71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

66/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Hezkuntza kontseilariak emana. Agindu honen bidez batxilergoa ezarri, haren egitura garatu, antolaketa arautu, ordutegia finkatu eta aukerako irakasgaien curriculuma onesten da, Nafarroako Foru Komunitatean.

Azaroaren 2ko 1467/2007 Errege Dekretua, batxilergoaren egitura ezarri eta gutxieneko ikasketak finkatu zituena, LOEren 6.2 artikuluak batxilergoko gutxieneko ikasketen curriculumeko oinarrizko alderdiak finkatzeko Estatuari emandako eskurantzen ondorio izan zen.

Nafarroako Gobernuak, bere eskumenez baliaturik, eta LOEren 6.4 artikuluak ezartzen dizkion betebeharraren ondorioz, batxilergoko ikasketen curriculuma eman du, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bitartez.

Nafarroako egungo gizarteak eskatzen du batxilergoan ikasle guztientzako aukera berdintasuna bermatu ahal izateko egitura zehaztea, edozein dela ere ikasleen bizilekua edo hizkuntza eredua.

Batxilergoa modalitateetan eta multzoetan antolatu da Zientzien eta Teknologiaren eta Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoetan, eta bideetan, berriz, Arteen batxilergoan.

Hezkuntza Departamentuak, ikastetxeen autonomiaren bermatzaile gisa, esparru zabala zehaztea erabaki du, non batxilergoko multzoak eratuko baitira, baina ikastetxeei eskaintza definitu eta aberasteko aukera emanez, betiere beren autonomiaz baliaturik eta beren hezkuntza proiektuaren eta nortasunaren arabera.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

Foru agindu honen helburua da batxilergoa ezarri, haren egitura garatu, antolaketa arautu, ordutegia finkatu eta aukerako irakasgaien curriculuma onestea. Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoa ematen duten ikastetxe publiko eta pribatuei aplikatuko zaie.

2. artikulua. Kurtsoak eta modalitateak.

1. Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoko ikasketen egitura eta curriculuma ezarri dituen maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuko 2. artikuluan xedatutakoarekin bat, batxilergoak bi kurtso ditu.

2. Batxilergoa modalitate hauetan banatuta dago: a) Arteak, b) Zientziak eta Teknologia eta c) Giza eta Gizarte Zientziak.

3. artikulua. Irakasgaiak.

1. Ikasleek irakasgai hauek izanen dituzte etapa osoan: irakasgai komunak, modalitateko sei irakasgai, horietako bost gutxienez aukeratutako modalitatekoak, eta aukerako bi irakasgai.

2. Etapako lehen kurtsoan bost irakasgai komun, modalitateko hiru eta aukerako bat izanen dituzte.

3. Bigarren kurtsoan lau irakasgai komun, modalitateko hiru eta aukerako bat.

4. Irakasgai horiez gainera, kurtsoaren hasieran Erlijio ikasketak hartu nahi dituztela adierazten ahalko dute. Ikastetxeek ikasketa horiek aukeratu ez dituztenei behar den bezalako hezkuntza-arreta emanen die.

5. Batxilergoko ikasketak D edo A hizkuntza ereduetan egiten dituzten ikasleek Euskal hizkuntza eta literatura irakasgaia etapako bi kurtsoetan izanen dute.

6. Oro har, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, irakasgai komunez besteko irakasgaiak gutxienez ere 20 ikaslek eskatzen badituzte emanen dira. Dena dela, Hezkuntza Departamentuak, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostena ikusi ondoren, eta ikastetxearen berezitasunak kontuan hartuta, zilegi izanen du halako irakasgaiak ikasle gutxiagoko taldeei emateko baimena ematea. Ikastetxe itunduetan, nahitaezkoa izanen komuna ez den irakasgai bat ematea, eskaera egin duten 20 ikasle badaude gutxienez.

4. artikulua. Asteko ordutegia.

1. Batxilergoko ikasketak G eta G-A ereduetan ematen dituzten ikastexeetako ikasleek 30 eskola ordu izanen dituzte astean; ikasketa horiek D eta D-A ereduetan ematen dituztenek, berriz, 34 eskola ordu.

2. Foru agindu honen I. eranskinean ezarritako gutxieneko banaketa errespetatu beharko du beti ikasleen asteko ordutegiak. Ikastetxearen esku dauden eskola orduak, aipatu eranskinean agertzen direnak, aurreko lerroaldean ezarritako asteko ordutegia osatu arte banatuko dira.

3. Aukerako irakasgaiak lau eskola ordu izanen ditu astean, bai lehen kurtsoan bai bigarrenean. Ikastetxeak G-A ereduetako ikasketak eskaintzen dituenean, Euskal hizkuntza eta literatura aukerakoen ordutegian emanen da A ereduan.

4. Ikasleek, gurasoek edo tutoreek eskatzen badute, ikastetxeak Erlijio ikasketak bermatuko ditu, hau da, 70 eskola ordu etapa osoan. Erlijio ikasketak eta, hala denean, Hezkuntza-arreta, ikastetxearen esku dauden orduetan antolatzen ahalko dira (I. eranskina).

5. Foru agindu honen 4.1 artikuluan ezarritakoa gorabehera, ikastetxeek eskola ordutegia astean bost ordu bitarte luzatzea eska dezakete eta, edonola ere, astean 35 eskola saio eginez gehienez. Hezkuntza Departamentuak, egutegi eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barnean, eskolaldia luzatzea eskatzeko prozedura zehaztuko du. Ordutegia luzatu arren familiei ez zaie ekarpenik eskatuko eta departamentuari aparteko baliabiderik ere ez.

6. Era berean, batxilergoko ikasketak D ereduan ematen dituzten ikastetxeek, beren hezkuntza proiektuarekin bat, 34 eskola ordu baino gutxiago izan nahi badituzte astean, asteko ordutegia aldatzeko eskaera egin beharko dute, astean gehienez ere lau eskola ordu murrizteko. Hezkuntza Departamentuak, egutegi eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barnean, eskolaldia murriztea eskatzeko prozedura zehaztuko du.

5. artikulua. Arteen modalitatea. Bideak.

1. Arteen modalitatea bi bidetan antolatuta dago: Arte plastikoak, diseinua eta irudia eta Arte eszenikoak, musika eta dantza.

2. II. eranskinean ageri da modalitate honetako irakasgaien banaketa, bideetan eta kurtsoetan antolatua.

6. artikulua. Ikastetxeetan irakasgai multzoak antolatzea.

1. Maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuko 5.4 eta 5.5 artikuluetan ezarritakoa betetzearren, Hezkuntza Departamentuak modalitateko bi irakasgai ezarri ditu ikastetxeek eskaintzen ahal dituzten multzoetako bakoitzean, foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan ageri den moduan.

2. Ikastetxeek, beren hezkuntza proiektuaren arabera, modalitate bakoitzeko multzoak osatu eginen dituzte bai III. eranskinean ageri diren irakasgaiekin, bai modalitatekoekin bai ikasleak eskatu duenaz besteko modalitateko irakasgaiekin.

Ikastetxearen eskaintzak irizpide hauek hartu behar ditu kontuan:

-Ikasleek etapa osoan modalitateko sei irakasgai izanen dituzte, eta horietako bost gutxienez aukeratzen duten modalitatekoak izanen dira.

-Multzoak eskaintzean kontuan izanen dira ikasleen kopurua eta ikastetxeari esleitutako baliabideak.

-Ikasleen ezaugarri pertsonalen eta aurrera begira dituzten prestakuntza asmoen araberako multzoak eskainiko dira.

-Eskaintzaren barnean modalitateko irakasgai guztiek agertu behar dute.

3. Ikastetxeak, orientazio departamentuaren eta tutoreen bitartez, orientazioa emanen die ikasleei multzoak beren asmoen arabera hauta ditzaten.

7. artikulua. Zientzien eta Teknologiaren modalitatea. Multzoak.

Zientzien eta Teknologiaren modalitatean ikastetxeek multzo hauek antola ditzakete:

-Zientziak eta Ingeniaritza. Ikasleek bigarren kurtsoan Fisika eta Matematika II egin behar dutela kontuan hartuz antolatuko da multzo hau.

-Teknologia. Ikasleek lehen kurtsoan Matematika I eta bigarrenean Teknologia industriala II egin behar dutela kontuan hartuz antolatuko da multzo hau.

-Osasun Zientziak. Ikasleek bigarren kurtsoan Biologia eta Kimika egin behar dutela kontuan hartuz antolatuko da multzo hau.

8. artikulua. Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea. Multzoak.

Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean ikastetxeek multzo hauek antola ditzakete:

-Giza Zientziak. Ikasleek bigarren kurtsoan Artearen historia eta Latina II egin behar dutela kontuan hartuz antolatuko da multzo hau.

-Gizarte Zientziak. Ikasleek bigarren kurtsoan Gizarte Zientziei aplikatutako matematika II eta Geografia egin behar dutela kontuan hartuz antolatuko da multzo hau.

9. artikulua. Aukerako irakasgaiak.

1. Hala lehen kurtsoan nola bigarrenean, ikasleek aukerako irakasgai bat izanen dute, ikastetxeak eskaintzen dituenen artetik aukeratua.

2. Ikastetxeek helburu hauek dituzten aukerako irakasgaiak eskainiko dituzte: Atzerriko bigarren hizkuntza bat ikastea, prestakuntza komuna handitzea edo modalitate bakoitzeko berariazko prestakuntza indartzea.

3. Aurreko lerroaldean ezarritakoa bete dadin, ikastetxeek IV. eranskinaren ataletako bakoitzeko aukerako irakasgai bat eskainiko dute gutxienez.

4. Foru agindu honen bidez onetsitako aukerako irakasgaien curriculuma V. eranskinean dago.

10. artikulua. Irakasgaien artean lehentasuna ezartzeko baldintzak.

1. Ikasleek ezin izanen dute bigarren kurtsoko irakasgai bat gainditu lehen kurtsoko baten izen bera badu eta lehen kurtsoko irakasgai horretan kalifikazio positiboa lortu ez badute.

2. Ikasleek ezin izanen dituzte bigarren kurtsoko Geologia, Biologia edo Lurraren eta ingurumenaren zientziak izeneko irakasgaiak gainditu, lehen kurtsoko Biologia eta geologian kalifikazio positiboa lortu ez badute.

3. Ikasleek ezin izanen dituzte bigarren kurtsoko Kimika, Fisika, Elektroteknia edo Mekanika izeneko irakasgaiak gainditu, lehen kurtsoko Fisika eta kimikan kalifikazio positiboa lortu ez badute.

4. Ikasleren bat bigarren kurtsora igarotzen bada lehen kurtsoko aukerakoa gainditu gabe, bi aukera izanen ditu: irakasgai hori errekuperatzea edo berak hautaturiko batez ordeztea, foru agindu honetako araudia errespetatuz.

11. artikulua. Batxilergoa ezartzea.

1. 2008/2009 ikasturtean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako batxilergoko lehen kurtsoko ikasketak ezarriko dira, oro har, eta urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako batxilergoko lehen kurtsoko ikasketak emateari utziko zaio.

2. 2009/2010 ikasturtean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako batxilergoko bigarren kurtsoko ikasketak ezarriko dira, oro har, eta urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako batxilergoko bigarren kurtsoko ikasketak emateari utziko zaio.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.-Ikastetxeen autonomia.

1. Ikastetxeei dagokie, hezkuntza prozesuko jarduketa guztiak gidatuko dituen autonomia printzipioa kontuan harturik, batxilergoko irakasgaien curriculuma zehaztu, osatu, egokitu eta garatzea, ikastetxe bakoitzak berea duen eta bere hezkuntza proiektuan jaso den izaeraren arabera.

2. Ikastetxeak ondoko bitartekoak ditu, besteak beste, autonomiaz jokatzeko:

-Kurtso bakoitzean asteko ordutegia ikastetxeak bere esku dituen orduekin osatzeko aukera.

-Modalitateko multzoei lotutako hezkuntza eskaintza diseinatzea.

-Berariazko aukerako irakasgaiak diseinatzea, ikasleen behar eta asmoekin bat heldu diren prestakuntza ibilbideak eratzeko.

-Hezkuntza-arretaren edukia eta hori emateko ordutegia diseinatzea.

-Hezkuntza komunitateko sektore guztien parte hartzea (irakasleak, familiak, ikasleak ...), hezkuntza prozesuaren oinarrizko elementuak diren aldetik.

-Esperimentazioak, lanerako planak, antoketa moduak edo eskola ordutegia luzatzea, Hezkuntza Departamentuak ezarritako moduan.

3. Ikastetxeek aurreko puntuan aipatu diren bitartekoei buruz hartzen dituzten erabakien berri emanen diote Hezkuntza Departamentuari, ezartzen den prozedurari jarraikiz. Erabaki horiek aplikatuko dira baldin eta Hezkuntza Departamentuko organoek beren eskumenaren esparruan kontrako txostenik ematen ez badute.

Bigarren xedapen gehigarria.-Erlijio ikasketak.

Erlijio ikasketak batxilergoan sartuko dira, Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoko ikasketen egitura eta curriculuma ezartzen dituen maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarrian ageri denari jarraikiz.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Hezkuntza-arreta.

Halaber, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarri horrexek ezartzen duen moduan, ikastetxeek, beren autonomia pedagogikoaz baliaturik, Hezkuntza-arreta antolatuko dute Erlijio ikasketak jaso nahi ez dituztenentzat. Neurri horien ildo nagusiak hezkuntza proiektuan azaldu eta urteko programazio orokorrean aldez aurretik onartutako jardueren bidez zehaztuko dira, eta irizpide hauek errespetatu beharko dituzte:

a) Hezkuntza-arretako irakastorduak irakasgaien edukien aplikazio praktikorako proiektuak garatzeko erabiltzen ahalko dira edo, hala behar denean, tutore lana egiteko.

b) Irakasleek beren espezialitateko betebeharrak bukatu eta gero, zuzendariak esanen du zein irakasle arduratuko den Hezkuntza-arretaz. Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Hezkuntza-arretako orduak irakastordu gisa agertuko dira kasuan kasuko irakaslearen ordutegian.

c) Ikastetxeak zehazten duen ordutegian ikasleek ezin dute inolaz ere kanpoan egon.

Laugarren xedapen gehigarria.-Hezkuntza eskaintza.

Hezkuntza Departamentuak zehaztuko ditu Nafarroko Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuek eta ikastetxe integratu publikoek emanen dituzten batxilergoko modalitateak eta, hala denean, bideak.

Bosgarren xedapen gehigarria.-Urrutiko hezkuntzaren bidez edo beste ikastetxe batzuetan egiten diren irakasgaiak.

Ikastetxe bateko irakasgai eskaintza antolaketa arrazoiengatik mugatuta dagoenean, ikasle kaltetuek zilegi izanen dute irakasgai horiek egitea halako ikasketak tutorepeko urrutiko ereduan edo urrutiko hezkuntzan libre moduan emateko baimena duten Bigarren Hezkuntzako institutuetan edo ikastetxe integratu publikoetan.

Seigarren xedapen gehigarria.-Atzerriko bigarren hizkuntza.

1. Irakasgai honetan aurrera egiten denez pixkanaka, Atzerriko bigarren hizkuntza aukeratzen duten ikasleek etapako bi kurtsoetan egin beharko dute: Atzerriko bigarren hizkuntza I lehen kurtsoan eta Atzerriko bigarren hizkuntza II bigarrenean.

2. Derrigorrezko bigarren hezkuntzan Atzerriko bigarren hizkuntza izan ez duten ikasleek edo batxilergoko lehen kurtsoan izan ez dutenek Atzerriko bigarren hizkuntza har dezakete lehen edo bigarren kurtsoan, hurrenez hurren, departamentu didaktikoak eginen duen proba bat gainditzen badute betiere, irakasgai horretako mailarako beharrezkoa den ezagutza badutela frogatuko baita horrela.

3. Ikasleek batxilergoko lehen kurtsoa bukatutakoan Atzerriko bigarren hizkuntza uzten ahalko dute, aldez aurretik gurasoek edo legezko ordezkariek edo, adin nagusikoak badira, beraiek eskaria egiten badute, idatziz. Eskaria ikastetxeko zuzendariari igorriko zaio, eta irakasgaia utzi nahiaren arrazoiak azalduko dira bertan. Ikastetxeko zuzendariak, koordinazio didaktikoko departamentuari kontsulta egin eta alegatutako arrazoiak aztertu ondoren, eskariaren gaineko ebazpena emanen du.

Zazpigarren xedapen gehigarria.-Aukerako irakasgaietarako irakasleak.

Departamentu bati esleituta ez dauden edo zenbait departamentutako irakasleek ematen ahal dituzten irakasgaiak eman behar direnean, eta indarra duen araudiak horiek esleitzeko lehentasuna ezartzen ez duenean, zuzendariak departamentu horietako bati esleituko dizkio irakasgaiak eta horixe arduratuko da dagokien oroz.

Zortzigarren xedapen gehigarria.-Ezarritakoez besteko multzoak eskaintzea.

Ikastetxeek, antolaketa arrazoiengatik edo berariazko hezkuntza proiektu bat izateagatik, beste irakasgai multzo batzuk eskain ditzakete, baldin eta Hezkuntza Departamentuaren baimena badute eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eta Hezkuntza Garapenaren Atalak horren aldeko txostena ematen badute.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.-Aukerako irakasgaiak baimentzea.

Ikastetxeek, berek diseinatutako aukerako irakasgaiak eskaintzeko, prozedura honi segituko diote:

1. Ekainaren 1a baino lehen, ikastetxeko zuzendariak aukerako irakasgai horiek aurkeztuko dizkio Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariari, agiri hauekin batera:

a) Irakasgaiaren justifikazioa, ikastetxeko hezkuntza proiektuarekin duen loturari dagokionez.

b) Irakasgaien curriculuma: edukiak, helburuak eta ebaluazio irizpideak.

c) Irakasgaiaren garapenerako dauzkaten material eta baliabide didaktikoak.

d) Irakasgaia emateaz arduratuko den koordinazio didaktikoko departamentua.

2. Jasotako agiriak azterturik, Hezkuntza Garapenaren Atalak, alde batetik, eta ikastetxeko ikuskatzaileak, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritziarekin, bestetik, balorazio txostenak eginen dituzte, bakoitzak bere eskumenaren esparruan.

3. Matrikula epea ireki baino lehen, Hezkuntza Departamentuak baimena emanen du, bidezkoa bada, eskatutako aukerako irakasgaiak irakats daitezen.

4. Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta ikastetxe integratu publikoetan, ikastetxeak diseinatutako aukerako irakasgaia baimendurik, hiru urtez eskainiko da gutxienez. Epe hori bukatzearekin, ikastetxeak eskaintzen jarrai dezake edo beste eskari bat egin.

Hamargarren xedapen gehigarria.-Ikastetxe itunduetako titularren eskumenak.

Foru agindu honetan xedatutakoa, baimena emateko prozedurei dagokiena bereziki, ikastetxe pribatu itunduei ere aplikatuko zaie, ikastetxe horietako titularrek dituzten eskumenei kalte egin gabe.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Xedapen iragankor bakarra.-Araudiaren indarraldia.

Batxilergoko antolamendu berria ezarri arte, foru agindu honen 11. artikuluan araututakoarekin bat, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren araberako batxilergoko ikasketen gaineko araudiak xedatutakoari jarraikiz gauzatuko dira ikasketak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arau indargabetuak.

Indarrik gabe gelditu da Hezkuntza kontseilariaren ekainaren 15eko 151/2004 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoaren egitura garatu, haren antolaketa arautu, ordutegia finkatu eta aukerako irakasgaien curriculuma onesten duena, bai eta foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko arau guztiak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 14an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

I. ERANSKINA

Batxilergoko asteko ordutegia

-G hizkuntza eredua.

-A hizkuntza eredua (G eta A ereduetako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan).

Irakasgai komunak

Lehen kurtsoa Bigarren kurtsoa

Gutxieneko Gutxieneko

Irakasgaiak eskola Irakasgaiak eskola

orduak orduak

Gaztelania eta literatura I 3 Gaztelania eta literatura II 4

Atzerriko hizkuntza I 3 Atzerriko hizkuntza II 3

Filosofia eta herritartasuna 2 Filosofiaren historia 3

Gorputz hezkuntza 2 Espainiako historia 3

Mundu garaikiderako zientziak 2

Ikastetxeak erabakitzeko orduak 2 Ikastetxeak erabakitzeko orduak 1

Ikastetxeak autonomia izanen du orduak osatzeko, taulan ageri den gutxienekotik hasita. Erlijioa eta horren ordezkoa emateko 70 eskola ordu bermatu beharko ditu etapa osoan. Ikastetxeak zehaztuko du Erlijioaren ordezko hezkuntza-arretaren edukia.

Modalitateko irakasgaiak

Modalitateko hiru irakasgai (4 ordu bakoitzak) 12 Modalitateko hiru irakasgai (4 ordu bakoitzak) 12

Aukerako irakasgaiak

Aukerako irakasgai bat 4 Aukerako irakasgai bat 4

Aldi berean G eta A hizkuntza ereduetako ikasketak ematen dituzten ikastetxeek aukerako irakasgaietarako denbora erabiliko dute A ereduko ikasleei Euskal hizkuntza eta literatura emateko.

-D hizkuntza eredua.

-A hizkuntza eredua (D eta A ereduetako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan).

Irakasgai komunak

Lehen kurtsoa Bigarren kurtsoa

Gutxieneko Gutxieneko

Irakasgaiak eskola Irakasgaiak eskola

orduak orduak

Gaztelania eta literatura I 3 Gaztelania eta literatura II 4

Atzerriko hizkuntza I 3 Atzerriko hizkuntza II 3

Filosofia eta herritartasuna 2 Filosofiaren historia 3

Gorputz hezkuntza 2 Espainiako historia 3

Mundu garaikiderako zientziak 2 Euskal hizkuntza eta literatura II 4

Euskal hizkuntza eta literatura I 3

Ikastetxeak erabakitzeko orduak 3 Ikastetxeak erabakitzeko orduak 1

Ikastetxeak autonomia izanen du, taulan ageri den gutxienekotik hasita. Erlijioa eta horren ordezkoa emateko 70 eskola ordu bermatu beharko ditu etapa osoan. Ikastetxeak zehaztuko du Erlijioaren ordezko hezkuntza-arretaren edukia.

