71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

154/2008 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketek izanen duten eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onesten dituena.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak eman duen aldeko txostena, 2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketek izanen duten eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onets daitezen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketek ikastetxe publiko eta pribatuetan izanen duten eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onestea. Hona hemen:

1.-Egutegia.

1. Ikastetxeetan 2008-2009 ikasturtea 2008ko irailaren 1ean hasi eta 2009ko ekainaren 30ean bukatuko da.

2. Oinarrizko egutegia, 4. atalean (Tramitazioa) ezarritako epean proposatzen ez duten ikastetxeei ofizioz esleituko zaiena, hau izanen da:

a) Eskola egunen kopurua: 175 egun, bi ikasturtetan antolatzen diren heziketa zikloetako lehen kurtsorako. 2. kurtsorako edo ikasturte bakarrean antolatutako heziketa zikloetarako, zatiketa honetatik ateratzen dena: ikastetxeko prestakuntzarako curriculumak ezarritako orduak eguneko 5,5 eskola orduz zatituta ateratakoa.

b) 2008ko irailaren 1, 2 eta 3a eskola egunak izanen dira. Halaber, kurtso bakoitzeko azken hiru egunak, azterketak egiteko erabiltzen direnak, eskola eguntzat hartuko dira.

c) Eskolen hasiera: irailaren 15a.

d) Eskolen bukaera: ekainaren 18a, bi ikasturtetan antolatzen diren heziketa zikloetako lehen kurtsorako.

e) Eguberrietako oporrak: abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra bitarte, biak barne.

f) Aste Sainduko oporrak: apirilaren 9tik 19ra bitarte, biak barne.

g) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a, martxoaren 19a eta maiatzaren 1a.

h) Herriko zaindariaren jaieguna (herri bakoitzak berea). Herriko zaindariaren jaieguna eskola eguna ez den batean izaten denean, horren ordezko egun bat jarriko da.

Egutegia ofizioz ezarri behar denean eta herriko jaieguna eskola eguna ez den batean egokitzen denean, ekaineko eskolen bukaera egun bat aurreratuko da.

i) Hezkuntza mailari dagokion zaindariaren jaieguna: urtarrilaren 28a Lanbide Heziketarako eta urriaren 22a Arte Plastikoetarako eta Diseinurako.

j) Eskola gabeko lanegunak: martxoaren 20a.

3. Egutegirako proposamen berezi bat egin nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eskola egunen kopurua: 175 egun, gutxienez, bi ikasturtetan antolatzen diren heziketa zikloetako lehen kurtsorako. 2. kurtsorako edo ikasturte bakarrean antolatutako heziketa zikloetarako, zatiketa honetatik ateratzen dena: ikastetxeko prestakuntzarako curriculumak ezarritako orduak eguneko 5,5 eskola orduz zatituta ateratakoa.

b) 2008ko irailaren 1a, 2a eta 3a eskola eguntzat joko dira, eta azterketak egiteko erabiliko. Halaber, kurtso bakoitzeko azken hiru egunak, azterketak egiteko erabiltzen direnak, eskola eguntzat hartuko dira.

c) Eskolak ez dira irailaren 12a baino lehen hasiko.

d) Bi ikasturtetan antolatzen diren heziketa zikloetako lehen kurtsoan, eskolak ezin izanen da ekainaren 23aren ondoren bukatu.

e) Eguberrietako oporrak: abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra bitarte, biak barne.

f) Aste Sainduko oporrak: apirilaren 9tik 19ra bitarte, biak barne.

g) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a, martxoaren 19a eta maiatzaren 1a.

h) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Sainduko oporraldiak luzatu.

i) Herriko zaindariaren jaieguna eta hezkuntza mailari dagokiona ikastetxeek finkatuko dituzte.

j) Egutegia ataleko 3.a) baldintzak jarritako eskola egunez gainetikoak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.

4. 2009rako lan egutegi arruntean martxoaren 19a laneguna bada, ikastetxeek berregokitu eginen dute beren egutegia, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko eguna ordezteko proposamena. Ofiziozko egutegiari dagokionez, eskolen bukaera aurreratu eginen da bi egunez, ekainean, martxoaren 20a eskola gabeko laneguna izateagatik.

