71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1587/2008 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 25ean emandako 228/2007 Ebazpenaren bidez, sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da, hautapen prozedurako probak gainditu arren, lanposturik lortu ez dutenei eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar eguneko epea ematea, deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, 11.1 arauan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian, probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara ematea. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

2. Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez dutenek eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenek Sistema informatikoetako goi mailako teknikariaren tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igorri beharko dira.

Deialdiko eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunerako bete beharko dira titulazio baldintzak.

3. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, 11.1 arauan ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Sistema informatikoetako goi mailako teknikarientzako lanpostuak betetzeko probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaiak (urtarrilaren 25eko 228/2007 Ebazpena)

DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA

MUTILVA CONTRERAS, MARIA TERESA 72,57

BERROSPE GARCIA, ITZIAR 66,68

ROZAS ARANGUREN, JUAN ANTONIO 63,22

ARIZTEGUI RECALDE, MARIA BELEN 59,75

OSCOZ ASIAIN, AITZIBER 58,86

II. ERANSKINA

Sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu duten izangaiak (urtarrilaren 25eko 228/2007 Ebazpenaren bidezko hautapen prozedura)

DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA

GALINDO SALDIAS, SERGIO 30,82

FRIAS PARDO, ALBERTO 29,78

AGIRRE PEREZ, IÑAKI 29,53

SAINZ LEZAUN, IZASKUN 27,05

ECHARTE AYERRA, FRANCISCO 26,81

ROMERO HERRERO, CARLOS 25,03

OLALLA CHICOTE, ISRAEL 24,75

GLARIA NAVARRO, PEDRO JAVIER 24,25

LABEAGA PEREZ, FRANCISCO 23,85

Iragarkiaren kodea: F0808120