Modalitateko irakasgaiak

Modalitateko hiru irakasgai (4 ordu bakoitzak) 12 Modalitateko hiru irakasgai (4 ordu bakoitzak) 12

Aukerako irakasgaiak

Aukerako irakasgai bat 4 Aukerako irakasgai bat 4

II. ERANSKINA

Arteen modalitateko irakasgaiak

BIDEAK LEHEN KURTSOA BIGARREN KURTSOA

Arte plastikoak, diseinua eta irudia -Marrazketa artistikoa I -Marrazketa artistikoa II

-Marrazketa teknikoa I -Marrazketa teknikoa II

-Bolumena I -Artearen historia

-Diseinua

-Adierazpen grafiko-plastikoaren teknikak

-Ikus-entzunezko kultura

Arte eszenikoak, musika eta dantza -Musika analisia I -Musika analisia II

-Anatomia aplikatua -Musikaren eta dantzaren historia

-Arte eszenikoak -Literatura unibertsala

-Musika hizkuntza eta praktika -Ikus-entzunezko kultura

III. ERANSKINA

Zientzien eta Teknologiaren modalitateko irakasgaiak

MULTZOAK LEHEN KURTSOA BIGARREN KURTSOA

Zientziak eta Ingeniaritza Multzoari lotutako irakasgaiak

-Fisika

-Matematika II

Nahitaez eskaini beharreko irakasgaiak

-Marrazketa teknikoa I -Biologia

-Biologia eta geologia -Marrazketa teknikoa II

-Fisika eta kimika -Elektroteknia

-Matematika I -Kimika

-Teknologia industriala I -Teknologia industriala II

-Lurraren eta ingurumenaren zientziak

Teknologia Multzoari lotutako irakasgaiak

-Matematika I -Teknologia industriala II

Nahitaez eskaini beharreko irakasgaiak

-Marrazketa teknikoa I -Biologia

-Biologia eta geologia -Marrazketa teknikoa II

-Fisika eta kimika -Elektroteknia

-Teknologia industriala I -Fisika

-Matematika II

-Kimika

-Lurraren eta ingurumenaren zientziak

Osasun Zientziak Multzoari lotutako irakasgaiak

-Biologia

-Kimika

Nahitaez eskaini beharreko irakasgaiak

-Matematika I -Marrazketa teknikoa II

-Biologia eta geologia -Elektroteknia

-Marrazketa teknikoa I -Fisika

-Fisika eta kimika -Matematika II

-Teknologia industriala I -Teknologia industriala II

-Lurraren eta ingurumenaren zientziak

Giza eta Gizarte Zientzien modalitateko irakasgaiak

MULTZOAK LEHEN KURTSOA BIGARREN KURTSOA

Giza Zientziak Multzoari lotutako irakasgaiak

-Artearen historia

-Latina II

Nahitaez eskaini beharreko irakasgaiak

-Mundu garaikidearen historia -Grekoa II

-Latina I -Enpresaren ekonomia

-Grekoa I -Geografia

-Ekonomia -Gizarte zientziei aplikatutako matematika II

-Gizarte zientziei aplikatutako matematika I -Literatura unibertsala

Gizarte Zientziak Multzoari lotutako irakasgaiak

-Geografia

-Gizarte zientziei aplikatutako matematika II

Nahitaez eskaini beharreko irakasgaiak

-Ekonomia -Artearen historia

-Mundu garaikidearen historia -Latina II

-Latina I -Grekoa II

-Grekoa I -Enpresaren ekonomia

-Gizarte zientziei aplikatutako matematika I -Literatura unibertsala

IV. ERANSKINA

Batxilergoko aukerako irakasgaiak

ATALAK AUKERAKO IRAKASGAIAK

Atzerriko Bigarren Hizkuntza -Atzerriko bigarren hizkuntza I

-Atzerriko bigarren hizkuntza II

Prestakuntza komuna handitzea -Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

-Nafarroako geografia eta historia

-Ikastetxean ematen diren beste modalitate bateko irakasgaiak

-Ikastetxeak diseinaturiko irakasgaia

-Bolumena II -Geologia -Musikaren historia

-Arte lantegiak -Mekanika

-Elektronika

-Komunikazio teknikoak

-Halakotzat aukeratu ez den modalitateko edozein irakasgai

-Ikastetxeak diseinaturiko irakasgaia

V. ERANSKINA

Aukerako irakasgaiak edozein modalitatetarako

ATZERRIKO BIGARREN HIZKUNTZA

ALEMANA I ETA II

Hizkuntzen etengabeko ikaskuntzaren bitartez pertsonen eta kulturen arteko harremanetarako berebiziko baliabidea eskuratzen da, ezinbestekoa dena etapa honetako hezkuntza helburuetako batzuk lortu ahal izateko.

Europar Batasuneko hizkuntzak gako-elementuak dira hizkuntza eta kultura anitzeko europar nortasuna sortzeko. Hizkuntzak jakiteak mesede egiten dio pertsonen joan-etorri libreari, eta gizarteen zein pertsonen arteko lankidetza kultural, ekonomiko, tekniko eta zientifikoa errazten du.

Europako Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB) eta Hizkuntzen Portfolio Europarra (HPE).

Europako Kontseilua azken hamarkadetan ikerketa lana egiten aritu da, berrogeita bat estatu kideetako hizkuntzalari eta pedagogoekin elkarlanean. Lan horri esker orain badugu guztiontzako oinarria, hizkuntzen irakaskuntzaren eta ikasketaren helburuak eta metodologia, programak prestatzeko arauak eta hizkuntza horietako ebaluazio irizpideak definitzen dituena.

Europako Erreferentzia Marko Bateratuak gidalerroak ezartzen ditu hizkuntzak ikasteko eta hiztunaren gaitasuna baloratzeko. Marko horrek definitzen ditu hizkuntza jakin batean komunikatzeko gaitasunaren garapen mailak, ikasleak komunikazio xede jakineko lan multzo bat egiteko duen gaitasunaren arabera, berariazko esparru baten barnean. Agiri hori gako-erreferentea da hizkuntzako curriculumetan.

Hizkuntzen Portfolio Europarrak (HPE) ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari laguntzeko tresna da. Agiri pertsonala da, norberaren ikaskuntza, horren aurrerapena eta ebaluazioa aztertzen laguntzen duena.

Batxilergora igarotzen diren ikasleak alemana ikasten arituak dira atzerriko bigarren hizkuntza gisa (alemana AH2), eta horrek komunikaziorako gaitasuna ematen die eguneroko zeregin errazetan, ezagunak edo ohikoak dituzten gaiei buruzko informazio truke erraz eta zuzenekoetan. Etapa honetan, lehenago eskuratutako diskurtsorako gaitasunetan sakondu eta haien errepertorioa aberastea izanen da irakasgai honen helburua; gainera, haren eremuak handitu eginen dira. Batxilergoa amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute pentsamenduak, sentimenak eta gertaerak ulertu, adierazi eta interpretatzeko, hala ahoz nola idatziz, hainbat esparrutan, bereziki esparru akademikoan (edukiak gehitzea), esparru publikoan (ohiko harremanak, gizarte eta lan interakzioa) eta komunikabideen esparruan.

Edozein hizkuntzatan komunikaziorako gaitasuna pixkanaka garatzeko, ikasleek komunikazio ekintza batzuk burutzeko gauza izan behar dute. Ekintza horiek komunikazio xede zehatza dute esparru berezi batean. Komunikaziorako gaitasuna erabili behar da haiek burutzeko. Komunikaziorako gaitasuna garatzeak esan nahi du gaitasuna hartu behar dela ulertzeko (diskurtsoan maiz modu inplizituan komunikatzen diren elementuak atzeman eta interpretatzeko) eta diskurtsoak sortzeko. Horretarako ulertze prozedurak sendotu behar dira, eta ahozko nahiz idatzizko produkziorako estrategiak gauzatu.

Komunikaziorako gaitasuna, etapa honetan, hainbat ezagutza, trebetasun eta jarreraren bidez garatzen da, eta horiek ez dute bereiz jarduten, aitzitik, elkartu egiten dira mezu adierazgarriak sortzeko. Hizkuntza 1eko (H1) eta atzerriko 1. hizkuntzako oinarrizko elementuetako batzuk biltzen ditu, hizkuntza hauetarako gaitasun mailaren arabera aplikatzen direnak:

Ezagutzak

-Hiztegia eta gramatika funtzionala, intonazioa eta ahoskera.

-Ahozko interakzio mota desberdinak daudela ohartzea (aurrez aurrekoa, telefonozko solasaldiak, elkarrizketak, etab.).

-Literatura testuen eta bestelakoen sorta egokia ezagutzea (adibidez, ipuin laburrak, olerkiak, egunkari eta aldizkarietako artikuluak, web orriak, jarraibideak, gutunak, txosten laburrak, etab.).

-Estilo eta erregistro desberdinen ezaugarri nagusiak ulertzea ahozko hizkuntzan eta idatzizkoan (formala, informala, kazetaritzakoa, lagunartekoa, etab.).

-Gizarteko konbentzioez, alderdi kulturalez eta hizkeraren aldakortasunaz jabetzea eremu geografiko eta gizarte eta komunikazio esparru desberdinetan.

Trebetasunak

-Ahozko mezuak entzun eta ulertzeko trebetasuna, komunikazio egoeren sorta egokian (ezagunak diren gaiak, norberaren interesekoak edo eguneroko bizitzari dagozkionak).

-Gai ezagunei, norberaren intereseko gaiei edo egunerokoei buruz hizketan hasteko, hariari eusteko eta elkarrizketak amaitzeko trebetasuna.

-Askotariko gaiei buruzko idatzizko testu espezializatu gabeak edo, zenbait kasutan, eremu ezagunetako testu espezializatuak irakurri eta ulertzeko trebetasuna, eta gai ezagunei edo norberaren intereseko gaiei buruz testu erraz eta koherenteak idazteko trebetasuna.

-Baliabideak (esate baterako, oharrak, diagramak, mapak) egoki erabiltzea ahozko edo idatzizko testuak ulertu edo sortzeko (adibidez, solasaldiak, jarraibideak, elkarrizketak, hitzaldiak).

-Hizkuntza ikasteko jarduera autonomoen sorta egokia hasteko eta hari eusteko trebetasuna.

Jarrerak

-Hizkuntzarekiko jarrera positiboa garatzea, eta hizkuntza aberastasun pertsonal eta kulturalaren iturri dela onartzea.

-Besteen iritzi eta argudioak aurreiritzirik gabe jasotzeko eta elkarrizketa kritiko eta eraikitzailean aritzeko jarrera.

-Jendaurrean hitz egiteko konfiantza.

-Hizkuntzak, oro har, eta kulturen arteko komunikazioa ezagutzeko interesa eta jakin-mina.

Batxilergoan ikasleen autonomia indartzen jarraitu behar da, dagoeneko haien interesak zehatzagoak izanen baitira. Hortaz, atzerriko hizkuntza ikasiz, etapa honetan, batetik aurreko etapetan eskuratutako ezagutzak sendotuko dira eta, bestetik, beste gaitasun espezifikoago batzuk garatuko dira, ikasleak gidatuko dituztenak beren ikasketetan edo lanbidean.

Batxilergoko etapan, halaber, gramatikarako gaitasuna handitzen da, egitura morfosintaktiko eta eduki lexiko konplexuagoak dituzten ahozko eta idatzizko testuak lantzen baitira. Aldi berean, hizkuntzaren kodeari buruzko ezagutzak sistematizatzen ahal dira. Funtsean, gogoeta jarduera horien esparruan egiten dira arrazoitze logikoko eragiketak (aztertzea, kontzeptualizatzea, sistematizatzea, etab.), prestakuntza intelektualaren indargarri eta osagarri moduan.

Batxilergoan, aurrera eginen da ezagutzan, eta horri esker ikasleen ikuspegia zabalduko da, beste bizimodu eta gizarte antolamendu batzuetara gehiago hurbilduko dira, nazioartean denenak diren arazoei buruzko iritziak trukatuko dituzte, beren interes profesionalak dibertsifikatuko eta balio sozialak sendotuko, nazioarteko komunikazioa gero eta beharrezkoagoa den mundu batean elkarretaratzea errazagoa izan dadin.

Helburuak

Etapa honetan atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:

1. Ahoz igorritako mezuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, eta ohiko komunikazio esparruetan eta komunikabideetan azaltzen diren gaurko gaien inguruko arrazoibideari jarraitzea.

2. Modu ulergarrian mintzatzea eta ahozko interakzioan aritzea, komunikazio egoera bakoitzerako estrategia egokiak erabiliz.

3. Gai orokorrei eta berariazkoei buruzko testu idatziak ulertzea, mota desberdinetakoak, egin beharreko lanaren araberako ulertze-estrategiak erabiliz; testuaren funtsezko osagaiak ulertzea eta haien eginkizuna eta diskurtsoaren antolaketa atzematea.

4. Xede desberdinetako testuak, ikasleen interes eta beharretarako egokiak (informazioa eskuratzekoak, denbora pasakoak edo aisiakoak) nork bere kabuz irakurtzea.

5. Hainbat motatako testuak idaztea, argiak eta ongi egituratuak, irakurriko dituzten pertsonen eta komunikazio asmoaren arabera egokitutako estiloan.

6. Hizkuntzari eta hizkuntza erabiltzeko arauei buruzko ezagutzak erabiltzea modu egoki, koherente eta zuzenean, mintzatu eta idazteko eta ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, eta atzerriko hizkuntzaren funtzionamenduaz gogoeta egitea komunikazio egoeretan.

7. Askotariko ikaskuntza estrategiak bereganatu eta garatzea, eskura dauden baliabide guztiak erabiliz, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak barne, horrela atzerriko hizkuntza nork bere kabuz erabili ahal izateko eta gero eta sakonago ikasteko.

8. Komunikaziorako gaitasunari dagokionez nork bere burua ebaluatzeko estrategiak finkatzea, ekimenez eta arduraz.

9. Atzerriko hizkuntzaren funtsezko ezaugarri sozial eta kulturalak ezagutzea, norberarena ez diren kulturak eta ikasten ari den hizkuntza hobeki ulertu eta interpretatzeko.

10. Atzerriko hizkuntza baloratzea beste jakintza eta kultura batzuetara hurbiltzeko bidea den aldetik, eta kultura anitzeko mundu honetan nazioen arteko komunikaziorako eta elkar ulertzeko bitarteko garrantzitsua dela onartzea.

Edukiak

Edukiak multzotan banaturik egoteak ez du esan nahi sekuentzia edo hierarkia baten arabera antolaturik daudenik, baizik eta hizkuntzen irakaskuntzan erabili ohi den banaketa aukeratu dela, komunikaziorako gaitasunekin zuzeneko lotura duena.

Hizkuntzaren erabilerari eman behar zaio lehentasuna, edukiak ikasi eta bereganatzeko. Komunikazioaren eta didaktikaren arloetako irizpideei jarraituz aukeratu behar dira gelako jarduerak. Testuak sortuko dira gidaritzapean, hala ahozkoak nola idatziak; horretarako, ereduak aurkeztu eta aztertuko dira eta haien imitazio sortzailea eginen da, edo ereduok eraldatu eginen dira asmo eta egoera desberdinetara egokituz. Ariketa hori lagungarria izanen da trebetasunak (ulermena, mintzamena eta idazmena) batera lantzeko eta hizkuntzen tratamendu integratua egiteko.

Hainbat motatako testuak landuko dira etapa osoan zehar. Aztertutako genero guztietako testuei berriz ekinen zaie eta aurretik landutako alderdietan sakonduko da, batez ere komunikazio asmoari, diskurtsoaren osagaiei eta gogoeta gramatikalaren alderdiei dagokienez.

Ikasleek testu mota asko landu behar dituzte:

-Ahozkoak: solasaldiak, narrazioak, arrazoibideak, eztabaidak eta azalpenak.

-Idatziak: web orriak, egunkariak, aldizkariak, literatura eta zabalkunderako liburuak, eguneroko gaiei edo kulturari buruzkoak, edo ikasleen interesekin eta oraingo edo etorkizuneko ikasketekin zerikusia dutenak. Narrazioak, argudiatzeak eta azalpenak. Gutunak.

Testuen tipologiari eta hizkuntza garatzen den inguruneari dagokienez, jakintzat ematen da behin eta berriz agertuko direla gelako komunikazio truke arruntak: solasaldiak, simulazioak, jarraibideak, galdera-erantzunak, iruzkinak, esperientzien kontakizunak.

Hitz batez, ikasleek gai izan behar dute ezagunak edo interesgarriak zaizkien gaiei buruz testu sinple eta egituratuak sortzeko, eta bai esperientziak, gertaerak, desioak eta asmoak deskribatzeko eta beren iritziak labur argudiatzeko ere. Halaber, gai baten puntu nagusiak azaltzeko eta musika edo filmak bezalako kultura gaiei buruzko beren ideiak adierazteko gauza izan behar dute.

Edukiak hiru multzotan banatu dira:

1. multzoa.-Ulermena, mintzamena eta idazmena.

2. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

3. multzoa.-Hizkuntzaren ezagutza. Hizkuntzaren ikasketaren gaineko gogoeta.

Hizkuntzarako trebetasunak -entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena- multzo bakarrean bildu dira. Izan ere, ahozko erabilera formalak eta idatzizko erabilerak antzekotasun asko dituzte (gaia aldez aurretik ezarrita dago, edukia, sintaxia eta lexikoa planifikaturik, arau estandarra bete behar da ...) eta komunikazio egoera askotan erabilera desberdinak konbinatzen dira; hartara bi ikaskuntza motak loturik daude eta elkar indartzen dute.

Hizkuntzarako trebetasun horiek hizkuntzaren erabilera-esparru desberdinetan landuko dira: esparru akademikoan, pertsonen arteko eta erakundeekiko harremanen esparruan eta komunikabideen eta informazioaren teknologien esparruan.

2. multzoak, Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia izenekoak, ikasi beharreko hizkuntza erabiltzen duten gizarteen ohiturak, harreman sozialak, ezaugarriak eta berezitasunak erakusten dizkie ikasleei; hitz batez, berena ez bezalako bizimoduak erakusten dizkie. Ezagupen horrek tolerantzia eta elkarren onarpena sustatzen ditu, errealitate sozial eta kultural desberdinak ezagutzeko jakin-mina pizten du eta kulturen arteko komunikazioa errazten du.

3. multzoak, Hizkuntzaren ezagutza izenekoak, eduki linguistikoak eta kontzeptu batzuen eta terminologia gramatikal baten ikasketa biltzen ditu. Multzo hau beharrezkoa da, hizkuntzarako eta komunikaziorako trebetasunak eskuratu ahal izateko hizkuntzaren alderdi batzuen gogoetazko erabilera beharrezkoa delako: gramatika eta ortografiako arauak; testuari batasuna ematen dioten elementu morfosintaktikoak; eduki bera adierazteko erabiltzen diren aukera sintaktiko desberdinak; hitzak eratzeko mekanismoak; dialektoak, erregistroak eta erabilera sozialak zehazten dituzten faktoreak, etab.

Hizkuntza edukien irakaskuntza ingurune batean kokatu behar da, hots, praktikoa izan behar du, ikasleen trebetasunak eta lanak hobetzea delako helburua.

Ikasketaren gaineko gogoeta izeneko atalean, ikasleek ikasteko eta lan egiteko estilo pertsonal eta eraginkorra gara dezaten lortu nahi da, beren estrategiak etengabe hobetu ahal izateko. Nola eta noiz ikasten duten gehien eta lan egiten duten ongien, horretaz jakitunago izan daitezen lortu nahi da. Nola lan egiten den eta nola ikasten den hausnartzea ere ingurune batean kokatu beharreko ekintza da, gainerako eduki multzoetan aipatutako zeregin eta jarduerekin estu lotuta.

1. multzoa.-Ulermena, mintzamena eta idazmena.

-Testu mota desberdinetan informazioaren predikzio eta inferentzia egitea, eta ideia aurreratuak edo usteak egiaztatzea ondorengo entzunaldi edo irakurketaren bidez.

-Ahozko eta idatzizko testuetako informazio orokorra eta berariazkoa eta ideia nagusiak ulertzea.

-Testuen barne batasuna eta koherentzia, eta testuetako lotura-hitzen eta erreferentziazko elementuen identifikazioa. Esaldi eta paragrafoen egituratzea eta gai jakin bati buruz azaldutako edukiaren eta ideien garrantzia.

-Beren kabuz irakurtzea gaur egungo gaiei edo ikasleen oraingo edo geroko interes profesionalei buruzko testuak.

-Zenbait komunikabidetan gai bati buruz argitaratu edo zabaldutako informazioak konparatu eta alderatzea.

-Gaur egungo gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzea, beren ikuspuntuak defendatuz, informazio zehatza emanez eta adibide egokiak erabiliz. Taldean erabakiak hartzea berariazko gai bati buruz.

-Gertaeren edo esperientzia pertsonalen ahozko eta idatzizko narrazioak, eta testu mota desberdinak idaztea, beren ezaugarriak kontuan hartuta.

-Igorri nahi diren mezuak planifikatzea, solasaldiak, komunikazio asmoa eta testu eskema egokiak kontuan harturik.

-Proiektuen prestakuntzan parte hartzea (egunkari bat, foileto bat, inkesta bat, iritzi-azterketa, etab. egitea), trebetasunak egoki baliatuz.

2. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

-Alemanez hitz egiten duten herri eta kultura batzuetako eguneroko bizitzan ageri diren ohitura eta ezaugarriak ezagutu eta aintzat hartzea: ordutegiak, jaiegunak, etab.

-Alemanez hitz egiten duten herrien kultura ulertzeko aipagarrienak diren ezaugarri soziokulturalak, baloreak, arauak eta estereotipoak identifikatu eta interpretatzea.

-Alemanak islatzen dituen eguneroko bizitzako alderdi kulturalak eta norberarenak alderatzea: famili ohiturak, kirolak, hezkuntza sistema, etab.

-Atzerriko hizkuntza herrien arteko ulermen eta komunikazio oztopoak kentzeko erabiltzea.

-Mezuak solaskidearen ezaugarriei, inguruneari eta komunikazio asmoari egokitzearen garrantziaz ohartzea: hizkuntza erregistroak, dialektoen ezaugarriak, formula linguistikoak (diosalak, agurrak, adeitasunezko eskaerak ...).

-Atzerriko hizkuntza informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan nola agertzen den eta duen garrantzia ezagutzea: web orriak, albiste taldeak, etab.

-Informazio kulturalak (mitoak, elezaharrak, literatura lanak, etab.) eta aleman hiztunekin ezartzen diren harreman sozialak (gutunak, turismoa, ikasketak, etab.) ezagutu eta baloratzea.

-Alemanak bizitza profesionalean interesgarriak izanen diren ezagutzak sakontzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

3. multzoa.-Hizkuntzaren ezagutza eta ikasketaren gaineko gogoeta.

.Hizkuntzaren ezagutza.

-Eremu semantikoa zabaltzea, adierazpen idiomatikoen, sinonimoen, antonimoen, konnotazioen eta ikasleei interesatzen zaizkien eta curriculumeko beste irakasgai batzuekin zerikusia duten gai orokorrei buruzko lexikoaren bidez.

-Hitzak osatzea aurrizki, atzizki eta hitz elkarketen bitartez.

-Egitura gramatikal konplexuak eta zuzentasunez hitz egiteko behar diren funtzioak erabiltzea.

-Alfabeto fonetikoa erabiltzea, ahoskera hobetzeko.

.Hizkuntzaren egiturak eta funtzioak erabiltzea.

Fonetika:

-Ahoskera finkatu eta hobetzea.

-Zailak diren kontsonante multzoak: schr, mpfst, kst.

-Hitzen azentuazioa.

-Esaldien intonazioa.

-Erritmoa.

Lexikoa:

-Aurreko kurtsoetan landutako gaien hiztegia eta gaiekin zerikusia duena finkatu eta zabaltzea: esperientziak, albisteak, tokiak, adiskidetasuna, gutunak, lan mundua eta abar.

-Natura, ingurumena, klima.

-Etxeko tresnak eta PCa.

-Komunikabideak: prentsa, irratia eta telebista.

-Formulak eta esapideak.

Hizkuntzaren funtzioak eta gramatika:

1. Gauzak eta pertsonak deskribatzea, pertsona eta gauzei buruzko iritziak ematea.

Alderatzea eta erkatzea.

Adjektibo predikatibo eta atributiboa.

Adjektiboaren deklinazioa. Perpausen koordinazioa (und, oder, aber, denn, sondern). Perpausaren osagaien ordena. Adjektiboaren konparazioa (wie; so ... wie). Erlatibozko perpausa.

2. Norabidea adieraztea, gonbidatzea eta gonbitari ezetza ematea. Diskurtsoa antolatzea eta ulertaraztea.

Norabidezko preposizioak.

Izenordain pertsonalak: es eta man.

Ahozko eta idatzizko diskurtsoaren lokailuak.

3. Gogo-aldartea adieraztea, filiazioa adieraztea, konparatzea.

Welch- izenordain galdetzailea.

Adjektiboaren graduak. Forma erregularrak eta irregularrak.

Baiezko eta ezezko galdera-perpausak. Adjektiboaren graduen erabilera atributiboa.

4. Iraganeko gertaerak kontatzea, barkamena eskatzea, modalitatea adieraztea. Beste batek esandakoari buruz informatzea.

Lehenaldi burutuaren konjugazioa.

Adjektibo mugagabeak eta posesiboak.

Moduzko aditzen konjugazioa.

Denborazko perpausak (als, wenn, bevor, bis, nachdem, während).

Aditz erregularren eta irregularren iraganaldi burutua.

Pluskuanperfektua.

Mendeko perpaus denborazkoak.

Era aktiboko aditz sistemaren konjugazio osoa.

Zeharkako estiloa (Konjunktiv I).

5. Norberari buruzko datuak ematea, gustuko gauzak adieraztea, gonbidatzea. Jabetza adieraztea, objektu eta pertsonei buruzko informazioa zabaltzea. Objektuak eta pertsonak denborazkotasuna adierazten duten ezaugarrien bidez deskribatzea.

Izenordain pertsonalen deklinabidea.

Konparaziozko perpausak.

