERIO ECHECHIPIA, IZASKUN

FELIU SANCHEZ, JESÚS

GOMEZ ARTETA, EMILIO

LECUMBERRI VILLAMEDINA, RAMÓN

PENA CARBO, ESTHER

PEREZ SALAZAR, MARTA

RODRIGUEZ CALVILLO, MERCEDES

RODRIGUEZ ELETA, FRANCISCO

RODRIGUEZ WILHELMI, PABLO

RUIZ DE GAONA LANA, ESTEFANÍA

SANCHEZ ANTON, MARIA PIVA

VIGURIA ALEGRIA, MARIA CRUZ

ZUDAIRE RIPA, TERESA

Baztertuak: inor ez.

2. Deialdiaren 1.1 arauan aipatzen diren lanpostu kopurua, destinoak eta lanpostu zenbakiak hauek dira:

Lanpostu kopurua: 3.

Destinoak:

-1 Nafarroako Ospitalean. Lanpostu zenbakia: 068914.

-2 Tuterako Osasun Barrutian. Lanpostu zenbakiak: 067557 eta 065262.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera igoera txandatik hasiko da kontatzen.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Miguel Angel Gil Asenjo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: María Jesús Calvo Guitian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: María Pilar Rabasa Baraibar, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Francisco Gómez Casal, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: María Josefa Uriz Pascual, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Teresa Orue Lecue, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: María Angeles Goñi Herranz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: María José Paloma Mora, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: José Joaquín Jaurrieta Díaz de Cerio, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

4. Adieraztea oposizioaldiko bi ariketak 2008ko ekainaren 18an, 16:30ean, eginen direla, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan (Irunlarrea, 3, Iruña).

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 21ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0808239