5. Ikastetxean egindako moduluen azken ebaluazioaren ondoren, Berariazko Lanbide Heziketako zikloetan lantokietan prestatzeko modulua edo enpresa, estudio edo lantegietan egin beharreko prestakuntza praktikoaren faseko modulua egiteko prozesuari ekinen zaio, eta Arte Plastikoetan eta Diseinuko zikloetan, berriz, azken proiektuari; horretan salbuespen dira aipatu modulurako tenporalizazio ezberdin eta berariazkoa baimendua duten heziketa zikloak.

Dena dela, eskolek jarraitu eginen dute Lantokietako Prestakuntzaren modulura edo enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren fasera pasatzen ez diren ikasleekin, lehen kurtsorako ezarri den bukaera egunera arte.

6. a) Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan errekuperazio jarduerak, azterketak, ebaluazio saioak, erreklamazioak, ikasleak eta familiak hartu, orientazioa eman, departamentuetako bilerak, klaustroak, programazio lanak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

b) Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, memoria didaktikoak, departamentu didaktikoen memoriak, erreklamazioak, ikasleak eta familiak hartu, orientazioa eman, azken memoria egin eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

7. Eskola egunetan ezin izanen dira eskolak eten azterketaldiak ezartzeko, ikasturteko azken hiru eskola egunetan izan ezik.

8. Hezkuntza maila bat baino gehiago ematen duten ikastetxeek egun bakar batean bateratzen ahalko dituzte hezkuntza maila ezberdinei dagozkien zaindarien jaiegunak; ez dituzte inolaz ere jaiegun guztiak ezarriko ikasle guztientzat.

2.-Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Eskolako ordutegia goiz eta/edo arratsaldeko saioetan banatuko da astelehenetik ostiralera, astean 30 ordu, atsedenaldiak barne. Nolanahi ere, goiz eta arratsaldeko saioak badaude, bien artean ordu eta erdiko atsedenaldia utzi beharko da gutxienez.

2. 258/1998 Foru Aginduko 2.1.b) artikuluarekin bat, eskolaldiek gutxienez ere 55 minutu iraunen dute. Bizpahiru eskolaldiren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia emanen da.

3. Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten institutuak herrigune berean edo eskola garraioaren ibilbide berean baldin badaude, eta gurasoen elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren artean partekaturiko garraioaz baliatu ohi badira, beren artean koordinatuko dituzte sarrera-irteerako ordutegiak.

3.-Salbuespenerako arrazoiak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

4.-Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, egutegi eta ordutegi proposamena bidaliko dituzte Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, 2008ko ekainaren 7a arte. Horretarako "EDUCA" kudeaketa programa erabiliko da.

2. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsiko ditu, horiek aztertu ondoren. "EDUCA" kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez onetsiko dira. 2008ko ekainaren 20a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Ikastetxeren batek bere proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ofizioz esleituko dio 1.-Egutegia atalean ezarritako egutegia. 2.

3. Eskola garraio bera erabiltzen duten ikastetxe guztiek egutegi eta ordutegi bateratua aurkeztu beharko dute nahitaez.

4. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren gain egonen da.

5. Ikastetxe bakoitzaren egutegi eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

5.-2008-2009 ikasturteko eskola egutegia.

Lanbide Heziketa eta Arte Plastikoak eta Diseinua.

Ikastetxea:

Herria:

Asteko ordutegia.

EGUNA ASTELEHENA

ORDUA (JARDUERA)

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

EGUNA ASTEARTEA

ORDUA (JARDUERA)

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

EGUNA ASTEAZKENA

ORDUA (JARDUERA)

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

EGUNA OSTEGUNA

ORDUA (JARDUERA)

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

EGUNA OSTIRALA

ORDUA (JARDUERA)

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

etatik (ak) arte

Oharrak:

1. "Ordua" zutabean, gelatxo bakoitzean, kasuan kasuko jarduera (eskola, jolasaldia...) hasi eta bukatzeko ordua agertuko da.

2. Beste gelatxoetan, une horretan egiten den jarduera (eskola, jolasaldia...) idatziko da, gaia edo arloa zehaztu gabe.

3. Ordutegi orokorra berbera baldin bada asteko egun guztietan, nahikoa izanen da egun bakar bat betetzea.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 15ean.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F0808093