Preposizioen erabilera.

Izenordain erlatiboaren deklinabidea genitiboan.

Izenordain posesiboaren deklinabidea genitiboan.

Substantibo eta adjektiboen konposizioa.

Egoerazko era pasiboa.

Partizip I.

Partizip II.

6. Beharra, zergatia, jabetza adieraztea. Zerbait egiteko nahia, gogoa, aukera, egokitasuna edo desegokitasuna adieraztea. Iragarpenak egitea.

Genitiboa. Mendeko perpaus kausazkoak.

Perpaus konpletiboak.

Mendeko perpausak: so dass, so ... dass.

Perpausaren osagaien ordena. Infinitibozko joskerak zu erabiliz.

Infinitibo aktibo, pasibo eta perfektuak.

Geroaldiko aditz-jokoa.

7. Deskribatzea, iritzi bat ematea eta oinarritzea.

Adjektibo atributiboaren deklinabidea, artikuluarekin eta artikulurik gabe.

Sistema pronominala. Erlatibozko izenordainak.

Substantiboak eratzea atzizki hauekin: -ung, -heit, -keit.

Adjektiboak eratzea atzizki hauekin: -lich, -sam, -bar, -haft.

8. Denborazkotasuna adieraztea, informazioa ematea. Espazio, denbora, kausa, helburu eta murrizketa erlazioak adieraztea, objektuen edo pertsonen artean.

Preposiziozko osagaia duten aditzak.

Adberbio pronominalak.

Perpaus kontzesiboak.

Datibozko preposizioak.

Genitibozko preposizioak.

Preposiziozko osagaia duten aditzak.

Galderazko zeharkako perpausak.

9. Iraganeko gertaerei buruzko kontakizun idatziak ulertzea.

Aditz erregularren Präteritum-a.

Aditz irregularren Präteritum-a.

Aditzen denborazko korrespondentzia.

10. Helburu eta murrizte erlazioak adieraztea, zenbait ekintzaren artean.

Helburuzko perpausak (damit, um ... zu + infinitiboa).

Perpaus kontzesiboak.

11. Gertaerak kronologikoki antolatzea, informazioak nabarmentzea, ñabardurak azaltzea, gertaerak koherentziaz adieraztea.

Perpausaren osagaien ordena.

Diskurtsoaren antolaketa.

12. Baldintza, irrealtasuna adieraztea. Adeitasunez eskariak eta galderak egitea.

Iritziak ematea, proposamenak egitea.

Aditz perifrasia: würde ... infinitiboa.

Konjunktiv II formak: moduzko aditzak, laguntzaileak eta aditz irregular batzuk.

Baldintzazko perpausak lokailuarekin eta lokailurik gabe.

13. Elaborazio prozesuak adierazi eta ulertzea. Ekintzak modu inpertsonalean adieraztea.

Era pasiboaren jokabidea indikatiboko orainaldian, Präteritum-ean eta lehenaldi burutuan.

Agentea.

Joskera inpertsonalak man erabiliz eta era pasiboan.

.Ikasketaren gaineko gogoeta.

-Hizkuntza erabiltzeko aldaerak ezagutzea: hizkera formalaren eta informalaren, ahozkoaren eta idatzizkoaren arteko aldeak.

-Ikasteko askotariko baliabideak, informatikoak, digitalak edo bibliografikoak, nork bere kabuz erabiltzea; esate baterako, hiztegi elebidunak eta elebakarrak edo kontsulta liburuak.

-Lexikoa eta hizkuntzaren egiturak berrikusi, zabaldu eta sendotzeko estrategiak erabiltzea.

-Egitura gramatikalen erabilera eta esanahia aztertzea eta norberaren hizkuntzarekin konparatu eta alderatzea.

-Nork bere burua zuzendu eta ebaluatzeko estrategiak erabiltzea, hizkuntza autonomiaz ikasteko.

-Ahozko eta idatzizko lanak hobetzeko erabilitako estrategien gaineko gogoeta.

Ebaluazio irizpideak

1. multzoa.-Ulermena, mintzamena eta idazmena.

1. Ideia nagusia ulertzea eta xehetasun garrantzitsuak identifikatzea, aurrez aurreko komunikazio egoeretan edo komunikabideetan emandako ahozko mezuetan, gai ezagunei, eguneroko gaiei edo norberaren ikasketa eta interesekin zerikusia duten gai orokorrei buruz edo atzerriko hizkuntzari lotutako alderdiei buruz. Betiere mezuak argiak izanen dira, hizkuntza estandarrean emanen dira eta diskurtsoaren garapena adierazgailu esplizituen bidez erraztuko da.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek gai zehatzei eta gai abstraktuagoei buruzko informazioa ulertu eta interpretatzeko, askotariko hiztunak emandako informazioa, hain zuzen ere, kontuan izanik erabilitako erregistroa, hiztunaren asmoa eta jarrera, besteak beste. Halaber, komunikabideek emandako ahozko testu luzeagoetan ideia nagusiak eta berariazkoak atzemateko gaitasuna ebaluatuko da. Betiere testu argiak izanen dira, hizkuntza estandarrean emanak, mezua argitasunez egituratua izanen da eta adierazgailu esplizituak erabiliko dira.

2. Behar den jariotasunez eta ahoskera eta intonazio egokiez aritzea elkarrizketa errazetan eta aldez aurretik prestatutako narrazio, deskripzio eta aurkezpenetan, horiek elementuen sekuentzia lineal gisa aurkeztuz eta behar diren komunikazio estrategiak eta egoerari dagokion diskurtso mota erabiliz.

Ebaluatu nahi da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek aldez aurretik prestatutako gaietatik abiaturik ideiak argitasunez antolatu eta adierazteko, askotariko gai ezagunen gainean deskripzio eta aurkezpen argiak egiteko, benetako edo alegiazko gertaerak eta liburu edo filmetako argumentuak kontatzeko eta sentimendu eta erantzunak deskribatzeko. Interakzioan erantzun egokiak emateko gaitasuna ere baloratuko da, eta errespetuzko jarrera, eta diskurtsoari jarraipena ematen laguntzea, egoerari eta komunikazioaren xedeari dagokien erregistroarekin.

3. Nork bere kabuz ulertzea hainbat iturritatik ateratako idatzizko testuetan dagoen informazioa: gutunak, web orriak, egunkariak, aldizkariak, literatura eta zabalkunderako liburuak, eguneroko gaiei edo kulturari buruzkoak, edo ikasleen interesekin eta oraingo edo etorkizuneko ikasketekin zerikusia dutenak.

Informazio garrantzitsua ulertzeko, ideia nagusiak bigarren mailakoetatik bereizteko eta interes orokorreko edo zabalkundeko testu idatzietan dagoen informazioa identifikatzeko gaitasuna ebaluatu nahi da. Ikasleek lan bat egiteko behar diren estrategiak erabili beharko dituzte eta adiera inplizituak, jarrerak eta ikuspuntuak atzeman. Irizpide honen bitartez ebaluatu nahi da, gainera, ea ikasleek beren kabuz erabiltzen dituzten baliabide digital, informatiko eta bibliografikoak, informazioak, bilatu, alderatu eta erkatzeko eta ulermen arazoak konpontzeko.

4. Testu argiak idaztea aldez aurretik ezagutzen diren gaiei buruz, xede desberdinetarako, zuzentasun formal, barne batasun eta erregistro egokiekin, testua planifikatu eta berrikustearen garrantzia baloratuz.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek argi antolaturiko testuak idazten dituzten, perpausak sekuentzia linealetan ongi josiz; ea testuak planifikatu eta berrikusteaz arduratzen diren, hurrenez hurreneko bertsioak eginez azken bertsioa osatzeraino, arau ortografiko eta tipografikoak betez. Halaber, ebaluatuko da ea behin betiko testuetan islatzen ote den behar adinako autonomiaz planifikatu eta idatzi direla, kontsulta material egokiaren laguntzaz, eta ea hainbat iturritatik ateratako informazioa laburtzen eta ebaluatzen den, betiere gai ezagunei buruzkoa.

2. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

5. Egiazko agirietan, paperezko euskarrian, euskarri digitalean edo ikus-entzunezkoan, atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako kulturaren edo kulturen osagai geografiko, historiko, artistiko, literario eta sozial garrantzitsuenak identifikatzea, eta ezagutzan sakontzea, ikasleek ezagutzen dituzten hizkuntza eta kulturen bidez aberastatutako ikuspuntutik.

Irizpide honen bitartez, atzerriko hizkuntza duten eskualdeetako kulturari buruzko ezagutzak ebaluatuko dira, eta ezaugarri horiek berezkoak dituzten zenbait ezaugarri identifikatu eta aztertzeko gaitasuna ere bai. Ikasleek gizarte eta kulturen askotarikotasunaz jabetu behar dute, eta bereizi egin behar dituzte hizkuntza komunitate bereko taldeak eta kultura desberdinetako kideak.

3. multzoa.-Hizkuntzaren ezagutza. Hizkuntzaren ikasketaren gaineko gogoeta.

6. Lortutako ezagutza linguistiko, soziolinguistiko, estrategiko eta diskurtsiboak ohartuki erabiltzea, eta nork bere burua ebaluatu eta zuzenketako mekanismoak zorrotz aplikatzea, ikaskuntzan autonomia indartzeko.

Irizpide honen bidez ebaluatuko da ea ikasleek ba ote dakiten erabiltzen heldutasun sintaktikorik handiena adierazten duten egitura gramatikalak, ikasitako arauen eraginkortasuna baloratzen ote duten indukzio eta dedukzio prozesuetatik abiaturik, eta ea gai diren horiek aldatzeko, beharrezkoa denean. Hauek ere baloratuko dira: lexikorik espezializatuena zabaltzea, ezaugarri fonologikoak hobetzea, ortografia, eta komunikazioa errazten duten komunikazio-gaitasunaren osagaiei buruzko azterketa eta hausnarketa. Gainera, ebaluatuko da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek beren ikasketa prozesua baloratzeko eta beren lanak nahiz ikaskideenak zuzentzeko, hala ahozkoak nola idatziak.

7. Ikasteko eskuratutako estrategiak eta hizkuntzarako trebetasunak ebaluatu eta identifikatzeko bitarteko guztiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak barne, identifikatzea, adibideak ematea eta estrategia horiek bat-batean eta modu autonomoan erabiltzea.

Irizpide honen bitartez ebaluatu nahi da ea ikasleek gaitasunik ba ote duten estrategiak eta trebetasunak egoera berriei aplikatzeko eta ikaskuntza prozesuaz hausnartzeko, ikaskuntzan norberak betetzen dituen eginkizunak baloratuz: erabakiak hartzea, behatzea, hipotesiak sortu eta doitzea, eta aurrerapenak ebaluatzea ahalik eta autonomiarik handienaz. Halaber, ebaluatu nahi da ea gai diren informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko nazioarteko komunikaziorako eta ikaskuntza autonomorako tresna moduan, eta gelan nahiz gelatik kanpo ikasteko aukerez baliatzen diren. Ikasleek, gainera, identifikatu behar dute atzerriko hizkuntzaz egiten dakitena, hau da, hizkuntzarako dituzten trebetasunak, beren buruarenganako konfiantza sendotzeko.

ATZERRIKO BIGARREN HIZKUNTZA

FRANTSESA I ETA II

Hizkuntzen etengabeko ikaskuntzaren bitartez pertsonen eta kulturen arteko harremanetarako berebiziko baliabidea eskuratzen da, ezinbestekoa dena etapa honetako hezkuntza helburuetako batzuk lortu ahal izateko.

Europar Batasuneko hizkuntzak gako-elementuak dira hizkuntza eta kultura anitzeko europar nortasuna sortzeko. Hizkuntzak jakiteak mesede egiten dio pertsonen joan-etorri libreari, eta gizarteen zein pertsonen arteko lankidetza kultural, ekonomiko, tekniko eta zientifikoa errazten du.

Europako Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB) eta Hizkuntzen Portfolio Europarra (HPE).

Europako Kontseilua azken hamarkadetan ikerketa lana egiten aritu da, berrogeita bat estatu kideetako hizkuntzalari eta pedagogoekin elkarlanean. Lan horri esker orain badugu guztiontzako oinarria, hizkuntzen irakaskuntzaren eta ikasketaren helburuak eta metodologia, programak prestatzeko arauak eta hizkuntza horietako ebaluazio irizpideak definitzen dituena.

Europako Erreferentzia Marko Bateratuak gidalerroak ezartzen ditu hizkuntzak ikasteko eta hiztunaren gaitasuna baloratzeko. Marko horrek definitzen ditu hizkuntza jakin batean komunikatzeko gaitasunaren garapen mailak, ikasleak komunikazio xede jakineko lan multzo bat egiteko duen gaitasunaren arabera, berariazko esparru baten barnean. Agiri hori gako-erreferentea da hizkuntzako curriculumetan.

Hizkuntzen Portfolio Europarrak (HPE) ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari laguntzeko tresna da. Agiri pertsonala da, norberaren ikaskuntza, horren aurrerapena eta ebaluazioa aztertzen laguntzen duena.

Batxilergora igarotzen diren ikasleak atzerriko hizkuntza ikasten arituak dira (frantsesa AH2), eta horrek komunikaziorako gaitasuna ematen die eguneroko zeregin errazetan, ezagunak edo ohikoak dituzten gaiei buruzko informazio truke erraz eta zuzenekoetan. Etapa honetan, lehenago eskuratutako diskurtsorako gaitasunetan sakondu eta haien errepertorioa aberastea izanen da irakasgai honen helburua; gainera, haren eremuak handitu eginen dira. Batxilergoa amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute pentsamenduak, sentimenak eta gertaerak ulertu, adierazi eta interpretatzeko, hala ahoz nola idatziz, hainbat esparrutan, bereziki esparru akademikoan (edukiak gehitzea), esparru publikoan (ohiko harremanak, gizarte eta lan interakzioa) eta komunikabideen esparruan.

Edozein hizkuntzatan komunikaziorako gaitasuna pixkanaka garatzeko, ikasleek komunikazio ekintza batzuk burutzeko gauza izan behar dute. Ekintza horiek komunikazio xede zehatza dute esparru berezi batean. Komunikaziorako gaitasuna erabili behar da haiek burutzeko. Komunikaziorako gaitasuna garatzeak esan nahi du gaitasuna hartu behar dela ulertzeko (diskurtsoan maiz modu inplizituan komunikatzen diren elementuak atzeman eta interpretatzeko) eta diskurtsoak sortzeko. Horretarako ulertze prozedurak sendotu behar dira, eta ahozko nahiz idatzizko produkziorako estrategiak gauzatu.

Komunikaziorako gaitasuna, etapa honetan, hainbat ezagutza, trebetasun eta jarreraren bidez garatzen da, eta horiek ez dute bereiz jarduten, aitzitik, elkartu egiten dira mezu adierazgarriak sortzeko. Hizkuntza 1eko (H1) oinarrizko elementuetako batzuk biltzen ditu, hizkuntza hauetarako gaitasun mailaren arabera aplikatzen direnak:

Ezagutzak

-Hiztegia eta gramatika funtzionala, intonazioa eta ahoskera.

-Ahozko interakzio mota desberdinak daudela ohartzea (aurrez aurrekoa, telefonozko solasaldiak, elkarrizketak, etab.).

-Literatura testuen eta bestelakoen sorta egokia ezagutzea (adibidez, ipuin laburrak, olerkiak, egunkari eta aldizkarietako artikuluak, web orriak, jarraibideak, gutunak, txosten laburrak, etab.).

-Estilo eta erregistro desberdinen ezaugarri nagusiak ulertzea ahozko hizkuntzan eta idatzizkoan (formala, informala, kazetaritzakoa, lagunartekoa, etab.).

-Gizarteko konbentzioez, alderdi kulturalez eta hizkeraren aldakortasunaz jabetzea eremu geografiko eta gizarte eta komunikazio esparru desberdinetan.

Trebetasunak

-Ahozko mezuak entzun eta ulertzeko trebetasuna, komunikazio egoeren sorta egokian (ezagunak diren gaiak, norberaren interesekoak edo eguneroko bizitzari dagozkionak).

-Gai ezagunei, norberaren intereseko gaiei edo egunerokoei buruz hizketan hasteko, hariari eusteko eta elkarrizketak amaitzeko trebetasuna.

-Askotariko gaiei buruzko idatzizko testu espezializatu gabeak edo, zenbait kasutan, eremu ezagunetako testu espezializatuak irakurri eta ulertzeko trebetasuna, eta gai ezagunei edo norberaren intereseko gaiei buruz testu erraz eta koherenteak idazteko trebetasuna.

-Baliabideak (esate baterako, oharrak, diagramak, mapak) egoki erabiltzea ahozko edo idatzizko testuak ulertu edo sortzeko (adibidez, solasaldiak, jarraibideak, elkarrizketak, hitzaldiak).

-Hizkuntza ikasteko jarduera autonomoen sorta egokia hasteko eta hari eusteko trebetasuna.

Jarrerak

-Hizkuntzarekiko jarrera positiboa garatzea, eta hizkuntza aberastasun pertsonal eta kulturalaren iturri dela onartzea.

-Besteen iritzi eta argudioak aurreiritzirik gabe jasotzeko eta elkarrizketa kritiko eta eraikitzailean aritzeko jarrera.

-Jendaurrean hitz egiteko konfiantza.

-Hizkuntzak, oro har, eta kulturen arteko komunikazioa ezagutzeko interesa eta jakin-mina.

Batxilergoan ikasleen autonomia indartzen jarraitu behar da, dagoeneko haien interesak zehatzagoak izanen baitira. Hortaz, atzerriko hizkuntza ikasiz, etapa honetan, batetik aurreko etapetan eskuratutako ezagutzak sendotuko dira eta, bestetik, beste gaitasun espezifikoago batzuk garatuko dira, ikasleak gidatuko dituztenak beren ikasketetan edo lanbidean.

Batxilergoko etapan, halaber, gramatikarako gaitasuna handitzen da, egitura morfosintaktiko eta eduki lexiko konplexuagoak dituzten ahozko eta idatzizko testuak lantzen baitira. Aldi berean, hizkuntzaren kodeari buruzko ezagutzak sistematizatzen ahal dira. Funtsean, gogoeta jarduera horien esparruan egiten dira arrazoitze logikoko eragiketak (aztertzea, kontzeptualizatzea, sistematizatzea, etab.), prestakuntza intelektualaren indargarri eta osagarri moduan.

Batxilergoan, aurrera eginen da ezagutzan, eta horri esker ikasleen ikuspegia zabalduko da, beste bizimodu eta gizarte antolamendu batzuetara gehiago hurbilduko dira, nazioartean denenak diren arazoei buruzko iritziak trukatuko dituzte, beren interes profesionalak dibertsifikatuko eta balio sozialak sendotuko, nazioarteko komunikazioa gero eta beharrezkoagoa den mundu batean elkarretaratzea errazagoa izan dadin.

Helburuak

Etapa honetan atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:

1. Ahoz igorritako mezuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, eta ohiko komunikazio esparruetan eta komunikabideetan azaltzen diren gaurko gaien inguruko arrazoibideari jarraitzea.

2. Modu ulergarrian mintzatzea eta ahozko interakzioan aritzea, komunikazio egoera bakoitzerako estrategia egokiak erabiliz.

3. Gai orokorrei eta berariazkoei buruzko testu idatziak ulertzea, mota desberdinetakoak, egin beharreko lanaren araberako ulertze-estrategiak erabiliz; testuaren funtsezko osagaiak ulertzea eta haien eginkizuna eta diskurtsoaren antolaketa atzematea.

4. Xede desberdinetako testuak, ikasleen interes eta beharretarako egokiak (informazioa eskuratzekoak, denbora pasakoak edo aisiakoak) nork bere kabuz irakurtzea.

5. Hainbat motatako testuak idaztea, argiak eta ongi egituratuak, irakurriko dituzten pertsonen eta komunikazio asmoaren arabera egokitutako estiloan.

6. Hizkuntzari eta hizkuntza erabiltzeko arauei buruzko ezagutzak erabiltzea modu egoki, koherente eta zuzenean, mintzatu eta idazteko eta ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, eta atzerriko hizkuntzaren funtzionamenduaz gogoeta egitea komunikazio egoeretan.

7. Askotariko ikaskuntza estrategiak bereganatu eta garatzea, eskura dauden baliabide guztiak erabiliz, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak barne, horrela atzerriko hizkuntza nork bere kabuz erabili ahal izateko eta gero eta sakonago ikasteko.

8. Komunikaziorako gaitasunari dagokionez nork bere burua ebaluatzeko estrategiak finkatzea, ekimenez eta arduraz.

9. Atzerriko hizkuntzaren funtsezko ezaugarri sozial eta kulturalak ezagutzea, norberarena ez diren kulturak eta ikasten ari den hizkuntza hobeki ulertu eta interpretatzeko.

10. Atzerriko hizkuntza baloratzea beste jakintza eta kultura batzuetara hurbiltzeko bidea den aldetik, eta kultura anitzeko mundu honetan nazioen arteko komunikaziorako eta elkar ulertzeko bitarteko garrantzitsua dela onartzea.

Edukiak

Edukiak multzotan banaturik egoteak ez du esan nahi sekuentzia edo hierarkia baten arabera antolaturik daudenik, baizik eta hizkuntzen irakaskuntzan erabili ohi den banaketa aukeratu dela, komunikaziorako gaitasunekin zuzeneko lotura duena.

Hizkuntzaren erabilerari eman behar zaio lehentasuna, edukiak ikasi eta bereganatzeko. Komunikazioaren eta didaktikaren arloetako irizpideei jarraituz aukeratu behar dira gelako jarduerak. Testuak sortuko dira gidaritzapean, hala ahozkoak nola idatziak; horretarako, ereduak aurkeztu eta aztertuko dira eta haien imitazio sortzailea eginen da, edo ereduok eraldatu eginen dira asmo eta egoera desberdinetara egokituz. Ariketa hori lagungarria izanen da trebetasunak (ulermena, mintzamena eta idazmena) batera lantzeko eta hizkuntzen tratamendu integratua egiteko.

Hainbat motatako testuak landuko dira etapa osoan zehar. Aztertutako genero guztietako testuei berriz ekinen zaie eta aurretik landutako alderdietan sakonduko da, batez ere komunikazio asmoari, diskurtsoaren osagaiei eta gogoeta gramatikalaren alderdiei dagokienez.

Ikasleek testu mota asko landu behar dituzte:

-Ahozkoak: solasaldiak, narrazioak, arrazoibideak, eztabaidak eta azalpenak.

-Idatziak: web orriak, egunkariak, aldizkariak, literatura eta zabalkunderako liburuak, eguneroko gaiei edo kulturari buruzkoak, edo ikasleen interesekin eta oraingo edo etorkizuneko ikasketekin zerikusia dutenak. Narrazioak, argudiatzeak eta azalpenak. Gutunak.

Testuen tipologiari eta hizkuntza garatzen den inguruneari dagokienez, jakintzat ematen da behin eta berriz agertuko direla gelako komunikazio truke arruntak: solasaldiak, simulazioak, jarraibideak, galdera-erantzunak, iruzkinak, esperientzien kontakizunak.

Hitz batez, ikasleek gai izan behar dute ezagunak edo interesgarriak zaizkien gaiei buruz testu sinple eta egituratuak sortzeko, eta bai esperientziak, gertaerak, desioak eta asmoak deskribatzeko eta beren iritziak labur argudiatzeko ere. Halaber, gai baten puntu nagusiak azaltzeko eta musika edo filmak bezalako kultura gaiei buruzko beren ideiak adierazteko gauza izan behar dute.

Edukiak hiru multzotan banatu dira:

1. multzoa.-Ulermena, mintzamena eta idazmena.

2. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

3. multzoa.-Hizkuntzaren ezagutza. Hizkuntzaren ikasketaren gaineko gogoeta.

Hizkuntzarako trebetasunak -entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena- multzo bakarrean bildu dira. Izan ere, ahozko erabilera formalak eta idatzizko erabilerak antzekotasun asko dituzte (gaia aldez aurretik ezarrita dago, edukia, sintaxia eta lexikoa planifikaturik, arau estandarra bete behar da ...) eta komunikazio egoera askotan erabilera desberdinak konbinatzen dira; hartara bi ikaskuntza motak loturik daude eta elkar indartzen dute.

Hizkuntzarako trebetasun horiek hizkuntzaren erabilera-esparru desberdinetan landuko dira: esparru akademikoan, pertsonen arteko eta erakundeekiko harremanen esparruan eta komunikabideen eta informazioaren teknologien esparruan.

2. multzoak, Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia izenekoak, ikasi beharreko hizkuntza erabiltzen duten gizarteen ohiturak, harreman sozialak, ezaugarriak eta berezitasunak erakusten dizkie ikasleei; hitz batez, berena ez bezalako bizimoduak erakusten dizkie. Ezagupen horrek tolerantzia eta elkarren onarpena sustatzen ditu, errealitate sozial eta kultural desberdinak ezagutzeko jakin-mina pizten du eta kulturen arteko komunikazioa errazten du.

3. multzoak, Hizkuntzaren ezagutza izenekoak, eduki linguistikoak eta kontzeptu batzuen eta terminologia gramatikal baten ikasketa biltzen ditu. Multzo hau beharrezkoa da, hizkuntzarako eta komunikaziorako trebetasunak eskuratu ahal izateko hizkuntzaren alderdi batzuen gogoetazko erabilera beharrezkoa delako: gramatika eta ortografiako arauak; testuari batasuna ematen dioten elementu morfosintaktikoak; eduki bera adierazteko erabiltzen diren aukera sintaktiko desberdinak; hitzak eratzeko mekanismoak; dialektoak, erregistroak eta erabilera sozialak zehazten dituzten faktoreak, etab.

Hizkuntza edukien irakaskuntza ingurune batean kokatu behar da, hots, praktikoa izan behar du, ikasleen trebetasunak eta lanak hobetzea delako helburua.

Ikasketaren gaineko gogoeta izeneko atalean, ikasleek ikasteko eta lan egiteko estilo pertsonal eta eraginkorra gara dezaten lortu nahi da, beren estrategiak etengabe hobetu ahal izateko. Nola eta noiz ikasten duten gehien eta lan egiten duten ongien, horretaz jakitunago izan daitezen lortu nahi da. Nola lan egiten den eta nola ikasten den hausnartzea ere ingurune batean kokatu beharreko ekintza da, gainerako eduki multzoetan aipatutako zeregin eta jarduerekin estu lotuta.

1. multzoa.-Ulermena, mintzamena eta idazmena.

-Testu mota desberdinetan informazioaren predikzio eta inferentzia egitea, eta ideia aurreratuak edo usteak egiaztatzea ondorengo entzunaldi edo irakurketaren bidez.

-Ahozko eta idatzizko testuetako informazio orokorra eta berariazkoa eta ideia nagusiak ulertzea.

-Testuen barne batasuna eta koherentzia, eta testuetako lotura-hitzen eta erreferentziazko elementuen identifikazioa. Esaldi eta paragrafoen egituratzea eta gai jakin bati buruz azaldutako edukiaren eta ideien garrantzia.

-Beren kabuz irakurtzea gaur egungo gaiei edo ikasleen oraingo edo geroko interes profesionalei buruzko testuak.

-Zenbait komunikabidetan gai bati buruz argitaratu edo zabaldutako informazioak konparatu eta alderatzea.

-Gaur egungo gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzea, beren ikuspuntuak defendatuz, informazio zehatza emanez eta adibide egokiak erabiliz. Taldean erabakiak hartzea berariazko gai bati buruz.

-Gertaeren edo esperientzia pertsonalen ahozko eta idatzizko narrazioak, eta testu mota desberdinak idaztea, beren ezaugarriak kontuan hartuta.

-Igorri nahi diren mezuak planifikatzea, solasaldiak, komunikazio asmoa eta testu eskema egokiak kontuan harturik.

-Proiektuen prestakuntzan parte hartzea (egunkari bat, foileto bat, inkesta bat, iritzi-azterketa, etab. egitea), trebetasunak egoki baliatuz.

2. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

-Frantsesez hitz egiten duten herri eta kultura batzuetako eguneroko bizitzan ageri diren ohitura eta ezaugarriak ezagutu eta aintzat hartzea: ordutegiak, jaiegunak, etab.

-Herri frankofonoen kultura ulertzeko aipagarrienak diren ezaugarri soziokulturalak, baloreak, arauak eta estereotipoak identifikatu eta interpretatzea.

-Frantsesak islatzen dituen eguneroko bizitzako alderdi kulturalak eta norberarenak alderatzea: famili ohiturak, kirolak, hezkuntza sistema, etab.

-Atzerriko hizkuntza herrien arteko ulermen eta komunikazio oztopoak kentzeko erabiltzea.

-Mezuak solaskidearen ezaugarriei, inguruneari eta komunikazio asmoari egokitzearen garrantziaz ohartzea: hizkuntza erregistroak, dialektoen ezaugarriak, formula linguistikoak (diosalak, agurrak, adeitasunezko eskaerak ...).

-Frantsesa informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan nola agertzen den eta duen garrantzia ezagutzea: web orriak, albiste taldeak, etab.

-Informazio kulturalak (mitoak, elezaharrak, literatura lanak, etab.) eta frantses hiztunekin ezartzen diren harreman sozialak (gutunak, turismoa, ikasketak, etab.) ezagutu eta baloratzea.

-Frantsesak bizitza profesionalean interesgarriak izanen diren ezagutzak sakontzeko duen garrantzia ikustea.

3. multzoa.-Hizkuntzaren ezagutza eta ikasketaren gaineko gogoeta.

.Hizkuntzaren ezagutza.

-Eremu semantikoa zabaltzea, adierazpen idiomatikoen, sinonimoen, antonimoen, konnotazioen eta ikasleei interesatzen zaizkien eta curriculumeko beste irakasgai batzuekin zerikusia duten gai orokorrei buruzko lexikoaren bidez.

-Hitzak osatzea aurrizki, atzizki eta hitz elkarketen bitartez.

-Egitura gramatikal konplexuak eta zuzentasunez hitz egiteko behar diren funtzioak erabiltzea.

-Alfabeto fonetikoa erabiltzea, ahoskera hobetzeko.

-Jarrera eta sentimen desberdinak adierazteko erabili beharreko azentuazio, erritmo eta intonazio ereduak sortzea.

.Hizkuntzaren egiturak eta funtzioak erabiltzea.

Fonetika:

-Hitzak edo esaldiak zuzen ahoskatzea. Ulertzeko moduan ahoskatzea, nahiz eta azentua nabarmena izan eta tarteka akatsak egin ahoskatzerakoan.

-Ahoskatzeko arau oinarrizko, arrunt eta orokorrenak ezagutzea.

-Berariazko zailtasunak dituzten fonemak eta gaztelaniarekiko edo ezagutzen diren beste hizkuntza batzuekiko diferenteak diren elementuak erabiltzea:

- Frantsesaren azentua: hitzaren azentua, talde azentua (talde fonikoa), azpimarratze azentua. Gaztelaniarekiko aldea: azentu tonikoa eta azentu ortografikoa.

- Liaison (sinalefa) (liaison nahitaezkoa eta liaison debekatuaren kasu ohikoenak: h hasperenduna eta et). Elisioa.

- Intonazioa. Oinarrizko ereduak: goranzkoa eta beheranzkoa. Norbere hizkuntzarekiko diferentzia. Intonazio enuntziatiboa, galderakoa, harridurazkoa, aginduzkoa.

- Fonema bokalikoak. Zenbait fonemaren arteko aurkakotasuna: ./i/ - /y/ - /u/.

- Fonema bokaliko sudurkariak; bokal ahokarien eta dagozkien bokal sudurkarien arteko aurkakotasuna.

- Zein hots dagozkion e gaineko azentu grafikoari. Aurkakotasuna: / - /e/.

- Fonema kontsonantikoak. Zenbait fonemaren arteko aurkakotasuna: ./s/-/z/; /v/-/b/; / /.

- Hitz amaierako kontsonanteak: ahoskatzen direnak eta ahoskatzen ez direnak.

- Erregistro familiarreko marka fonetiko arruntenak: kontrakzioak (t'as); hotsen galera (il y a gabe y a); oui gabe ouais ahoskatzea.

Lexikoa:

Eremu semantikoa zabaltzea eta hainbat gairen inguruko lexikoa egoki erabiltzea: pertsonen deskripzioa eta identifikazioa, etxea eta ingurua, eguneroko jarduerak, giza harremanak eta harreman sozialak, gustuak, interesak, proiektuak eta zalantzak.

Hizkuntzaren funtzioak eta gramatika:

1. Iritzi eta kontseiluak eman eta eskatzea. Konbentzitzea, ohartaraztea, argudiatzea.

Perpaus ez-murrizgarriak eta murrizgarriak.

Iritzia, aholkuak eta abar adierazteko esamoldeak.

Pronominalizazio bikoitza.

2. Beste norbaitek esan, galdetu, agindu edo iradoki duena kontatzea.

Perpaus deklaratzaileak. Aginduak eta iradokizunak.

Zeharkako estiloa. Aditz sartzaileak (orainaldian eta lehenaldian). Moduen eta denboren aldaketak. Denbora-adierazpenen aldaketak. Zehar galdera.

3. Ohiturei buruz lehenaldian hitz egitea. Horietan eta inguratzen gaituzten gauzetan izaten diren aldaketak adieraztea.

Aditz denbora bakun eta konposatuak berrikustea.

Adberbioak. Lokuzioak. Juntagailuak (erabilienak).

Esamolde arruntetan en erabiltzea.

4. Planak eta erabakiak denbora erreferentzia desberdinetan adieraztea.

Hitzorduak. Gertaerak iragarri eta iragarpenak egitea.

Denbora nola adierazi. IDenbora adierazleak (toujours, tout à l'heure, en ce moment / à ce moment-là, pendant, pour, en, dans, il y a, depuis, il y a ... que, ça fait ... que, de ... à, depuis ... jusqu'à,.). Mendeko perpausak indikatiboan: aldi berekoak eta ondorengoak (quand, lorsque, après que, pendant que, à mesure que). Mendeko perpausak subjuntiboan: lehenagokoak (avant que, jusqu'à ce que, en attendant que). Denbora adierazteko beste modu batzuk: avant (de), après+nom / +infinitif passé, dès, jusqu'à, pendant, le gérondif.

Geroaldi bakuna erabiltzea.

5. Obligazioa eta obligazio eza, beharra, gaitasuna eta aukera adieraztea.

Devoir + infinitif. Il faut que + subjuntiboa.

Il est indispensable / nécessaire / interdit / etab.

Agintera / infinitiboa erabiltzea.

6. Gertaerak, filmak, biografiak kontatzea. Kontakizuna planifikatzea, adierazpenerako teknikak errespetatuz. Kontakizun erraz bat egituratzen jakitea.

Inperfektua / passé composé / plus-que-parfait erabiltzea.

Passé simple.

Era pasiboa: nola eratu eta erabili. Agentea: à/de. Adiera pasiboko forma pronominala (Le vin blanc se boit frais); faire + infinitiboa (On a fait évacuer la salle); Se faire/se laisser + infinitiboa (Je me suis fait opérer/Elle ne se laisse pas convaincre).

7. Hipotesia eta espekulazioa. Baldintzak eta egia orokorrak. Kexak, nahiak, atsekabea eta damua adieraztea.

Baldintzazko bakuna eta konposatua.

Baldintzazko perpausak.

8. Deskripzioa: itxura fisikoa, osasun egoera, izaera, gustuak eta interesak. Konparatzea, alderatzea eta iritzi desberdinak azaltzea. Lehentasunak.

Baldintzazkoa.

Konparazioa nola adierazi. Mendeko perpausak (comme, comme si, plutôt que, de même que). Konparazioa eta proportzioa (plus ...plus, moins ...moins, plus ...moins, moins ...plus, autant ...autant).

Izenorde erlatiboak: forma bakunak eta konposatuak. Erabilerak. Preposizioak + izenorde erlatiboak. "Mise en relief".

Aurkezleak.

Adjektibo konposatuak.

Orainaldiko partizipioa eta lehenaldiko partizipioa.

9. Adostasuna/desadostasuna, emaitza, zergatia, xedea eta kontrastea adieraztea.

-Eraikuntza konpletiboak: iritzia, deklarazioa, sentimenduak, iritziak, nahiak eta aginduak adierazten dituzten aditzak. Mendeko infinitiboak. Forma inpertsonalak.

-Aurkakotasuna eta kontzesioa nola adierazi. Mendekoak subjuntiboan (bien que, quoique, à moins que). Mendekoak indikatiboarekin eta baldintzazkoarekin (alors que, tandis que, même si). Aurkakotasuna eta kontzesioa adierazteko beste modu batzuk: malgré, au lieu de, avoir beau+infinitif, mais, pourtant, cependant, par contre.

-Baldintza eta hipotesia nola adierazi. Si ondorengo perpaus mendekoak. Si daukaten juntagailuak: même si, comme si. Mendekoak subjuntiboan (à condition que, pourvu que, en admettant que, en supposant que). Au cas où + baldintzazkoa. Baldintza eta hipotesia adierazteko beste modu batzuk: à condition de, à moins de, en cas de, sans, le gérondif.

-Kausa nola adierazi. Mendekoak indikatiboan (parce que, puisque, comme, étant donné que). Kausa adierazteko beste modu batzuk: car, en effet, tellement, à cause de, grâce à, le gérondif.

-Xedea nola adierazi. Mendekoak subjuntiboan (pour, afin que, de peur que). Xedea adierazteko beste modu batzuk: pour, afin de, de crainte de, de peur de, en vue de.

-Ondorioa nola adierazi. Mendekoak indikatiboan (aditza+tant que/tellement que, si/tellement+adjektiboa edo adberbioa+que, tellement de/tant de+substantiboa+que, si bien que. Ondorioa adierazteko beste modu batzuk: assez / trop ...pour, donc, alors, c'est pourquoi, par conséquent, ainsi, comme ça, aussi.

10. Sentimenak eta pertsonen arteko harremanak adieraztea.

Subjuntiboko orainaldia eta lehenaldia.

Poza: je suis ravi(e) / heureux(euse); je suis fou de joie; je trouve formidable.

Harridura: je trouve incroyable; je suis étonné(e) / surpris(e); je n'en reviens pas; cela/ça me surprend.

Desilusioa: je suis désolé(e); je suis déçu(e); je regrette; cela /ça me déçoit.

Beldurra: je crains; cela/ça m' effraie; cela/ça me fait peur;j'ai peur.

Nahia: je souhaite; j'aimerais; j'ai envie; je meurs d'envie.

Nahigabea: je déteste; j'ai horreur, je ne supporte pas, cela/ça me dégoûte.

Être + adjektiboak.

Aditz pronominalak + adjektiboak.

Harreman pertsonalak adierazteko aditzak.

11. Irakurketa literario, zientifiko, teknologiko, filosofiko eta kulturalak komentatzea.

12. Telebista, bideo eta abarreko emanaldiei buruzko iruzkin pertsonala (filmak, albistegiak, dokumentalak, etab).

.Ikasketaren gaineko gogoeta.

-Hizkuntza erabiltzeko aldaerak ezagutzea: hizkera formalaren eta informalaren, ahozkoaren eta idatzizkoaren arteko aldeak.

-Ikasteko askotariko baliabideak, informatikoak, digitalak edo bibliografikoak, nork bere kabuz erabiltzea; esate baterako, hiztegi elebidunak eta elebakarrak edo kontsulta liburuak.

-Lexikoa eta hizkuntzaren egiturak berrikusi, zabaldu eta sendotzeko estrategiak erabiltzea.

-Egitura gramatikalen erabilera eta esanahia aztertzea eta norberaren hizkuntzarekin konparatu eta alderatzea.

-Nork bere burua zuzendu eta ebaluatzeko estrategiak erabiltzea, hizkuntza autonomiaz ikasteko.

-Ahozko eta idatzizko lanak hobetzeko erabilitako estrategien gaineko gogoeta.

Ebaluazio irizpideak

1. multzoa.-Ulermena, mintzamena eta idazmena.

1. Ideia nagusia ulertzea eta xehetasun garrantzitsuak identifikatzea, aurrez aurreko komunikazio egoeretan edo komunikabideetan emandako ahozko mezuetan, gai ezagunei, eguneroko gaiei edo norberaren ikasketa eta interesekin zerikusia duten gai orokorrei buruz edo atzerriko hizkuntzari lotutako alderdiei buruz. Betiere mezuak argiak izanen dira, hizkuntza estandarrean emanen dira eta diskurtsoaren garapena adierazgailu esplizituen bidez erraztuko da.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek gai zehatzei eta gai abstraktuagoei buruzko informazioa ulertu eta interpretatzeko, askotariko hiztunak emandako informazioa, hain zuzen ere, kontuan izanik erabilitako erregistroa, hiztunaren asmoa eta jarrera, besteak beste. Halaber, komunikabideek emandako ahozko testu luzeagoetan ideia nagusiak eta berariazkoak atzemateko gaitasuna ebaluatuko da. Betiere testu argiak izanen dira, hizkuntza estandarrean emanak, mezua argitasunez egituratua izanen da eta adierazgailu esplizituak erabiliko dira.

2. Behar den jariotasunez eta ahoskera eta intonazio egokiez aritzea elkarrizketa errazetan eta aldez aurretik prestatutako narrazio, deskripzio eta aurkezpenetan, horiek elementuen sekuentzia lineal gisa aurkeztuz eta behar diren komunikazio estrategiak eta egoerari dagokion diskurtso mota erabiliz.

Ebaluatu nahi da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek aldez aurretik prestatutako gaietatik abiaturik ideiak argitasunez antolatu eta adierazteko, askotariko gai ezagunen gainean deskripzio eta aurkezpen argiak egiteko, benetako edo alegiazko gertaerak eta liburu edo filmetako argumentuak kontatzeko eta sentimendu eta erantzunak deskribatzeko. Interakzioan erantzun egokiak emateko gaitasuna ere baloratuko da, eta errespetuzko jarrera, eta diskurtsoari jarraipena ematen laguntzea, egoerari eta komunikazioaren xedeari dagokien erregistroarekin.

3. Nork bere kabuz ulertzea hainbat iturritatik ateratako idatzizko testuetan dagoen informazioa: gutunak, web orriak, egunkariak, aldizkariak, literatura eta zabalkunderako liburuak, eguneroko gaiei edo kulturari buruzkoak, edo ikasleen interesekin eta oraingo edo etorkizuneko ikasketekin zerikusia dutenak.

Informazio garrantzitsua ulertzeko, ideia nagusiak bigarren mailakoetatik bereizteko eta interes orokorreko edo zabalkundeko testu idatzietan dagoen informazioa (informazio hori modu kritikoan aztertu ahal izateko bezain zehatzak diren testuak erabiliz) identifikatzeko gaitasuna ebaluatu nahi da. Ikasleek lan bat egiteko behar diren estrategiak erabili beharko dituzte eta adiera inplizituak, jarrerak eta ikuspuntuak atzeman. Irizpide honen bitartez ebaluatu nahi da, gainera, ea ikasleek beren kabuz erabiltzen dituzten baliabide digital, informatiko eta bibliografikoak, informazioak, bilatu, alderatu eta erkatzeko eta ulermen arazoak konpontzeko.

4. Testu argiak idaztea aldez aurretik ezagutzen diren gaiei buruz, xede desberdinetarako, zuzentasun formal, barne batasun eta erregistro egokiekin, testua planifikatu eta berrikustearen garrantzia baloratuz.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek argi antolaturiko testuak idazten dituzten, perpausak sekuentzia linealetan ongi josiz; ea testuak planifikatu eta berrikusteaz arduratzen diren, hurrenez hurreneko bertsioak eginez azken bertsioa osatzeraino, arau ortografiko eta tipografikoak betez. Halaber, ebaluatuko da ea behin betiko testuetan islatzen ote den behar adinako autonomiaz planifikatu eta idatzi direla, kontsulta material egokiaren laguntzaz, eta ea hainbat iturritatik ateratako informazioa laburtzen eta ebaluatzen den, betiere gai ezagunei buruzkoa.

2. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

5. Egiazko agirietan, paperezko euskarrian, euskarri digitalean edo ikus-entzunezkoan, atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako kulturaren edo kulturen osagai geografiko, historiko, artistiko, literario eta sozial garrantzitsuenak identifikatzea, eta ezagutzan sakontzea, ikasleek ezagutzen dituzten hizkuntza eta kulturen bidez aberastatutako ikuspuntutik.

Irizpide honen bitartez, atzerriko hizkuntza duten eskualdeetako kulturari buruzko ezagutzak ebaluatuko dira, eta ezaugarri horiek berezkoak dituzten zenbait ezaugarri identifikatu eta aztertzeko gaitasuna ere bai. Ikasleek gizarte eta kulturen askotarikotasunaz jabetu behar dute, eta bereizi egin behar dituzte hizkuntza komunitate bereko taldeak eta kultura desberdinetako kideak.

3. multzoa.-Hizkuntzaren ezagutza. Hizkuntzaren ikasketaren gaineko gogoeta.

6. Lortutako ezagutza linguistiko, soziolinguistiko, estrategiko eta diskurtsiboak ohartuki erabiltzea, eta nork bere burua ebaluatu eta zuzenketako mekanismoak zorrotz aplikatzea, ikaskuntzan autonomia indartzeko.

Irizpide honen bidez ebaluatuko da ea ikasleek ba ote dakiten erabiltzen heldutasun sintaktikorik handiena adierazten duten egitura gramatikalak, ikasitako arauen eraginkortasuna baloratzen ote duten indukzio eta dedukzio prozesuetatik abiaturik, eta ea gai diren horiek aldatzeko, beharrezkoa denean. Hauek ere baloratuko dira: lexikorik espezializatuena zabaltzea, ezaugarri fonologikoak hobetzea, ortografia, eta komunikazioa errazten duten komunikazio-gaitasunaren osagaiei buruzko azterketa eta hausnarketa. Gainera, ebaluatuko da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek beren ikasketa prozesua baloratzeko eta beren lanak nahiz ikaskideenak zuzentzeko, hala ahozkoak nola idatziak.

7. Ikasteko eskuratutako estrategiak eta hizkuntzarako trebetasunak ebaluatu eta identifikatzeko bitarteko guztiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak barne, identifikatzea, adibideak ematea eta estrategia horiek bat-batean eta modu autonomoan erabiltzea.

Irizpide honen bitartez ebaluatu nahi da ea ikasleek gaitasunik ba ote duten estrategiak eta trebetasunak egoera berriei aplikatzeko eta ikaskuntza prozesuaz hausnartzeko, ikaskuntzan norberak betetzen dituen eginkizunak baloratuz: erabakiak hartzea, behatzea, hipotesiak sortu eta doitzea, eta aurrerapenak ebaluatzea ahalik eta autonomiarik handienaz. Halaber, ebaluatu nahi da ea gai diren informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko nazioarteko komunikaziorako eta ikaskuntza autonomorako tresna moduan, eta gelan nahiz gelatik kanpo ikasteko aukerez baliatzen diren. Ikasleek, gainera, identifikatu behar dute atzerriko hizkuntzaz egiten dakitena, hau da, hizkuntzarako dituzten trebetasunak, beren buruarenganako konfiantza sendotzeko.

ATZERRIKO BIGARREN HIZKUNTZA

INGELESA I ETA II

Hizkuntzen etengabeko ikaskuntzaren bitartez pertsonen eta kulturen arteko harremanetarako berebiziko baliabidea eskuratzen da, ezinbestekoa dena etapa honetako hezkuntza helburuetako batzuk lortu ahal izateko.

Europar Batasuneko hizkuntzak gako-elementuak dira hizkuntza eta kultura anitzeko europar nortasuna sortzeko. Hizkuntzak jakiteak mesede egiten dio pertsonen joan-etorri libreari, eta gizarteen zein pertsonen arteko lankidetza kultural, ekonomiko, tekniko eta zientifikoa errazten du.

Europako Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB) eta Hizkuntzen Portfolio Europarra (HPE).

Europako Kontseilua azken hamarkadetan ikerketa lana egiten aritu da, berrogeita bat estatu kideetako hizkuntzalari eta pedagogoekin elkarlanean. Lan horri esker orain badugu guztiontzako oinarria, hizkuntzen irakaskuntzaren eta ikasketaren helburuak eta metodologia, programak prestatzeko arauak eta hizkuntza horietako ebaluazio irizpideak definitzen dituena.

Europako Erreferentzia Marko Bateratuak gidalerroak ezartzen ditu hizkuntzak ikasteko eta hiztunaren gaitasuna baloratzeko. Marko horrek definitzen ditu hizkuntza jakin batean komunikatzeko gaitasunaren garapen mailak, ikasleak komunikazio xede jakineko lan multzo bat egiteko duen gaitasunaren arabera, berariazko esparru baten barnean. Agiri hori gako-erreferentea da hizkuntzako curriculumetan.

Hizkuntzen Portfolio Europarrak (HPE) ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari laguntzeko tresna da. Agiri pertsonala da, norberaren ikaskuntza, horren aurrerapena eta ebaluazioa aztertzen laguntzen duena.

Batxilergora igarotzen diren ikasleak ingelesa ikasten arituak dira atzerriko bigarren hizkuntza gisa (ingelesa AH2), eta horrek komunikaziorako gaitasuna ematen die eguneroko zeregin errazetan, ezagunak edo ohikoak dituzten gaiei buruzko informazio truke erraz eta zuzenekoetan. Etapa honetan, lehenago eskuratutako diskurtsorako gaitasunetan sakondu eta haien errepertorioa aberastea izanen da irakasgai honen helburua; gainera, haren eremuak handitu eginen dira. Batxilergoa amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute pentsamenduak, sentimenak eta gertaerak ulertu, adierazi eta interpretatzeko, hala ahoz nola idatziz, hainbat esparrutan, bereziki esparru akademikoan (edukiak gehitzea), esparru publikoan (ohiko harremanak, gizarte eta lan interakzioa) eta komunikabideen esparruan.

Edozein hizkuntzatan komunikaziorako gaitasuna pixkanaka garatzeko, ikasleek komunikazio ekintza batzuk burutzeko gauza izan behar dute. Ekintza horiek komunikazio xede zehatza dute esparru berezi batean. Komunikaziorako gaitasuna erabili behar da haiek burutzeko. Komunikaziorako gaitasuna garatzeak esan nahi du gaitasuna hartu behar dela ulertzeko (diskurtsoan maiz modu inplizituan komunikatzen diren elementuak atzeman eta interpretatzeko) eta diskurtsoak sortzeko. Horretarako ulertze prozedurak sendotu behar dira, eta ahozko nahiz idatzizko produkziorako estrategiak gauzatu.

Komunikaziorako gaitasuna, etapa honetan, hainbat ezagutza, trebetasun eta jarreraren bidez garatzen da, eta horiek ez dute bereiz jarduten, aitzitik, elkartu egiten dira mezu adierazgarriak sortzeko. Hizkuntza 1eko (H1) eta atzerriko 1. hizkuntzako oinarrizko elementuetako batzuk biltzen ditu, hizkuntza hauetarako gaitasun mailaren arabera aplikatzen direnak:

Ezagutzak

-Hiztegia eta gramatika funtzionala, intonazioa eta ahoskera.

-Ahozko interakzio mota desberdinak daudela ohartzea (aurrez aurrekoa, telefonozko solasaldiak, elkarrizketak, etab.).

-Literatura testuen eta bestelakoen sorta egokia ezagutzea (adibidez, ipuin laburrak, olerkiak, egunkari eta aldizkarietako artikuluak, web orriak, jarraibideak, gutunak, txosten laburrak, etab.).

-Estilo eta erregistro desberdinen ezaugarri nagusiak ulertzea ahozko hizkuntzan eta idatzizkoan (formala, informala, kazetaritzakoa, lagunartekoa, etab.).

-Gizarteko konbentzioez, alderdi kulturalez eta hizkeraren aldakortasunaz jabetzea eremu geografiko eta gizarte eta komunikazio esparru desberdinetan.

Trebetasunak

-Ahozko mezuak entzun eta ulertzeko trebetasuna, komunikazio egoeren sorta egokian (ezagunak diren gaiak, norberaren interesekoak edo eguneroko bizitzari dagozkionak).

-Gai ezagunei, norberaren intereseko gaiei edo egunerokoei buruz hizketan hasteko, hariari eusteko eta elkarrizketak amaitzeko trebetasuna.

-Askotariko gaiei buruzko idatzizko testu espezializatu gabeak edo, zenbait kasutan, eremu ezagunetako testu espezializatuak irakurri eta ulertzeko trebetasuna, eta gai ezagunei edo norberaren intereseko gaiei buruz testu erraz eta koherenteak idazteko trebetasuna.

-Baliabideak (esate baterako, oharrak, diagramak, mapak) egoki erabiltzea ahozko edo idatzizko testuak ulertu edo sortzeko (adibidez, solasaldiak, jarraibideak, elkarrizketak, hitzaldiak).

-Hizkuntza ikasteko jarduera autonomoen sorta egokia hasteko eta hari eusteko trebetasuna.

Jarrerak

-Hizkuntzarekiko jarrera positiboa garatzea, eta hizkuntza aberastasun pertsonal eta kulturalaren iturri dela onartzea.

-Besteen iritzi eta argudioak aurreiritzirik gabe jasotzeko eta elkarrizketa kritiko eta eraikitzailean aritzeko jarrera.

-Jendaurrean hitz egiteko konfiantza.

-Hizkuntzak, oro har, eta kulturen arteko komunikazioa ezagutzeko interesa eta jakin-mina.

Batxilergoan ikasleen autonomia indartzen jarraitu behar da, dagoeneko haien interesak zehatzagoak izanen baitira. Hortaz, atzerriko hizkuntza ikasiz, etapa honetan, batetik aurreko etapetan eskuratutako ezagutzak sendotuko dira eta, bestetik, beste gaitasun espezifikoago batzuk garatuko dira, ikasleak gidatuko dituztenak beren ikasketetan edo lanbidean.

Batxilergoko etapan, halaber, gramatikarako gaitasuna handitzen da, egitura morfosintaktiko eta eduki lexiko konplexuagoak dituzten ahozko eta idatzizko testuak lantzen baitira. Aldi berean, hizkuntzaren kodeari buruzko ezagutzak sistematizatzen ahal dira. Funtsean, gogoeta jarduera horien esparruan egiten dira arrazoitze logikoko eragiketak (aztertzea, kontzeptualizatzea, sistematizatzea, etab.), prestakuntza intelektualaren indargarri eta osagarri moduan.

Batxilergoan, aurrera eginen da ezagutzan, eta horri esker ikasleen ikuspegia zabalduko da, beste bizimodu eta gizarte antolamendu batzuetara gehiago hurbilduko dira, nazioartean denenak diren arazoei buruzko iritziak trukatuko dituzte, beren interes profesionalak dibertsifikatuko eta balio sozialak sendotuko, nazioarteko komunikazioa gero eta beharrezkoagoa den mundu batean elkarretaratzea errazagoa izan dadin.

Helburuak

Etapa honetan atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzaren bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:

1. Ahoz igorritako mezuen informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, eta ohiko komunikazio esparruetan eta komunikabideetan azaltzen diren gaurko gaien inguruko arrazoibideari jarraitzea.

2. Modu ulergarrian mintzatzea eta ahozko interakzioan aritzea, komunikazio egoera bakoitzerako estrategia egokiak erabiliz.

3. Gai orokorrei eta berariazkoei buruzko testu idatziak ulertzea, mota desberdinetakoak, egin beharreko lanaren araberako ulertze-estrategiak erabiliz; testuaren funtsezko osagaiak ulertzea eta haien eginkizuna eta diskurtsoaren antolaketa atzematea.

4. Xede desberdinetako testuak, ikasleen interes eta beharretarako egokiak (informazioa eskuratzekoak, denbora pasakoak edo aisiakoak) nork bere kabuz irakurtzea.

5. Hainbat motatako testuak idaztea, argiak eta ongi egituratuak, irakurriko dituzten pertsonen eta komunikazio asmoaren arabera egokitutako estiloan.

6. Hizkuntzari eta hizkuntza erabiltzeko arauei buruzko ezagutzak erabiltzea modu egoki, koherente eta zuzenean, mintzatu eta idazteko eta ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, eta atzerriko hizkuntzaren funtzionamenduaz gogoeta egitea komunikazio egoeretan.

7. Askotariko ikaskuntza estrategiak bereganatu eta garatzea, eskura dauden baliabide guztiak erabiliz, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak barne, horrela atzerriko hizkuntza nork bere kabuz erabili ahal izateko eta gero eta sakonago ikasteko.

8. Komunikaziorako gaitasunari dagokionez nork bere burua ebaluatzeko estrategiak finkatzea, ekimenez eta arduraz.

9. Atzerriko hizkuntzaren funtsezko ezaugarri sozial eta kulturalak ezagutzea, norberarena ez diren kulturak eta ikasten ari den hizkuntza hobeki ulertu eta interpretatzeko.

10. Atzerriko hizkuntza baloratzea beste jakintza eta kultura batzuetara hurbiltzeko bidea den aldetik, eta kultura anitzeko mundu honetan nazioen arteko komunikaziorako eta elkar ulertzeko bitarteko garrantzitsua dela onartzea.

Edukiak

Edukiak multzotan banaturik egoteak ez du esan nahi sekuentzia edo hierarkia baten arabera antolaturik daudenik, baizik eta hizkuntzen irakaskuntzan erabili ohi den banaketa aukeratu dela, komunikaziorako gaitasunekin zuzeneko lotura duena.

Hizkuntzaren erabilerari eman behar zaio lehentasuna, edukiak ikasi eta bereganatzeko. Komunikazioaren eta didaktikaren arloetako irizpideei jarraituz aukeratu behar dira gelako jarduerak. Testuak sortuko dira gidaritzapean, hala ahozkoak nola idatziak; horretarako, ereduak aurkeztu eta aztertuko dira eta haien imitazio sortzailea eginen da, edo ereduok eraldatu eginen dira asmo eta egoera desberdinetara egokituz. Ariketa hori lagungarria izanen da trebetasunak (ulermena, mintzamena eta idazmena) batera lantzeko eta hizkuntzen tratamendu integratua egiteko.

Hainbat motatako testuak landuko dira etapa osoan zehar. Aztertutako genero guztietako testuei berriz ekinen zaie eta aurretik landutako alderdietan sakonduko da, batez ere komunikazio asmoari, diskurtsoaren osagaiei eta gogoeta gramatikalaren alderdiei dagokienez.

Ikasleek testu mota asko landu behar dituzte:

-Ahozkoak: solasaldiak, narrazioak, arrazoibideak, eztabaidak eta azalpenak.

-Idatziak: web orriak, egunkariak, aldizkariak, literatura eta zabalkunderako liburuak, eguneroko gaiei edo kulturari buruzkoak, edo ikasleen interesekin eta oraingo edo etorkizuneko ikasketekin zerikusia dutenak. Narrazioak, argudiatzeak eta azalpenak. Gutunak.

Testuen tipologiari eta hizkuntza garatzen den inguruneari dagokienez, jakintzat ematen da behin eta berriz agertuko direla gelako komunikazio truke arruntak: solasaldiak, simulazioak, jarraibideak, galdera-erantzunak, iruzkinak, esperientzien kontakizunak.

Hitz batez, ikasleek gai izan behar dute ezagunak edo interesgarriak zaizkien gaiei buruz testu sinple eta egituratuak sortzeko, eta bai esperientziak, gertaerak, desioak eta asmoak deskribatzeko eta beren iritziak labur argudiatzeko ere. Halaber, gai baten puntu nagusiak azaltzeko eta musika edo filmak bezalako kultura gaiei buruzko beren ideiak adierazteko gauza izan behar dute.

Edukiak hiru multzotan banatu dira:

1. multzoa.-Ulermena, mintzamena eta idazmena.

2. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

3. multzoa.-Hizkuntzaren ezagutza. Hizkuntzaren ikasketaren gaineko gogoeta.

Hizkuntzarako trebetasunak -entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena- multzo bakarrean bildu dira. Izan ere, ahozko erabilera formalak eta idatzizko erabilerak antzekotasun asko dituzte (gaia aldez aurretik ezarrita dago, edukia, sintaxia eta lexikoa planifikaturik, arau estandarra bete behar da ...) eta komunikazio egoera askotan erabilera desberdinak konbinatzen dira; hartara bi ikaskuntza motak loturik daude eta elkar indartzen dute.

Hizkuntzarako trebetasun horiek hizkuntzaren erabilera-esparru desberdinetan landuko dira: esparru akademikoan, pertsonen arteko eta erakundeekiko harremanen esparruan eta komunikabideen eta informazioaren teknologien esparruan.

2. multzoak, Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia izenekoak, ikasi beharreko hizkuntza erabiltzen duten gizarteen ohiturak, harreman sozialak, ezaugarriak eta berezitasunak erakusten dizkie ikasleei; hitz batez, berena ez bezalako bizimoduak erakusten dizkie. Ezagupen horrek tolerantzia eta elkarren onarpena sustatzen ditu, errealitate sozial eta kultural desberdinak ezagutzeko jakin-mina pizten du eta kulturen arteko komunikazioa errazten du.

3. multzoak, Hizkuntzaren ezagutza izenekoak, eduki linguistikoak eta kontzeptu batzuen eta terminologia gramatikal baten ikasketa biltzen ditu. Multzo hau beharrezkoa da, hizkuntzarako eta komunikaziorako trebetasunak eskuratu ahal izateko hizkuntzaren alderdi batzuen gogoetazko erabilera beharrezkoa delako: gramatika eta ortografiako arauak; testuari batasuna ematen dioten elementu morfosintaktikoak; eduki bera adierazteko erabiltzen diren aukera sintaktiko desberdinak; hitzak eratzeko mekanismoak; dialektoak, erregistroak eta erabilera sozialak zehazten dituzten faktoreak, etab.

Hizkuntza edukien irakaskuntza ingurune batean kokatu behar da, hots, praktikoa izan behar du, ikasleen trebetasunak eta lanak hobetzea delako helburua.

Ikasketaren gaineko gogoeta izeneko atalean, ikasleek ikasteko eta lan egiteko estilo pertsonal eta eraginkorra gara dezaten lortu nahi da, beren estrategiak etengabe hobetu ahal izateko. Nola eta noiz ikasten duten gehien eta lan egiten duten ongien, horretaz jakitunago izan daitezen lortu nahi da. Nola lan egiten den eta nola ikasten den hausnartzea ere ingurune batean kokatu beharreko ekintza da, gainerako eduki multzoetan aipatutako zeregin eta jarduerekin estu lotuta.

1. multzoa.-Ulermena, mintzamena eta idazmena.

-Testu mota desberdinetan informazioaren predikzio eta inferentzia egitea, eta ideia aurreratuak edo usteak egiaztatzea ondorengo entzunaldi edo irakurketaren bidez.

-Ahozko eta idatzizko testuetako informazio orokorra eta berariazkoa eta ideia nagusiak ulertzea.

-Testuen barne batasuna eta koherentzia, eta testuetako lotura-hitzen eta erreferentziazko elementuen identifikazioa. Esaldi eta paragrafoen egituratzea eta gai jakin bati buruz azaldutako edukiaren eta ideien garrantzia.

-Beren kabuz irakurtzea gaur egungo gaiei edo ikasleen oraingo edo geroko interes profesionalei buruzko testuak.

-Zenbait komunikabidetan gai bati buruz argitaratu edo zabaldutako informazioak konparatu eta alderatzea.

-Gaur egungo gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzea, beren ikuspuntuak defendatuz, informazio zehatza emanez eta adibide egokiak erabiliz. Taldean erabakiak hartzea berariazko gai bati buruz.

-Gertaeren edo esperientzia pertsonalen ahozko eta idatzizko narrazioak, eta testu mota desberdinak idaztea, beren ezaugarriak kontuan hartuta.

-Igorri nahi diren mezuak planifikatzea, solasaldiak, komunikazio asmoa eta testu eskema egokiak kontuan harturik.

-Proiektuen prestakuntzan parte hartzea (egunkari bat, foileto bat, inkesta bat, iritzi-azterketa, etab. egitea), trebetasunak egoki baliatuz.

2. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

-Ingelesez hitz egiten duten herri eta kultura batzuetako eguneroko bizitzan ageri diren ohitura eta ezaugarriak ezagutu eta aintzat hartzea: ordutegiak, jaiegunak, etab.

-Herri anglosaxoien kultura ulertzeko aipagarrienak diren ezaugarri soziokulturalak, baloreak, arauak eta estereotipoak identifikatu eta interpretatzea.

-Ingelesak islatzen dituen eguneroko bizitzako alderdi kulturalak eta norberarenak alderatzea: famili ohiturak, kirolak, hezkuntza sistema, etab.

-Atzerriko hizkuntza herrien arteko ulermen eta komunikazio oztopoak kentzeko erabiltzea.

-Mezuak solaskidearen ezaugarriei, inguruneari eta komunikazio asmoari egokitzearen garrantziaz ohartzea: hizkuntza erregistroak, dialektoen ezaugarriak, formula linguistikoak (diosalak, agurrak, adeitasunezko eskaerak ...).

-Ingelesa informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan nola agertzen den eta duen garrantzia ezagutzea: web orriak, albiste taldeak, etab.

-Informazio kulturalak (mitoak, elezaharrak, literatura lanak, etab.) eta ingeles hiztunekin ezartzen diren harreman sozialak (gutunak, turismoa, ikasketak, etab.) ezagutu eta baloratzea.

-Ingelesak bizitza profesionalean interesgarriak izanen diren ezagutzak sakontzeko duen garrantzia ikustea.

3. multzoa.-Hizkuntzaren ezagutza eta ikasketaren gaineko gogoeta.

.Hizkuntzaren ezagutza.

-Eremu semantikoa zabaltzea, adierazpen idiomatikoen, sinonimoen, antonimoen, konnotazioen eta ikasleei interesatzen zaizkien eta curriculumeko beste irakasgai batzuekin zerikusia duten gai orokorrei buruzko lexikoaren bidez.

-Hitzak osatzea aurrizki, atzizki eta hitz elkarketen bitartez.

-Egitura gramatikal konplexuak eta zuzentasunez hitz egiteko behar diren funtzioak erabiltzea.

-Alfabeto fonetikoa erabiltzea, ahoskera hobetzeko.

.Hizkuntzaren egiturak eta funtzioak erabiltzea.

Fonetika:

-Hitzak edo esaldiak zuzen ahoskatzea. Ulertzeko moduan ahoskatzea, nahiz eta azentua nabarmena izan eta tarteka akatsak egin ahoskatzerakoan.

-Ahoskatzeko arau oinarrizko, arrunt eta orokorrenak ezagutzea.

-Zail samarrak diren fonemak ahoskatzea:

- Fonema mutuak, bukaerako /s/, aditz eta partizipioen -ed, etab.

- Forma ahulak: was, were etab.

- Forma ahul eta laburtuak nola ebaki: mustn't, can't, won't.

- Esaldiak eta hitzak nola azentuatu.

- Esaldiak nola intonatu: question tags.

Lexikoa:

-Eremu semantikoa zabaltzea eta jorratutako gaien inguruko lexikoa egoki erabiltzea: esperientziak, lana, ikasketak, ingurumena, harreman pertsonalak, albisteak (komunikabideak), teknologia berriak, zientzia, artea, osasuna, aisia, interesak, tokiak, etab. Egoerari dagozkion formulak eta esapideak.

Hizkuntzaren funtzioak eta gramatika:

1. Itxura fisikoa, osasun egoera, izaera, gustuak, interesak eta lehentasunak deskribatzea. Sentimenduak adierazi eta harreman pertsonalez hitz egitea. Datuak eta iritziak konparatu eta bereiztea:

Like/enjoy/hate/prefer ...+ -ing edo to + infinitive; I wish I had.

Want + substantiboa/izenordaina + to / Want to + infinitiboa.

Modu jarraituan erabiltzen ez diren aditzak: believe, understand, know, etab.

Phrasal verbs.

Erlatibozko perpausak.

2. Esperientzia eta ohiturei buruz lehenaldian hitz egin edo idaztea. Gertatzen diren aldaketak adieraztea. Gertaerak kontatzea:

Aditz denborak: lehenaldi bakun eta jarraitua, orainaldi perfektua + just/yet/already/since/for, lehenaldi pluskuanperfektua. Era pasiboa.

Be/get used to + -ing.

Gerundioa aditz eta preposizio batzuen ondoren eta subjektu moduan erabiltzea.

Modu eta intentsitate, denbora eta leku adberbioak.

Denbora lokarriak.

3. Planak denbora erreferentzia desberdinetan adieraztea. Hitzorduak egitea. Gertaerak iragarri eta iragarpenak egitea:

Orainaldi jarraitua / Geroaldia: Will / (be) going to.

Probably/certainly, likely ...

When/as soon as/before, after ... + orainaldi bakun edo perfektua.

Geroaldi jarraitua eta geroaldi bukatua.

4. Obligazioa eta obligazio eza, debekua, beharra, gaitasuna eta aukera adieraztea. Baimena edo aholkua eskatu edo ematea, eta adeitasunez eskaerak egitea. Eskaintzak eta iradokizunak egitea:

Modalak eta erdimodalak: must, mustn't, should, have to, don't have to, can/be able to, could, may.

Shall, let's; what about/how about + -ing.

5. Egiazko aukerak adieraztea eta hipotesiak eratzea:

I., II. eta III. motetako baldintzazko perpausak.

6. Beste norbaitek esan, galdetu, agindu edo iradoki duena kontatzea:

Zeharkako estiloa: galderak, perpaus deklaratzaileak, aginduak eta iradokizunak.

Sarrera aditzak: ask, say, tell, explain, refuse, advise, invite, offer, suggest, etab.

7. Orainaldiko eta iraganeko ekintzei buruzko dedukzioak eta suposizioak egitea; iragandako ekintzak kritikatzea:

Aditz modalak: must, can't, may, might, could, should + infinitibo bakuna.

Must, can't, can, may, might, could, should + infinitibo perfektua.

8. Ondorioa, emaitza, zergatia eta xedea adieraztea:

So, as a result, consequently, because, since, in addition, moreover, although, though, despite, while, eta abarreko lokarrien bidezko perpaus mendekoak.

Have/get something done.

Make/let someone do something.

.Ikasketaren gaineko gogoeta.

-Hizkuntza erabiltzeko aldaerak ezagutzea: hizkera formalaren eta informalaren, ahozkoaren eta idatzizkoaren arteko aldeak.

-Ikasteko askotariko baliabideak, informatikoak, digitalak edo bibliografikoak, nork bere kabuz erabiltzea; esate baterako, hiztegi elebidunak eta elebakarrak edo kontsulta liburuak.

-Lexikoa eta hizkuntzaren egiturak berrikusi, zabaldu eta sendotzeko estrategiak erabiltzea.

-Egitura gramatikalen erabilera eta esanahia aztertzea eta norberaren hizkuntzarekin konparatu eta alderatzea.

-Nork bere burua zuzendu eta ebaluatzeko estrategiak erabiltzea, hizkuntza autonomiaz ikasteko.

-Ahozko eta idatzizko lanak hobetzeko erabilitako estrategien gaineko gogoeta.

Ebaluazio irizpideak

1. multzoa.-Ulermena, mintzamena eta idazmena.

1. Ideia nagusia ulertzea eta xehetasun garrantzitsuak identifikatzea, aurrez aurreko komunikazio egoeretan edo komunikabideetan emandako ahozko mezuetan, gai ezagunei, eguneroko gaiei edo norberaren ikasketa eta interesekin zerikusia duten gai orokorrei buruz edo atzerriko hizkuntzari lotutako alderdiei buruz. Betiere mezuak argiak izanen dira, hizkuntza estandarrean emanen dira eta diskurtsoaren garapena adierazgailu esplizituen bidez erraztuko da.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek gai zehatzei eta gai abstraktuagoei buruzko informazioa ulertu eta interpretatzeko, askotariko hiztunak emandako informazioa, hain zuzen ere, kontuan izanik erabilitako erregistroa, hiztunaren asmoa eta jarrera, besteak beste. Halaber, komunikabideek emandako ahozko testu luzeagoetan ideia nagusiak eta berariazkoak atzemateko gaitasuna ebaluatuko da. Betiere testu argiak izanen dira, hizkuntza estandarrean emanak, mezua argitasunez egituratua izanen da eta adierazgailu esplizituak erabiliko dira.

2. Behar den jariotasunez eta ahoskera eta intonazio egokiez aritzea elkarrizketa errazetan eta aldez aurretik prestatutako narrazio, deskripzio eta aurkezpenetan, horiek elementuen sekuentzia lineal gisa aurkeztuz eta behar diren komunikazio estrategiak eta egoerari dagokion diskurtso mota erabiliz.

Ebaluatu nahi da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek aldez aurretik prestatutako gaietatik abiaturik ideiak argitasunez antolatu eta adierazteko, askotariko gai ezagunen gainean deskripzio eta aurkezpen argiak egiteko, benetako edo alegiazko gertaerak eta liburu edo filmetako argumentuak kontatzeko eta sentimendu eta erantzunak deskribatzeko. Interakzioan erantzun egokiak emateko gaitasuna ere baloratuko da, eta errespetuzko jarrera, eta diskurtsoari jarraipena ematen laguntzea, egoerari eta komunikazioaren xedeari dagokien erregistroarekin.

3. Nork bere kabuz ulertzea hainbat iturritatik ateratako idatzizko testuetan dagoen informazioa: gutunak, web orriak, egunkariak, aldizkariak, literatura eta zabalkunderako liburuak, eguneroko gaiei edo kulturari buruzkoak, edo ikasleen interesekin eta oraingo edo etorkizuneko ikasketekin zerikusia dutenak.

Informazio garrantzitsua ulertzeko, ideia nagusiak bigarren mailakoetatik bereizteko eta interes orokorreko edo zabalkundeko testu idatzietan dagoen informazioa identifikatzeko gaitasuna ebaluatu nahi da. Ikasleek lan bat egiteko behar diren estrategiak erabili beharko dituzte eta adiera inplizituak, jarrerak eta ikuspuntuak atzeman. Irizpide honen bitartez ebaluatu nahi da, gainera, ea ikasleek beren kabuz erabiltzen dituzten baliabide digital, informatiko eta bibliografikoak, informazioak, bilatu, alderatu eta erkatzeko eta ulermen arazoak konpontzeko.

4. Testu argiak idaztea aldez aurretik ezagutzen diren gaiei buruz, xede desberdinetarako, zuzentasun formal, barne batasun eta erregistro egokiekin, testua planifikatu eta berrikustearen garrantzia baloratuz.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek argi antolaturiko testuak idazten dituzten, perpausak sekuentzia linealetan ongi josiz; ea testuak planifikatu eta berrikusteaz arduratzen diren, hurrenez hurreneko bertsioak eginez azken bertsioa osatzeraino, arau ortografiko eta tipografikoak betez. Halaber, ebaluatuko da ea behin betiko testuetan islatzen ote den behar adinako autonomiaz planifikatu eta idatzi direla, kontsulta material egokiaren laguntzaz, eta ea hainbat iturritatik ateratako informazioa laburtzen eta ebaluatzen den, betiere gai ezagunei buruzkoa.

2. multzoa.-Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

5. Egiazko agirietan, paperezko euskarrian, euskarri digitalean edo ikus-entzunezkoan, atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako kulturaren edo kulturen osagai geografiko, historiko, artistiko, literario eta sozial garrantzitsuenak identifikatzea, eta ezagutzan sakontzea, ikasleek ezagutzen dituzten hizkuntza eta kulturen bidez aberastatutako ikuspuntutik.

Irizpide honen bitartez, atzerriko hizkuntza duten eskualdeetako kulturari buruzko ezagutzak ebaluatuko dira, eta ezaugarri horiek berezkoak dituzten zenbait ezaugarri identifikatu eta aztertzeko gaitasuna ere bai. Ikasleek gizarte eta kulturen askotarikotasunaz jabetu behar dute, eta bereizi egin behar dituzte hizkuntza komunitate bereko taldeak eta kultura desberdinetako kideak.

3. multzoa.-Hizkuntzaren ezagutza. Hizkuntzaren ikasketaren gaineko gogoeta.

6. Lortutako ezagutza linguistiko, soziolinguistiko, estrategiko eta diskurtsiboak ohartuki erabiltzea, eta nork bere burua ebaluatu eta zuzenketako mekanismoak zorrotz aplikatzea, ikaskuntzan autonomia indartzeko.

Irizpide honen bidez ebaluatuko da ea ikasleek ba ote dakiten erabiltzen heldutasun sintaktikorik handiena adierazten duten egitura gramatikalak, ikasitako arauen eraginkortasuna baloratzen ote duten indukzio eta dedukzio prozesuetatik abiaturik, eta ea gai diren horiek aldatzeko, beharrezkoa denean. Hauek ere baloratuko dira: lexikorik espezializatuena zabaltzea, ezaugarri fonologikoak hobetzea, ortografia, eta komunikazioa errazten duten komunikazio-gaitasunaren osagaiei buruzko azterketa eta hausnarketa. Gainera, ebaluatuko da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek beren ikasketa prozesua baloratzeko eta beren lanak nahiz ikaskideenak zuzentzeko, hala ahozkoak nola idatziak.

7. Ikasteko eskuratutako estrategiak eta hizkuntzarako trebetasunak ebaluatu eta identifikatzeko bitarteko guztiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak barne, identifikatzea, adibideak ematea eta estrategia horiek bat-batean eta modu autonomoan erabiltzea.

Irizpide honen bitartez ebaluatu nahi da ea ikasleek gaitasunik ba ote duten estrategiak eta trebetasunak egoera berriei aplikatzeko eta ikaskuntza prozesuaz hausnartzeko, ikaskuntzan norberak betetzen dituen eginkizunak baloratuz: erabakiak hartzea, behatzea, hipotesiak sortu eta doitzea, eta aurrerapenak ebaluatzea ahalik eta autonomiarik handienaz. Halaber, ebaluatu nahi da ea gai diren informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko nazioarteko komunikaziorako eta ikaskuntza autonomorako tresna moduan, eta gelan nahiz gelatik kanpo ikasteko aukerez baliatzen diren. Ikasleek, gainera, identifikatu behar dute atzerriko hizkuntzaz egiten dakitena, hau da, hizkuntzarako dituzten trebetasunak, beren buruarenganako konfiantza sendotzeko.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sorburuan elektronikaren arloan gertatutako zenbait aurkikuntza dago, hala nola transistorea (1947), zirkuitu integratua (1957) eta fabrikazio prozesu planarra (1959). 1971n, mikroprozesadorearekin burutzen da prozesua, zeinaren bidez ordenagailuek informazioaren prozesamenduaren mundua irauli eginen baitute, informazioa tratatzeko gaitasuna gero eta handiagoa eta produkzioko kostua gero eta txikiagoa bihurtzean. "Software" programazioko lengoaia berriek ere beren ahalmena eta aldakortasuna handitu zituzten. Aurkikuntza hauei eta zuntz optikoa bezalako material berrien garapenari esker, telekomunikazioak dira ingurune teknologiko berri bat garatzeko bide emanen duen bultzada, informazio sistema interaktiboak eratzen baitira. Sistema hauek zerbitzuen sektorearen automatizazioan aplikatzeak hirugarren sektorearen, hau da, lanpostu gehien sortzen dituenaren, produktibitatea handitzea ekartzen du. Robotikak eta diseinu eta fabrikaziorako lagundutako sistemek lan industrialaren kontzepzioa aldatu, lan produktibitaterako aukera berriak ekarri eta lan baldintzak hobetzen dituzte. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta kontsumoaren merkatu handia harremanetan jartzen dituzten produktu elektroniko garrantzitsuenen garapena gertatzen da: ordenagailu pertsonala eta bideoaren merkaturatzea. Era honetan, industriara eta gizartera zabaltzea ziurtatzen da.

Teknologia berrien jomuga informazioa sortu eta tratatzean datza. Horietan, lehenbiziko bi iraultza industrialetan energiak jokatu zuen papera bera betetzen du informazioak. Elektronikak eta informatikak bide ematen dute informazioaren tratamendurako gaitasun gero eta handiagoa era guztietako produktu eta prozesuetan sartzeko, eta telekomunikazioek, beren aldetik, informazioa sortzeko prozesu horien arteko elkarrekintza etengabea ahalbideratzen dute. Informazioak eragin zuzena du, gero eta zuzenagoa, edozein giza jardueraren kudeaketaren emaitzetan, eta informazio hori, berau prozesatzen duten erakundeetan dagoen ahalmen teknologikoak baldintzatzen du neurri handi batean.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien adierazpen garrantzitsuenak prozesuei dagozkie, ez hainbeste produktuei. Teknologia berriek oro har, gizartearen ekoizpen, kudeaketa, kontsumo, garraio, banaketa eta antolaketa prozesu guztiak ukitzen dituzte, jarduera orotan dagoen informazioaren tratamendua indartsuagoa, azkarragoa, eraginkorragoa eta zehatzagoa izatea posible egiten duten aldetik. Prozesuetara bideratzen direnez, haien ondorioak jarduera ekonomiko eta sozial osora zabaltzen dira. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek prozesu ekonomiko eta sozial guztiak ukitzen dituzte, ekoiztu, kontsumitu, kudeatu, sortu eta transformatzen dugun modua eraldatzen dute. Gure gizarteen funtsezko dimentsio material bat dira, eta haien ezagutza espezifikoa izan gabe gure garaiko gertaera sozial eta ekonomikoak ulertzea zail samarra bihurtzen da. Iraultza teknologiko berrian informazioak duen papera nagusiak inoiz baino estuago bilakatzen du gizarte baten kulturaren, ezagutza zientifikoaren eta ekoizpen indarren garapenaren arteko lotura. Finean, ekonomiaren produktibitatea eta erakundeen eraginkortasuna, ekoizpen sistema informazioaren tratamenduari begira jarrita egotean, gizabanakoak informazioa sortu eta tratatzeko duen gaitasunean dautza. Halere, subjektu batek manipulazio sinbolikorako gaitasuna gara dezan, beharrezkoak dira lanbide heziketarekin lotutakoak baino askoz zabalagoak diren prozesuak. Neurri handi batean, gizarte, erregio, erakunde eta enpresa bakoitzaren hezkuntza eta kultura maila orokorrari zor zaio.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, hortaz, ezagupen eta teknika multzo paregabea dira, eta haien oinarri zientifikoak ikaragarri konplexuak izateagatik, sakoneko azterketa goi mailako ikasketa zientifiko eta teknikoei dagokie, zalantzarik gabe. Edukiak Batxilergoaren mailara aurreratzea Informatikako irakasgai klasiko baten bitartez, hau da, konputazio eta ordenagailuen programazioaren inguruko gaiak landuz, ikasle askoren beharretatik urrun samar geldituko litzateke, interes handiagoa izanen baitute bitarteko hauen erabilerekiko, oinarriekiko baino.

Aukerako irakasgai honen edukiak artikulatzeko ardatzak hauexek dira: teknologia hauek erabiltzea informazioa oro har prozesatzeko tresna gisa; giza zientzien, zientzien, tekniken edo arteen arlo espezifikoetan aplikatzea, bai eta beren eragina aztertzea eta gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren esparru guztietan duten eragina ere aztertzea. Eduki horiek kontzeptuei baino prozedurei dagozkie, Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakasgaiaren izaera kontuan hartuta, informatikako baliabideetan alfabetatzeko, Batxilergo bakoitzaren gainerako irakasgaien zerbitzuko tresna gisa hartzen baita.

Hezkuntzaren betebeharra da ikasleei gaitasuna ematea beren garaiko kultura uler dezaten. Baliabide teknologiko berriek errealitatea antolatu, adierazi eta kodifikatzeko modu berri baterako aukera ematen dute esparru horretan. Horrez gain, balio handiko tresnak dira gaitasun intelektualak garatu eta trebetasun berriak eskuratzeko. Era berean, beharrezkoa da analisi kritikorako eta informazio hori modu egokian erabili ahal izateko prestakuntzarako elementuak garatzea. Beraz, xedea da herritarrak gai egitea teknologia berriak erabili eta haien inplikazio sozial eta kulturalak, haien ahalbideak eta aplikazioak ezagut ditzaten. Horrek beharrezkoa egiten du teknologia hauek sartzea, eratzen ari den kultur eta balore sistema berri horren gainean gogoeta egiteko jarrera bultzatzen saiatzearekin batera.

Orokorrean, ikasleak prestatu behar dira industriari, ikerkuntzari edo enpresari dagozkien lan ingurunetan jardun dezaten, horietan ohikoak diren tresna informatikoak erabiliz. Amaitzeko, aukerako irakasgaien izaera orientatzailea denez, teknologia hauekin zerikusi zuzena duten lanbideetan sartzea ala ez erabakitzen laguntzeko asmoa ere badago besteen artean.

Irakasgai honen edukiak zehazteko aintzat hartzen dira ikasleek lehendik dituzten prestakuntza eta interesekin lotutako zenbait alderdi. Horrenbestez, aurrerago adieraziko diren eduki guztiak ez dira garatu beharko ikasle guztiekin. Zehazki, ikasleek aukeratu duten Batxilergo modalitatearen arabera zehaztuko dira, helburu orokorrak bateratuak izanik ere, berezko ezaugarriak dituzten irakasgaiak izan daitezen.

Horrexegatik, aurkezten diren edukiak oso orokorrak dira eta irakaslearentzat abiapuntua izateko xedea dute. Irakaslearen lana da, kasu bakoitzean, moldatu, orientazio berria eman, eta ikuspuntu desberdin batetik heltzea, bere ikasleek aurretik duten ezagutza eta praktika mailaren arabera. Planteatzen diren edukiak teknologia berriak esparru tekniko eta teknologikoan egun dauden garatze-egoeran oinarrituta daude, baina bilakaera etengabea dela-eta, aldian aldiari dagokionean berrikusi beharko lirateke, aldaketa horien haritik.

Adierazten diren helburuek lanabes desberdin askotaz baliatzeko bide ematen dute. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin aurretik harreman handirik izan ez duten ikasleen kasuan, komenigarria izanen da, beharbada, gehien erabiltzen diren programen inguruan aritzea (testu prozesadorea, datu baseen gestorea, kalkulu orriak eta marrazketa edo autoediziorako programak), dagokion Batxilergo modalitatearen lan berariazkoa erraztuko duten tresnen erabilerari denbora gutxiago eskaini behar bazaio ere. Gainerako kasuetan, batera eman ahalko dira elementu orokorretan sakontzea eta aukeratutako Batxilergo modalitaterako egokiagoak diren tresnen erabileraz gehiago luzatzea.

Helburuak

Irakasgai honen garapenak ondoko gaitasun hauek bereganatzen lagundu behar die ikasleei:

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean duten eragina ezagutu eta jarrera errealista hartzea arlo informatikoaren aurrean, haren bilakaeraren eta etorkizunaren aurrean.

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien tresnak erabiltzea informazioa hautatu, berreskuratu, transformatu, aztertu, igorri, sortu eta aurkezteko. Funtsean, norberaren lana hobetzea baliabide teknologikoak erabiliz.

3. Ikasleek ikasten duten modalitateari dagozkion problemak ordenagailuaz baliatuz ebaztea.

4. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien iraultza ekoizpen, industri edo arte prozesuetan betetzen ari den papera baloratzea, bai eta ondorio ekonomiko eta sozialak ere.

5. Modalitateari dagozkion tresna informatikoez baliatzearen inguruko oinarrizko kontzeptu eta prozedurak erabiltzea. Edizio, kudeaketa, kalkulu, marrazketa, diseinu, kontrol eta abarretarako programak.

Edukiak

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakasgaiaren edukiak bi multzotan antolatzen dira. Lehenbizikoan, Batxilergoko modalitate guztiendako komuna den multzoan, sartzen diren edukiak hauexek dira: batetik, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gure gizartean duten eraginari buruzkoak eta, bestetik, ematen zaizkien ohiko erabilerei buruzkoak, ondoren xede orokorreko programen ezagutzan sakontzen joateko. Bigarren multzoa Batxilergo modalitatearen araberakoa da, eta modalitate honetarako tresna informatiko, arazo eta metodo egokienei buruzko edukiek osatzen dute.

Lehen multzoa

1. Informazioaren eta teknologia berrien gizartea.

-Informazioaren tratamendua eta haren aplikazioak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien bilakaera. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien hedapena eta ezarpena.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien etorkizuna eta errealitatea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien alde soziologikoak. Garapen berriak. Bat egiten duten informazioaren teknologiak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien aplikazioak zientzia, soziologia, teknika edo arteen esparruetan, ikasleen Batxilergo modalitatearen arabera. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileratik heldu diren lanbide berriak.

2. Ordenagailuak eta erabilera orokorreko programak.

-Ordenagailuaren eta haren periferikoen osagai fisiko garrantzitsuenak ezagutzea. Horien arteko erlazioak. Ekipo informatikoen osagaien funtzioak. Sistema eragilearen eta ingurune grafiko edo erabileretakoen garrantzizko funtzioak.

-Gordetzeko sistema magnetiko, optiko eta bestelakoen egitura fisikoa eta logikoa. Fitxategi motak: sistema eragilearen fitxategi garrantzitsuak, datu fitxategiak eta exekutatzekoak. Fitxategien antolaketa memoria dispositiboetan.

-Datuak transmititzeko sareak eta informazioaren autobideak: zein informazio eta komunikazio zerbitzutara sartu daitekeen haien bidez. Informazio zerbitzu desberdinen erabilera arte, zientzia, teknologia eta giza zientzien esparruetan. Lortutako informazioa egiaztatu eta kontrastatzea.

-Ikasleek aukeratutako modalitatearen arabera, hemen agertzen dira erabilera orokorreko programak, Batxilergoko modalitate horretako berariazko tresnak ez direnak: testu prozesadoreak, autoedizio edo aurkezpen programak, datu baseak, kalkulu orriak edo komunikazio programak.

Bigarren multzoa

Bigarren multzoa zazpi gai-gune nagusitan antolatzen da, ondotik ematen diren edukiekin. Ikastetxeek zazpi hauen artean egokienak aukeratuko dituzte bertan eskainiko diren Batxilergo modalitate horietarako, kontuan hartuta ekipamendua eta irakasgaiaz arduratuko diren irakasleen prestakuntza eta ezaugarriak. Orientabide gisa, gune bakoitza osatzen duten edukiak azaldu ondoren, Batxilergo modalitate bakoitzari zein gai-gune atxiki iradokitzen da.

1. Ordenagailuz lagundutako marrazketa. Infografia.

-Ordenagailuz lagundutako marrazketarako ingurunea eta lan antolaketa. Osagai, trazadura eta figura geometriko nagusiak. Konposizio formalak eta informalak. Kolorea. Kolorea, argiztaturiko puntu gisa. Kolore neutro eta kromatikoak. Diseinua koloretan. Edizioa. Infografia, ordenagailu bidezko artea. Arte ekoizpenerako baliabide informatikoak.

2. Ordenagailuz lagundutako diseinua.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) lan bektorialerako sistema gisa, lagundutako marrazketaren aldean. Diseinu lanaren antolaketa. Diseinuaren osagaiak. Faseak. CAD programa baten erabilera: unean uneko erreferentziak, irteera euskarriak. Ordenagailuz lagundutako diseinua hiru dimentsiotan. Lagundutako diseinuaren aplikazioak.

3. Ordenagailuz lagundutako edizioa.

-Arte grafikoen bilakaera historikoa, tipo mugikorretatik autoediziora. Lagundutako edizioa sistema elkarketa gisa: testu prozesadorea, lagundutako marrazketa eta diseinua, etab. Edizio programa baten erabilera. Edizio programak, zenbait tresnaren bidez egindako lanen integratzaile gisa. Maketazio elektronikoa. Euskarri desberdinetarako irteera. Amaierako artea.

4. Informazioaren kalkulua eta tratamendu kuantitatiboa.

-Kalkulu orrien oinarrizko kontzeptuak eta funtsezko funtzioak. Kalkulu orrien aplikazioak. Problemak ebazteko kalkulu orrien ereduak erabili eta sortzea. Kalkulu orri bati lotutako grafikoak.

-Estatistika paketeen ezaugarriak eta helburua.

-Aplikazioak. Oinarrizko eginkizunak eta eragiketak.

-Populazioen azterketan erabiltzea. Lotutako grafikoak. Estatistikako neurriak lortu eta interpretatzea, aldagaien arteko harremana eta hipotesiak egiaztatzea. Taula eta grafikoak egin eta interpretatzea.

-Problemak ebazteko programak. Editorea, zenbaki aldagaiak eta funtzioen definizioa; aurredefinitutako funtzioak, komandoak, grafiko motak. Informatikako programak zientziaren arloko problemak ebazteko erabiltzea.

5. Programaziorako eta prozesuen kontrolerako lengoaiak.

-Programaziorako lengoaia motak. Programaziorako lengoaia egituraturen bat erabiltzea. Zientziaren arloko problemak ebazteko programak eraikitzea.

-Robotikari buruzko sarrera. Robot baten ezaugarriak eta funtzionamendua. Atzemaleak eta sentsoreak. Robotaren kontrola. Simuladoreak. Makinek edo robotek kontrolatzen dituzten mikromunduak ustiatzeko lana. Laborategiko esperimentazioa baliabide informatikoen laguntzaz.

6. Informazio testuala eta dokumentala.

-Informazio dokumentalaren tratamendua: dokumentazioko datu baseak. Datu base dokumentalen egitura. Informazioa hautatzeko metodoak. Datu base dokumental bat kontsultatzea galdetzeko formula desberdinen bitartez.

-Datu base erlazionalen ezaugarriak, antolaketa eta egituraketa. Galdeketarako eta eragiketa erlazionaletarako lengoaia. Datu base bateko fitxategi bat kontsultatzea. Datu base bereko fitxategi bat baino gehiago kontsultatzea. Basetik lortutako datuekin txostenak, taulak eta grafikoak egitea.

-Urrutiko datu baseak kontsultatzea. Modalitateari dagozkion problemak ebaztea datu base dokumentalak kontsultatuz. Nazioko eta nazioarteko datu base dokumentalak.

-Informazio dokumentala antolatzeko hipertestu sistemak. Sistema hauek eraiki eta ustiatzea.

7. Ordenagailuz lagundutako diseinua, simulazioa eta fabrikazioa.

-Ordenagailuz Lagundutako Ingeniaritzaren (CAE) tresnak orokorrean ikastea: ezaugarriak, betebeharrak, moduluak eta aplikazioak. Zirkuitu elektriko eta elektronikoak diseinatu, simulatu eta eraikitzea: eskema atzemaleak, simulazio elektronikoa eta zirkuitu inprimatuen diseinua.

Arestian azaldu bezala, zazpi gune hauek Batxilergoko hiru modalitateekin lotu daitezke modu honetan:

Arte modalitatea: 1., 2. eta 3. guneak.

Zientzia eta Teknologia modalitatea: 4., 5., 6. eta 7. guneak.

Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea: 4. eta 6. guneak.

Ebaluazio irizpideak

Modalitate guztietarako berdinak

1. Informazioren eta komunikazioaren teknologiek egungo gizartean dituzten eraginetako batzuk aztertu eta baloratu beharko dituzte, ikasleek ikasitako esparruetakoren batean (komunikazio, zientzia, teknologia edo arteen esparrua) gertatu diren aldaketetan oinarrituta edo lanbide horietan izan dituzten ondorioetatik abiatuta.

2. Ordenagailua osatzen duten elementu fisikoak identifikatu eta haien funtzioak bereizi beharko dituzte. Memoria dispositiboak eta oinarrizko periferikoak (sarrerakoak zein irteerakoak) elkarlotu eta erabili beharko dituzte. Halaber, informazioa euskarri magnetikoan prestatu eta antolatu, Sistema Eragilearen oinarrizko aginduak erabiliz.

3. Baliabide informatikoak erabiliz testu, zenbaki edo grafikoz osatutako dokumentu inprimatuak prestatu beharko dituzte, formatu zehatz batera egokituta.

4. Helburu orokorreko programak (testu prozesadorea, kalkulu orria, datu basea, pakete grafikoak, etab.) erabili beharko dituzte, curriculumaren arlo desberdinetarako laguntza gisa.

Arte modalitatea

1. Puntuen mapa programak eta programa bektorialak bereizi beharko dituzte, batak eta besteak izan ditzaketen aplikazioen arabera eta euskarri desberdinetarako irteerak kontuan hartuta.

2. Marrazketa programa batekin konposizioak eta bozetoak diseinatu beharko dituzte, programak dituen tresnak erabiliz eta bozeto berbererako erantzun desberdinak aurkeztuz.

3. Diseinu proiektu bat prestatu beharko dute entitateak sortuz eta manipulatuz, bozetoaren oinarritik hasita aukeratutako euskarriaren gaineko amaierako produktua atera arte, segitutako prozesua baloratuz.

4. Argitalpen bat diseinatu beharko dute, ikasleek aurretik beste programa batzuen bidez sortutako testuak eta irudiak erabiliz.

5. Lagundutako edizioa maketatzaile profesional gisa identifikatu beharko dute, amaierako irudia ikusteko euskarri desberdinetarako aukera ematen duela kontuan hartuta.

Zientzia eta Teknologia modalitatea

1. Modalitateari dagozkion problemak ebazteko behar den informazioa eskuratu beharko dute, biologia, geologia, botanika, kimika eta abarretako datu base berariazkoetan kontsultak eginez.

2. Datu base sinple eta berri bat diseinatu beharko dute, aurretik erabilitako ereduen antzekoa, informazio testualarekin, eta beste bat informazio numerikoarekin.

3. Informazioaren tratamenduaren oinarrizko kontzeptuak identifikatu beharko dituzte, bai eta haien arteko harremana ere, datu baseen bitartez.

4. Modalitateari dagozkion problemak ebazteko baliagarriak diren kalkulu estatistikorako tresna informatikoak erabili beharko dituzte.

5. Problema zientifiko zehatz bat ebazteko zein den kalkulurako tresna informatiko egokiena jakin beharko dute.

6. Mikroordenagailuetako arkitektura estandarrenak zein diren jakin beharko dute, eta bakoitzaren zenbait alde on eta txar identifikatu.

7. Automatismo konbinazional edo sekuentzial bati buruzko problema sinple bat aztertu eta lengoaia informatikora trasnkribatu beharko dute, programazio metodoren bat erabiliz.

8. Ordenagailuz lagundutako diseinu eta simulazio tresnak aplikatu beharko dituzte, modalitateko beste irakasgaietan ikasitako produktu elektro-mekaniko sinpleetako bat prestatzeko.

9. Oinarrizko prozesu kontrolerako sistema baten osagaiak (transduktoreak, kontrolatzaileak, aktuatzaileak, "softwarea", etab.) maneiatu beharko dituzte.

Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea

1. Datu base testual bati eta datu base numeriko bati kontsultak egin beharko dizkiote eta zenbakitan emandako informazioa grafiko bihurtu.

2. Datu base testual baten eta datu base numeriko baten informazioa eguneratu beharko dute, bertako informazioa aldatuz eta datu berriak gehituz.

3. Datu base sinple eta berri bat diseinatu beharko dute, aurretik erabilitako ereduen antzekoa, informazio testualarekin, eta beste bat informazio numerikoarekin.

4. Informazioaren tratamenduaren oinarrizko kontzeptuak identifikatu beharko dituzte, bai eta haien arteko harremana ere, datu baseen bitartez.

5. Datu baseen gestore batek edo estatistikako programa batek emandako informazioa eskuratu, modalitateari dagozkion arazoak ebazteko: demografikoak, ekonomikoak, soziologikoak ...

Nafarroako Geografia eta Historia

Aukerako irakasgai honek aukera eman beharko die Nafarroako Batxilergoko ikasleei Nafarroako iragana eta oraina ezagutzeko. Oinarri izanen ditu, hortaz, Geografiaren eta Historiaren ekarpenik zehatzenak, zientzia orokorrak diren aldetik, Nafarroaren errealitatea hobeto uler dadin. Bi ikuspegi horien uztartzeak lagungarria izan behar du bai hurbileko ingurune fisiko eta soziala atzemateko eta bai ikasleen erabakimena eta ekimena garatzeko ere. Horrela errazago sartuko dira hiritar gisa beren komunitatean.

Bi irakasgaiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia arloaren barruan ikasi dira, eta horri esker ikasleek badituzte nahiko ezagupen orokor errealitate geografikoa ulertu eta herrialdearen historia gertatzen den testuingurua interpretatzeko.

Batxilergoan, Geografia Giza eta Gizarte Zientzien modalitateko irakasgai bat da, eta Espainiako historia, berriz, ikasle guztiek ikasi beharreko irakasgai komuna, aro garaikideko historia gai nagusitzat duena, Nafarroako Historiaren aipamen garrantzitsuekin.

Nafarroako Geografia eta Historia batxilergoko modalitate guztietarako aukerako irakasgai gisa planteatzen da, eta arestian aipatutako irakasgaietan landutako alderdiak osatzen ditu, lurraldearen eta bertako biztanleen analisiari garrantzi berezia emanez, bai eta gertaera historiko nabarmenen azterketari ere.

Geografiak komunitate sozial baten bizileku den naturgunea eta bertan egindako ekintzak aztertzen ditu. Gizakiak ingurunean duen eraginaren ondorioz gehienetan arazo ekologikoak sortzen dira. Gaur egungo jendea kezkatzen dutenez gero, horrelako arazoak ikasgai gisa jasotzen dira oraingo curriculumetan. Eduki horiek DBHan landu dira Espainiako, Europako eta munduko geografiaren ikuspegitik begiratuta, eta haien bitartez, honezkero ikasleek bereganatuak izan behar dituzte elkartasuna, ondare naturalaren errespetua eta kultura desberdinen onarpena bezalako balioak.

Geografiak lortzen du, beste irakasgai batzuekin batera, ikasleek gertaera fisikoak zein sozialak ulertzea kausanitzeko ikuspuntu batetik; gainera, baliagarria da errealitatearen ezagutza sakontzeko eta pertsonari heldutasuna lortzen laguntzen dio.

Nafarroako Geografia ikasteak laguntza emanen dio ikasleari bere komunitateko desberdintasun sozialak ulertu eta errespetatzeko, eta beste herrialdeetako egitate geografikoekiko konparazioak eta aldeak ezarriko ditu. Arreta berezia emanen zaie herritarrak kezkatzen dituzten ingurumen-arazoei eta horiek izan ditzaketen konponbideei.

Nafarroako Geografiaren sintesiak, aurreikusi den moduan, espazioaren eta gizartearen pertzepzioa ahalbidetuko du, gaiei zein eskualdeei loturiko ikuspuntu batetik baino gehiagotik begiratuta, errealitate desberdinak ulertzen saiatzeko.

Edukiak lau multzotan bildu dira, honakoei dagozkienak: natur ingurunearen azterketa, gizakiak ingurune hori nola erabiltzen duen eta espazio integratuetan natur osagaien eta giza osagaien arteko elkarrekintzaren emaitza. Ingurune naturala ezagutzea ezinbestekoa da Nafarroako lurraldearen oraingo eta lehengo egitura ezagutu eta azaltzeko eta baliabideen erabilerari modu arrazionalean heltzeko. Giza taldeek lurraldeko baliabideak erabiltzen dituzte eta lurraldea antolatzen dute beren sistema ekonomiko, politiko eta soziokulturalaren arabera. Nafarroako nekazaritza eremuak, industri eremuak eta hiriak osagai fisiko, biologiko eta antropikoen arteko elkarrekintza dinamiko eta, ondorioz, aldakorraren emaitza dira.

Historia iraganean aritzen da bila giza generoa ulertzeko. Bai gizabanakoek eta bai giza taldeek beren historia eta sustraiak ezagutu nahi izaten dituzte. Izan ere, iragana aintzat hartzea, ongi eta gaizki eginak gogoratuz, geroa eraikitzeko modurik onena da. Horregatik da hain garrantzitsua gazteengan beren identitate historikoarekiko interesa piztea. Nafarroako Historia ezagutzeak lagundu beharko die ulertzen aurreko garaietan eratutako portaera politiko, sozioekonomiko eta kultural bereziak heredatu dituen komunitate batean bizi direla eta horren partaide direla.

Nafarroako Historiari dagokionez, aldi nagusitan biltzen dira edukiak, iragana metaketa bat egiten joan den ibilbide baten gisa ulertzeko bide ematen dutenak, prozesu historikoak eta haien egiturak elkarren artean loturik eta bata bestearen mendean dauden ibilbide bat, alegia. Ikasleek, aurretik bereganatutako eskemei esker erraz atzeman ditzakete aldi horiek.

Gertaerak ikasteko hurrenkera ez da nahitaez jarraitu beharrekoa. Beraz, irakasle bakoitzak bere ikasleentzat egokiena iruditzen zaion eran egin behar du programazioa.

Eduki geografiko eta historikoek badute aurretik izaera praktikoa eta interes metodologiko eta instrumentala dituen multzo bat. Ikerketan erabiltzen diren iturburu desberdinak eta informazioa biltzeko metodoak ikastea proposatzen da multzo horretan.

Helburuak

Irakasgai honen garapenak ondoko gaitasun hauek bereganatzen lagundu behar die ikasleei:

1. Nafarroa komunitate politiko bereizi gisa konfiguratzera eraman duten prozesu geografiko eta historikoak ulertzea.

2. Geografiari eta Historiari dagozkion kontzeptuak eta arrazonamenduak egoki erabiltzea.

3. Nafarroako gaur egungo arazoak planteatu eta irtenbideak ematea informazio mota desberdinak aztertuz eta alderatuz, ikerkuntzaren eta metodo zientifikoaren funtsezko elementuen bidez.

4. Nafarroako paisaiak interpretatzea, kokapenari, elkarren arteko harremanari eta elkarren arteko loturari begira, ahalbide ekologikoak, jarduera biologikoa eta erabilera antropikoa kontuan hartuz.

5. Nafarroako natur eta kultur ondarea baloratzea, baliabide den aldetik erabili, gozamenerako iturri gisa duen balioaz ohartu eta hura iraunarazi eta hobetzeak dakarren erantzukizuna onartuta.

6. Gaur egun Nafarroako espazioan gertatzen ari diren aldaketak, batez ere erregio, nazio, nazioz gaindiko (E.B.) edo mundu mailako faktore sozio-ekonomikoek eragiten dituztela ulertzea.

7. Nafarroako populazioaren banaketa aztertzea, industrializazio, urbanizazio eta tertziarizazioaren fenomenoak kontuan hartuta.

8. Nafarroako hiri sistema ezagutu eta Iruñeko hiri egituraren osagaiak zein diren jakitea.

9. Nafarroaren bilakaera historikoaren garrantzizko etapak zehaztea, haien ezaugarriak definitzea, bai eta gizarte bat osatzen duten oinarrizko egiturak ere, eta giza talde eta lurralde baten bilakaera itxuratzean gertaera eta pertsonaia adierazgarrienak zein diren jakitea.

10. Herrialdearen errealitate historikoari antzematea bere etapa desberdinetan, gertatu den testuinguru espainiar eta europarrarekin loturik, eta Nafarroaren eta ingurukoaren artean dauden harremanen sare konplexua ere ikustea.

11. Oraina iraganarekin lotzea gaur egungo egiturak eta egitateak azaltzeko, iraganak utzitako ondarea izanik ere, bilakatu eta aldatzen ahal baitira etorkizunean.

12. Herrialdearen errealitatea joera eta prozesu historiko orokorrak islatzen diren espazio txiki baina ireki bat dela ulertzea.

Edukiak

1. Nafarroaren ezagutza historiko eta geografikorako iturriak eta prozedurak.

-Ezagutzea, aztertzea eta modu kritikoan erabiltzea Nafarroari buruzko informazio iturri eta material historiografikoak, argitaratu gabeak nahiz argitaratuak, ikerlan txikiak egiteko erabiltzen ahal direnak.

-Informazio geografikoaren tratamendua mapa, grafiko eta irudien gainean, eta laburpenak prestatzea mota desberdinetako informazioak batera emanda.

-Gaur egungo arazo historiko eta geografikoetarako irtenbideak eskaintzea lan hipotesiak planteatuz.

2. Nafarroako natur ingurunearen ezaugarriak.

-Nafarroako lurraldea: kokapena, azalera eta mugak.

-Era askotako erliebea: mendi alpinoetatik Bardeako lautadetara. Erliebearen ezaugarriak: gertaera egituratzaile nagusiak. Nafarroako hiru eremu litologikoak. Haien egungo konfigurazioa.

-Klimaren kontrasteak eta ingurumenaren konfigurazioan duten eragina. Kliman eragina duten faktoreak.

-Ibaiak eta paisaia naturalen zein humanizatuen konfigurazioan duten garrantzia. Urtegiak, aintzirak eta akuiferoak.

-Nafarroako aniztasun biogeografikoa, aniztasun geomorfologikoaren eta klima mota desberdinen ondorioa. Ingurumena zaintzea. Nafarroako naturguneak.

3. Populazioa eta kokalekuak: hiri esparruak

-Populazioaren banaketa, dinamika eta egitura. Portaera eta joera demografikoak.

-Giza paisaiak. Landa paisaiak; baserriak, herrixkak eta hiribilduak.

-Nafarroako hiri sistema. Espazioaren antolaketa funtzionala.

-Iruñeko Area Metropolitanoaren egitura, funtzioak eta morfologia.

-Hiriaren irudia eta Iruñeko hirigintzaren plangintza.

4. Nafarroako ekoizpen baliabideak eta jarduerak. Nekazaritza, industria eta zerbitzu guneak.

-Nafarroako baliabideak eta haien erabilera. Ondorio sozioekonomikoak eta ingurumenaren gainekoak.

-Nafarroako lurzoruaren erabilerak eta aprobetxamenduak. Nafarroako nekazaritza guneak, faktore fisikoen eta giza ekintzaren emaitza. Nafarroako nekazari guneak eta Europa.

-Industriaren esparrua. Industrializazioa Nafarroan. Industria kokatzeko faktoreak.

-Nafarroako tertziarizazio prozesua.

5. Eskualdeen azterketa.

-Nafarroako Mendialdea. Hiru eremu geografiko desberdin: Pirinioetako haranak, ipar-mendebaldeko Nafarroa hezea, Pirinioen hegoaldeko arroak.

-Erdialdea: trantsizioa eta aniztasun bioklimatikoa.

-Erribera: ureztalurrak, eraldatzen ari den nekazaritzako elikagai industria garrantzitsuaren oinarri.

6. Historiaurretik erromanizaziora.

-Ezagutzen diren Paleolitoaren garaiko materialak ikusita, testuinguru erregional bereizirik ez egotea.

-Arraza bat baino gehiago izatearen eta kanpotik etorritako tekniken onarpena.

-Hizkuntza baten konfigurazio geldoa: Substratuen metaketa euskara gauzatu arte: errealitate ebolutibo bat.

-Tribuen errealitateak eta hizkuntzen egiturak konfiguratzeko prozesuan izandako ekarpen indoeuroparrak. Baskoien antolamendua erromatarren konkistaren aurretik.

-Erromatarren konkista eta baskoien intserzioa Inperioan. Lehenagoko hirigintzaren bultzapena eta komunikazio sarearen sorrera. Habitataren eta landa esparruaren aldaketa: villae-ak. Ekonomia eta zibilizazio mediterranearren ezarpena.

-Zibilizazio latinoaren balore ideologiko, mental eta erlijiosoak bereganatzea. Hizkuntza aniztasunaren hasiera.

-Kristautzearen hastapenak.

7. Iruñeko eta Nafarroako Erresumaren eraikuntza gizarte feudalaren testuinguruan.

-Baskoien altxamenduak bisigodoen garaian, krisi ekonomikoen eta Toledoko Erresumaren borroka politikoen barruan.

-Iruñeko Erresumaren oinarri izan zen gizartea.

-Iruñeko Erresuma: nola sortu zen botere subirano bat Al-Andalusko estatu musulmanaren aurrez aurre. Botere politiko berriaren kristau izaera (IX.-X. mendeak).

-Iruñeko Erresumarentzako lurralde egonkorraren bila: goreneko unea, krisia eta Aragoirekiko batasuna (1004-1134).

-Nafarroako Erresuma, nortasun berezia espainiar erresumen artean (1134-1234).

-Hiritartzea: burguak. Gizartearen berrikuntza: frankoak, juduak eta mairuak. Done Jakue bideko erromesaldiak.

-Arte erromanikoa eta kultura feudala: Nafarroako ikuspegitik begiratuta.

8. Nafarroako Erresuma Frantzia eta Espainiaren artean (1234-1512).

-Zabaltzen doan Erdi Aroko gizarte baten unerik gailenena: Nafarroa Espainiako eta Europako esparruan.

-Frantziaren eraginpeko eremuetan gero eta sartuago eta horren kontrako jarrera soziala (1234-1328).

-Izurri Beltzaren ondorioak Nafarroako egitura sozial eta ekonomikoetan.

-Frantziaren inguruan egotetik Nafarroako esparruan sartzera: Evreuxtarrak (1328-1525). Garai ospetsu baten arrasto artistikoak.

-Gerra zibila, nobleen bandoak, krisi soziala eta Nafarroako Estatuaren ahultzea. Penintsulako erresumekiko mendekotasunaren areagotzea (1425-1512).

9. Nafarroa Monarkia hispanikoan sartzea (XVI.-XVIII. mendeak).

-Konkista militarra, sarrera politikoa eta nafar gizartearen identifikazio progresiboa Espainiako Monarkiarekin eta bere inperioarekin.

-XVI. mendeko une ekonomiko ona eta artean duen isla. Errenazimentuaren harrera.

-XVII. mendeko krisiaren ondorioak Nafarroan. Nafarroako barrokoa.

-Borbondarren absolutismoa eta Nafarroa: botere zentralarekiko liskarren ugaritzea. Nafarroaren garaia XVIII. mendean.

-Nafarroa inperioaren esparruan. Nafarrak Ameriketan. Indianoen eragina Nafarroan.

10. Nafarroa mundu garaikidean (XIX.-XX. mendeak).

-Erregimen Zaharraren krisia; Estatu Liberalak ordeztua. Foru araubidearen eraldaketa: Nafarroako erresuma probintzia bilakatuta. Lehenengo gerra karlista.

-Estatu liberalaren garapena eta aldaketa sozialak. Desamortizazioen eragina. Seiurteko iraultzailea eta bigarren gerra karlista.

-XIX. mendeko hazkunde demografiko ahula eta geldialdi ekonomikoa. Gizarte tradizional eta erlijiozalea.

-Bizitza politikoa Berrezarkuntzan: koordenatu nazionalak (kontserbadoreak, liberalak, sozialistak) eta eskualdeko berezitasunak (karlismoa, foralismoa, euskal nazionalismoa).

-Nafarroako nekazaritzaren hazkundea eta aldaketa XX. mendearen lehen herenean. Industria aurreko sistema ekonomikoa agortzearen ondorioz sortutako tirabira sozialak.

-Bigarren Errepublika. Nafarroaren parte-hartzea Gerra Zibilean.

-Gerraostea.

-Hirurogeiko hamarkadako industrializazioa. Eraldaketa sozialak eta gatazkak.

-Trantsizio politikoa Nafarroan: foru erakundeen demokratizazioa. Foruaren hobeagotzea. Nafarroa Autonomien Estatuan.

Ebaluazio irizpideak

1. Nafarroaren ezagutza geografiko eta historikorako erabil daitezkeen informazio iturri desberdinak ezagutzea, eta horietako bakoitzak behar duen tratamendu metodologiko desberdina, aberastasun informatiboa, eskuragarritasuna eta fidagarritasuna bereiztea.

2. Nafarroako egungo arazo historiko edo geografikoetarako irtenbideak bilatzeko xedea duen lan bat prestatzea metodo zientifikoa erabiliz.

3. Nafarroako ingurune ekogeografiko nagusiak zein diren jakin, horiek itxuratzen dituzten aldagaiak identifikatu, haien arteko elkarrekintzak azaldu eta natura eta kultur ondarea baloratu beharko dute, iraunarazi eta hobetzeak dakarren erantzukizuna beren gain hartuta.

4. Nafarroako nekazaritza eta industriako espazio desberdinak interpretatu beharko dituzte, ingurumen, sozioekonomia, historia eta politika faktoreen azterketatik abiatuta.

5. Nafarroako populazioaren egungo banaketan eragina izan duten faktoreak azaldu beharko dituzte.

6. Nafarroako hiri sistema azaldu beharko dute, XX. mendearen erdialdean gertatutako aldaketa sozioekonomikoen ondorio gisa, eta identifikatu Iruñeko hiri egituraren osagaiak.

7. Nafarroako bilakaera historikoaren garai nagusiak bereizi beharko dituzte, eta aztertu zein eboluzio bideri esker (politikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala ...) eutsi dion bere nortasun bereiziari.

8. Ulertu beharko dute garai historiko bakoitzean zein erakunde eta lege markori esker mantendu ahal izan den Nafarroaren nortasuna.

9. Iraganaren aztarnak identifikatzea egungo errealitatean, beste etapa historiko batzuetatik gaurdaino iraun duten alderdiak, gaurko Nafarroaren aberastasun kultural eta soziala osatzen dutenak, aztertuz.

10. Nafarroan dauden kultur eta arte adierazpenak identifikatzen eta definitzen jakin beharko dute, Espainian eta Europan izan diren kultur eta arte joera nagusiak kontuan hartuta.

ARTE MODALITATEKO AUKERAKO IRAKASGAIAK

Arte lantegiak

Historian zehar, gizakiak beren ezagutzaz baliatu dira bizi diren inguruko baldintzak aldatzeko, eta objektu mota desberdinak asmatu, fabrikatu eta erabili dituzte beren beharrei erantzuteko. Aldi berean, sorkuntzaren esperientzia hori tarteko, gizakiek ezagutzaren forma berriak bereganatu dituzte eta horrela eratu da herrien eta estatuen kultura materialaren ondarea, gaur egun Arte Aplikatuak esaten diegun lanez osatua. Betidanik arte lantegien bitartez bildu eta besterenganatu izan da ondare hori.

Bestalde, fenomeno artistikoaren ikuspuntutik, gure garaiko artearen ezaugarri orokorra da sentsibilitate estetikoa etengabe handitzea. Haustura formalaren itxuraren azpian, abangoardiako arteak etengabeko bilaketarako gaitasuna sortu du eta behinola arteak elkarrengandik bereizteko ezarri ziren muga akademikoak gainditu ditu. Aurrerabide horretan gauzaki, kontzeptu, prozesu eta tekniken unibertsoa izateraino iritsi da gaurko artea eta haren mugak zehazten zailak dira.

Testuinguru honetan, "Arte lantegiak" irakasgaiak aukera eskaintzen die Arteen Batxilergoko ikasleei artearen lengoaian sartzeko, haren teknika desberdinetako prozeduren bitartez. Era horretan, koiuntura bikoitzean jartzen ditu ikasleak: batetik, materialekin eta teknikekin lan egiteak adierazpenerako dituzten kualitateak agerrarazten dizkie, eta bestetik, arte lanbideei dagozkien ahalbide eta arauen mendean jartzen ditu.

Horrelako konpromisoa agertzen da tradiziozko arte lantegietan egindako obra paregabeetan, estatuko ondare historiko artistiko oparoan aurkitzen ditugun horietan, eta hori gabe ezinezkoa litzateke gure kultur nortasuna definitzea.

Gaur egun, arte lantegien arloa esparru aberats eta askotarikoa gertatzen zaigu artea eta ikerkuntza plastikoa ezagutzeko.

Irakasgai honek prestakuntzari begira duen alderdi garrantzizkoena hauxe da: berariaz laguntzen du sentsibilitate artistikoa materiaren eta formen lengoaiari begira landu eta garatzen, ikasleek aurreko etapetan eskuratutako ezagupenak osatzen eta haien pertzepzio eta tresna eremua zabaltzen. Horri esker, arte plastikoen gaineko ezagupen sakonagoei ekin ahal izanen diete.

Era berean, "Arte lantegiak" irakasgaiak diseinuarekin eta arte aplikatuekin zerikusia duten geroagoko ikasketa desberdinetarako prestakuntza dakar berarekin, eta planteamendu enpirikoen bidez oinarrizko lengoaia formal bat eskaintzen die ikasleei, bai eta ikasketa horiei probetxua ateratzeko moduan ekiteko behar dituen trebetasun edo gaitasun bereziak ere. Horrez gain, teknika eta materialei buruzko hasierako ezagutza eskaintzen du, bai eta balio eta jarrera egokiak ere, ikasleak izaera artistiko-profesionaleko lan artistikoari buruzko ikasketa berariazkoetarantz bideratu ahal daitezen.

Hezkuntzak gaitasuna eman behar die ikasleei beren garaiko kultura ulertzeko; kultura horretan arte aplikatuen eta diseinuaren berezko objektuak herritarren egunerokotasunaren zati dira. Hortaz, ikasleak ezagutza eta ikaskuntza horietan abiaraztea da helburua. Aldi berean ahaleginak eginen dira eguneroko bizitzaren osagai diren kultur sistema eta balio artistikoekiko jarrera gogoetatsua sustatzen.

"Arte lantegiei" dagozkien prozedurak kultur forma artistikoak ezagutzeko tresna bezala erabiltzea eta gure inguruko giroan duten eragina, horiexek dira irakasgai honen edukiak antolatzeko ardatza osatzen dutenak. Edukiak, berriz, prozedurari dagozkio kontzeptuei baino gehiago, eta kontuan hartu behar da aukerako irakasgai honen izaera orientatzailea, sarbide gisakoa eta instrumentala.

Ikastetxeek eskaini ahal dituzten arte lantegiak arte plastikoetako eta diseinuko lanbide desberdinei dagozkien lanbide jardueraren arloekin bat datoz. Tailer horietako bakoitza aukerako irakasgaitzat joko da. Hona zein diren:

-Eskulturaren arte aplikatuak.

-Pinturaren arte aplikatuak.

-Liburuaren arteak.

-Zeramika.

-Urregintza eta bitxigintza.

-Argazkigintza.

-Ehungintza.

-Beiragintza.

Helburuak

Irakasgai honen garapenak ondoko gaitasun hauek bereganatzen lagundu behar die ikasleei:

1. Oinarrizko hiztegia, berariazko material ohikoenak eta haien adierazpen lengoaiak ezagutzea.

2. Oinarrizko tresnak eta prozedurak ezagutzea, bai eta haien erabilera eta eraginkortasun praktikoa ere.

3. Dagokion lantegiko lan berezien balore plastikoen gainean gogoeta egitea, eta haien gizartean eta kulturan kokatzea.

4. Dagokion lantegiko berariazko lanen balore plastikoez ohartzea, gozamen eta ezagutza iturri eta gizabanakoen zein taldeen garapenerako baliabidea direlakoan.

5. Trebetasunez erabiltzea, hastapen mailan, arte lantegiari dagozkion oinarrizko tresnak eta prozedurak.

6. Obra sinpleak egin eta interpretatzea, dagokion arte lantegi horretako teknika eta balore plastikoak erabiliz.

7. Arte lantegiaren errealizazioen bitartez sormena adieraztea.

8. Dagokion arte lantegiarekin zerikusia duten zientzia eta teknologiaren garapenaren aplikazioak erabiltzea.

9. Arte Aplikatuen eta Diseinuaren inguruko lanbideak eta ikasketak ezagutzea, geroago behar den moduan hautatu ahal izateko.

Edukiak

I.-Arte lantegia: eskulturaren arte aplikatuak.

-Arte aplikatuaren objektu tridimentsionala.

-Arte aplikatua: izaera eta aukera artistikoak. Haren agerpenen balorazio historiko-kulturala, plastikoa eta espresiboa. Eskulturaren arloko Arte Aplikatuetako prozedura eta material tradizionalak.

-Zur-lanketa artistikoa.

Zur-lanketaren balorazio historikoa, kulturala eta plastikoa.

Zur ohikoenen kualitate espresiboak eta ezaugarri organikoak.

Berariazko tresnen izenak eta funtzioa.

Zuzeneko zur-lanketa.

Moztu, atalkatu eta itsasteko sistema.

Puntuak erreproduzitu eta ateratzeko prozedurak.

-Artisautzako harri-lanketa.

Harriaren ahalbide espresibo eta plastikoak: artean eta kulturan izan duen garrantziaren azalpen laburra.

Harriaren ezaugarriak eta sailkapena.

Tresna berariazkoak eta tradiziozko teknikak.

Puntuak erreproduzitu eta ateratzeko sistemak.

Leunketa eta akaberako metodoak.

-Forja lan artistikoa.

Arte metalikoen garrantzia eta haien esanahi plastikoaren balorazioa, iraganean eta gaur egun.

Material eta tresna tradizionalak.

Sutegia eta burdin lana: prozesuak eta lan sistemak.

Objektu sinpleak egitea.

II.-Arte lantegia: pinturaren arte aplikatuak.

-Pinturaren arte aplikatuak.

Bi dimentsioko hizkuntza artistikoa: kontzeptua, aplikazioak eta espresio ahalmenak.

Hormetako prozeduren teknikak, materialak eta planteamendu plastikoak.

-Ornamentazioko pintura aplikatua.

Hormetako ornamentazioari aplikatutako tradiziozko teknikak.

Berariazko tresna eta lanabesen terminologia eta funtzioa.

Euskarriak eta haien prestaketa.

Pinturak eta bernizak.

Ornamentazioko pinturaren balio espresiboa eta haren garrantzi historiko-artistikoa.

-Zeramikazko estaldurak.

Zeramikako artearen garrantzia.

Buztinaren propietateak eta motak.

Lantegiko tresnen terminologia eta erabilera.

Labe motak.

Kolorea eta zeramikan duen aplikazioa.

Paretaren estalduran aplikatutako modulu formak: azulejua eta haren ahalbideak.

-Mosaikoak.

Mosaikoen artea: balio historiko-artistikoa eta apaindurazko aplikazioa.

Berariazko materialak: bereiztea, prestatzea, zatikatzea eta aukeratzea.

Lantegiko lanabesak, tresnak eta elementu osagarriak: funtzioa eta erabilera.

Behin-behineko behin betiko euskarriak.

Mosaikoaren sendotzea eta akabera.

-Beirateak.

Beira: osaera eta motak.

Beiraren aplikazioa ornamentazio arkitektonikoan: beirate kontzeptua, haren garrantzia lehen eta orain.

Berariazko tresnak eta lanabesak.

Beira laua eta haren manipulazioa.

Labea eta haren erabilera.

Bozetoa, kartoia.

Kolorearen balio espresiboa: grisailak eta esmalteak.

Beirateak mihiztatzeko teknikak.

III.-Arte lantegia: liburuaren arteak.

-Liburuaren arkitektura.

Liburuaren osagaiak.

Papera: ezaugarriak. Paperaren formatuak. Paperen sailkapena haien itxura eta portaeraren arabera. Papera eskuz fabrikatzea.

-Tipografia.

Letra. Karaktereen familiak, sailak eta gorputzak.

-Ilustrazioa.

Ilustrazioaren funtsezko osagaiak eta ezaugarriak.

Teknikak eta euskarriak.

Ornamentaziorako ilustrazioa.

Testuaren ilustrazio deskriptiboa.

Estiloak eta joerak.

-Erreprodukzio eta inpresio mekanikoko teknikak.

Fotograbatua.

Fotolitografia.

Lerroko grabatua, zuzeneko grabatua.

Trikromia eta kuatrikromia.

Erliebeko inpresioa, "offset" inpresioa.

-Ilustrazioa artisten liburuetan eta ilustrazio bibliofiloa.

Liburuari aplikatutako teknika grafiko artistikoak egin eta estanpatzeko prozesuak ezagutu eta erabiltzea: xilografia, kalkografia, litografia, serigrafia.

-Diagramazioa eta maketazioa.

Orriak eduki beharreko elementuen kokapena: zeinuak, letrak, irudiak, tarteak, marjinak.

Maketa eredua.

-Azaleztatzea.

Azaleztatzeko materialak.

Azaleztatzeko zenbait teknika: koadernoak tolestea.

Jostura motak: zintak, puntu jarraitua, txandakatua.

Liburua paperez azaleztatzea.

Liburua bizkar karratuarekin azaleztatzea.

Liburua azal gogorrez azaleztatzea.

Karpeta bakunak.

Liburuaren orri ertzetako apaindura: tindatua, jaspeatua.

IV.-Arte lantegia: zeramika.

-Zeramika.

Zeramikaren balorazioa, arte eta kultur ondarea den aldetik.

Zeramikako artearen jatorria eta sinopsi historiko laburra.

Aplikatzeko ahalbideak.

Definitzen duten faktoreak: materialak, lanerako teknikak, eraikuntza alderdiak eta apaindura alderdiak.

Egungo zeramikaren ikuspegia.

-Lehengaiak.

Buztinak: jatorria, osaera eta propietate plastikoak.

Manipulazioa eta masaren prestaketa.

Kontserbazioa, gordetzea eta birziklatzea.

Buztin mota batzuen ahalbideen gaineko esperimentazioa.

-Tresnak eta lanabesak.

Zeramikako materialen gainean eskuz edo berariazko tresnekin jardutea.

Lantegiko tresnen terminologia eta aplikazioa.

Labea eta erreketa: labe motak.

Erreketaren kurbak eta grafikoak.

-Zeramikari kolorea ematea.

Oxido eta pigmentuen propietateak eta ezaugarriak.

Kolorea, zeramikaren balio formala eta adierazpide estetikoa.

Engobea: osaera eta aplikazio-sistemak.

Engobe koloreztatuak eta beiraztatuak.

-Zeramikari aplikatutako ornamentazio plastikoa.

Zeramikako gainazalen ornamentazio tratamendua: testura, ziztada, grabatua, etab.

Erritmoak eta kontrasteak.

-Eraikuntza teknikak.

Modelatuaren funtsezko prozedurak: teknika erabilienak.

Formaren adierazkortasuna.

Formaren eta kolorearen arteko erlazioa.

Forma exentu sinpleak egitea.

V.-Arte lantegia: urregintza eta bitxigintza.

-Urregintza eta bitxigintzaren garapen historiko laburra.

Urregintza eta bitxigintzako piezak lortzea: pieza eta objektuen fabrikazioa historian zehar, hasieratik gaur arte.

-Neurtu eta egiaztatzeko materialak eta tresnak.

Urregintza eta bitxigintzako pieza eta objektuen fabrikazioan erabilitako materialak. Horien propietate mekaniko eta teknologikoak.

Aleazioak. Merkatuko formak.

Metrologia: neurri sistemak, baliokidetasunak.

Magnitude linealetarako neurketa tresnak: metroak, erregela graduatuak, kalibreak, mikrometroak eta horien aldaerak.

Magnitude angeluarretarako neurketa tresnak: angelu-garraiagailuak, eskuaira unibertsala, goniometroak.

Egiaztapenerako tresnak: erregelak, eskuairak, egiaztapen-marmolak, sasieskuairak, konpasak (lodiera-konpasak eta barne-konpasak).

-Eragiketa teknologikoak.

Urregile-bitxigilearen lan esparru fisikoa.

Finkapen tresnak: tornuzila, baraila eta finkapenerako tresna lagungarriak.

Karrakaketa: karrakak, haien sailkapena. Karrakatzeko teknikak.

Ornamentazioaren hastapenak. Testurak.

Marraketa. Alderdi orokorrak. Marraketarako funtsezko tresnak. Marraketa laua eta aireko marraketa. Marrazkia metalera ekartzea.

Metalak ebakitzea, esku zerraz edo zerra mekanikoaz. Esku zerraz ebakitzea.

Zizailaz edo gillotinaz ebakitzea. Zizel eta mailuz ebakitzea. Artaziez ebakitzea.

Urragarriez ebakitzea.

Tresna osagarriak: mailuak, mazoak, aliketak, kurrikak, giltzak, grifak, etab.

Eskuz eta makinaz zulatzea. Barautsak: nola zorrozten diren. Fresaketa: fresa motak. Trefilaketa, ijezketa eta tenkaketa.

-Beroaren aplikazioak.

Bero iturriak. Sopletea, haren ezaugarriak eta erabilera. Sugar motak.

Urregintzan eta bitxigintzan erabiltzen diren metalen suberaketa. Haien galdaketa.

Soldadura. Urgarriak. Piezen finkapena. Soldadura motak.

-Soldatzeko tekniketako hastapenak.

Tolestaketa eta iraulketa. Planoak gainezarriz sortutako erliebeak.

Forjaren teknikaren bidez lortutako bolumen exentuak eratzea.

Grifatze teknika.

Piezen akabera. Garbiketa eta desugerketa. Leunketa.

VI.-Arte lantegia: argazkigintza.

-Argazkiko irudia.

Argazkigintzaren hastapenak eta jatorria: haren bilakaera historikoari buruzko oharrak.

Argazkilaritza, teknika eta artea.

Irudiak egin eta erreproduzitzeko argazki-sistemak.

-Kamera.

Argazki kameraren oinarrizko ezaugarriak: kamera mota desberdinen aplikazioak. Objektiboa. Fokatzea. Diafragma. Obturadorea. Eremu-sakonera zer den.

-Argi iturriak.

Argia neurtzeko tresnak eta sistemak.

Argi iturrien motak eta haien aplikazioak.

Argi intzidentea edo islatua neurtzeko fotometroak, eskuz erabiltzekoak edo kameran daudenak.

Argiaren ahalbideak sormenerako. Argiztatzeko teknikak.

-Material fotosentikorra.

Material sentikorren egiturak, ezaugarriak eta portaera.

Argazki papera eta argiaren aurrean duen erantzuna.

Filmaren sentikortasuna.

Errebelatzea eta positibatzea.

Argazki laborategiaren egitura eta funtzionamendua: materialak eta haien erabilera. Material positiboa, negatiboa eta horien aldaerak. Zuri-beltzean eta koloretan positibatzea. Iragazkiak eta horien motak. Irudia manipulatzeko teknikak. Koloretako materialen manipulazioa. Sintesi gehikorra eta kenkorra. Kontzeptua.

VII.-Arte lantegia: ehungintza artistikoa.

-Ehungintzako materialak eta teknikak.

Ehun-zuntzak: jatorria, sailkapena eta lortzeko prozesuak.

Ehungintzako tekniken sailkapena.

Produkzio teknikak: goi-bilbea. Behe-bilbea. Puntua, txirikordak eta korapiloak. Ehundu gabeko oihalak.

Ornamentaziokoak: brodatuak eta aplikazioak. Estanpazioa.

-Ehungintzako prozesuetan erabiltzen diren makinak eta tresnak.

Ehun historikoen, tradizionalen eta gaur egungoen azterketa, ikuspegi tekniko, funtzional, artistiko eta sinbolikotik.

-Ehunak goi-bilbean eta behe-bilbean egiteko oinarrizko teknikak.

Ehunei buruzko teoria. Grafikoki nola irudikatu. Funtsezko lokailuak.

Irazkia muntatzea.

Goi-bilbe eta behe-bilbeko tekniketako hastapenak.

Teknika horien ahalbide artistiko-estetikoen eta funtzionalen azterketa.

-Tindaketa eta estanpazioko oinarrizko teknikak.

Koloragarriak. Zuntzak eta oihalak tindatzea.

Zuzeneko eta erreserba bidezko estanpazio teknikak ikasten hastea.

Teknika horien ahalbide artistiko-estetikoen eta funtzionalen azterketa.

-Bordatu eta parpailen oinarrizko teknikak.

Bordatu eta parpailen teknika garrantzitsuenetako hastapenak.

Teknika horien ahalbide artistiko-estetikoen eta funtzionalen azterketa.

VIII.-Arte lantegia: beiragintza.

-Konformazioa: beira puztua.

Beira puztuaren historia. Forma eta erabilera.

Gaur egungo diseinu-prozesuak.

-Berotako beira puztuaren teknologiak.

Puztea, kanabera erabiliz eta pultsuan.

Labea: erreketaren teoria eta teknika.

Beiren lehengaiak.

Osaerak eta urtzeko teknikak.

Beiraren amaierako tratamendua suberaketa labeetan.

-Beira puztuaren ornamentazioa eta apainketa.

Teknika beroak: esmalte beiraztagarriak, pigmentuak eta aglutinatzaileak.

Teknika hotzak: grabatu mekanikoak. Grabatu kimikoak.

-Beira laua.

Beira lauaren historia.

Garapen teknikoa eta itxitura arkitektonikoetan izandako ondorio estetikoak.

Beira laua eta koloreztatua, lengoaia artistiko baten euskarria.

Beirate beruneztatu baten prozesu estetiko eta teknikoa.

Diseinuaren metodologia eta garapena. Bozetoa. Kartoia.

Kalkoak, txantiloiak eta kalibrea. Metalezko armadura.

Beira ebakitzea. Erruleta. Diamantea. Sailkako modulazioa.

Beiraren gaineko pinturen teknikak.

Beruneztadura eta mihiztatzeko beste zenbait teknika.

Ebaluazio irizpideak

Arte lantegi guztietarako berdinak

1. Ikuspuntu formal eta funtzional batetik aztertzea eguneroko bizitzan gurekin ditugun eta dagokion Arte Lantegikoak diren objektuak, haien egikeraren alderdi nabarmenenak eta formaren eta funtzioaren artean ezartzen den erlazioa baloratuz.

2. Arrazoitutako iritziak ematea, ahoz zein idatziz, dagokion espezialitateko lanen kalitate formalari eta ezaugarri estilistikoei buruz iritzi kritikoa dutela frogatzeko, eta lanak beren kultur testuinguruan kokatzea.

3. Dagokion arte lantegiarekin zerikusia duten lanbideen jarduera garrantzitsuenak bereiztea, geroago lanbide edo ikasketen inguruko aukerak egin ahal izateko irizpideak eskuratzeko.

4. Taldeko lanetan arazorik gabe parte hartzea, espezialitatearen terminologia eta norberak duen esperientzia sartuz problemak ebaztean.

Arte lantegia: eskulturaren arte aplikatuak

1. Lantegi honi dagozkion materialei (zura, harria, burdina eta beira) tresna eta prozedura desberdinak aplikatzea, haien funtzioa eta erabiltzearekin lortutakoa identifikatuz.

2. Erabiltzen diren teknikez baliatzea "artelanak" egiteko, materialak eta haien kualitateak bereiziz, eta halaber, aplikatutako prozedurak nola hartzen dituzten.

3. Erliebetako zuzeneko lanketa (forma sinpleekin) aplikatzea, egurrezkoak zein harrizkoak diren industri moduluen gainean, baliabide teknikoak eta tresna egokiak erabiliz, ez soilik manipulazio bide bezala, baizik eta norbere baliabide espresiboak sortzeko bide bezala.

Arte lantegia: pinturaren arte aplikatuak

1. Hormako pinturan, zeramikako estalduretan eta mosaikoetan erabiltzen diren materialak eta tresnak zein diren jakitea, espezialitate bakoitzari dagozkionak helburuaren eta erabileraren arabera hautatuz.

2. Erabiltzen diren teknika horietaz baliatzea proposatutako lanak egiteko, forma eta adierazpen kualitateak bereiziz eta egiteko trebetasuna baloratuz.

3. "Artelan" sinpleak egitea hormako pinturaren, zeramikako estalduren eta mosaikoen arloetan, espezialitate bakoitzari dagozkion bitartekoak eta baliabideak baloratuz.

Arte lantegia: liburuaren arteak

1. Lantegi honi dagozkion materialak eta tresnak zein diren jakitea, lanak ongi lortzeko modu egokian erabiliz, haien balioaz jabetuta eta garbi eta erabiltzeko moduan edukita.

2. Tipografiako familia garrantzitsuenak zein diren jakitea, bakoitzaren alde onak eta txarrak ezarriz komunikazioaren ikuspegitik, eta liburu baten elaborazioaren kasu zehatzetan aplikatuz.

3. Teknika desberdinak (tipografikoak, erreprodukziorako eta inpresiorako direnak, eta koadernatzekoak) erabiltzen hastea, alderdi formalak eta ahalbide espresiboak aintzat hartuta.

Arte lantegia: zeramika

1. Zeramikari dagozkion tresna eta materialak (buztinak, zotzak, morteroak, balantzak, oxidoak, pigmentuak eta labeak) zein diren jakin eta erabiltzen hastea.

2. Forma exentuak (organikoak edo geometrikoak) egitean planteatutako arazoak konpontzea, diseinuetan erabilitako koloreetan engobeak eta tonu balorazioak aplikatuz, eta aldi berean mota askotako testurak erabiliz, eta konposizioa eta garbitasuna baloratuz.

3. Azalak tratatzeko teknikak erabiltzea, modelatzeko prozedurekin batera (hutsean, erroilu, zirrindara edo xafla bidez), egosteko sistemen arabera eta alderdi formalak kontuan hartuz.

Arte lantegia: urregintza eta bitxigintza

1. Lantegi honetako tresnak identifikatu eta erabiltzea, hala nola: neurtzeko eta egiaztatzeko tresnak, urregintza eta bitxigintzako makinak, eta gehien erabiltzen diren gaiak (letoia, kobrea eta zilarra).

2. Proposatutako lanetarako erabiltzen diren teknikak eta prozedurak (tolestea, iraulketa, forja, grifaketa, dekapatua eta testurak egitea) baloratzea, alderdi formalez eta ahalbide plastikoez ere ohartuz.

3. Urregintza eta bitxigintzako pieza sinpleak (kaxak, markoak, solitarioak, zarrailuak, etab.) egitea, ezagupen teorikoak eta lantegiari dagozkion bitartekoak eta baliabideak erabili eta aplikatuz.

Arte lantegia: argazkigintza

1. Lantegi honetako material eta tresnak identifikatu eta erabiltzea, hala nola: argazki kamera eta horren elementuak, fotometroak, flash-ak, handigailuak eta material fotosentikorrak.

2. Argazki lanetan erabiltzen diren zenbait teknika (pelikularen esposizioa eta errebelatua, argia neurtzeko sistemak, irudiaren argi kontrasteak) bereizi eta haiek lantzen hastea, alderdi formalak eta osagai espresiboak baloratuz.

3. Argazki lantegiari dagozkion bitarteko eta baliabide espresiboek esku hartzen duten irudiak sortzea (barreneko zein kanpoko sekuentziak, esposizio bikoitzeko efektuak dituzten hartzeak, irazki eta biratuen erabilera).

Arte lantegia: ehungintza

1. Ehungintzako lantegiko materialak eta tresnak ezagutzea, haren oinarriak eta manipulatzean izaten duten portaera aztertuz, bai eta obra zehatzak egiteko egokitasuna ere.

2. Ehungintzako lantegian ohikoak diren teknikak eta prozedurak (goi eta behe-bilbeak, kordatzeak, korapilatzeak, bordatuak) erabiltzea, nolako gaia halako teknika berariazkoa aplikatuz egikeran eta alderdi plastikoan, prozedura eta material egokienak aukeratuz.

3. Egindako lanak baloratzea (tapizak, alfonbrak, bordatuak, etab.), egitean zein teknika, baliabide eta tresna erabili diren jakin eta horiek aztertzea, bai eta beren garai historikoan kokatzea ere.

Arte lantegia: beiragintza

1. Beiragintzako lantegiari dagozkion materialak (guraizeak, puntila, kanabera eta labea) erabili eta lan berariazkoak egiteko euskarri ohikoenak zein diren jakitea.

2. Beira huts edo lauaren teknikak erabiltzea, haien prozedurak (suaren bidezko esmaltatzea, azidoaren bidezko grabatua eta grabatu mekanikoa, beruneztadura eta grisailak) aplikatuz obra zehatzak egiteko, haien alderdi formalak eta ahalbide plastikoak aintzat hartuz.

3. Mota askotako obrak egitea, hala nola kopak, pitxerrak, beirateak, beiragintzako lantegiari dagozkion teknika eta prozedurak erabiliz (koratatze eta beruneztatze teknikak, akuarela, tenpera eta esmaltatua).

Bolumena II

Irakasgai honek hezkuntza prozesuari, oro har, egiten dizkion ekarpenen artean nabarmendu beharra dago hautemateko mekanismoak landu, pentsamendu bisuala garatu eta, beraz, lengoaia ikonikoa aberasteko duen gaitasuna, bai eta sormena sendotzeko gaitasuna ere, lan berri eta desberdinak sustatuz, lan horiek emanen baitiete ikasleei sortzen diren arazoetarako irtenbide berriak eta originalak topatzeko ahalmena. Bestalde, inguruari buruzko jarrera aktibo eta irekia sustatzen du; hots, sentsibilitatea ere garatzen du. Irakasgai honetan, lengoaia tridimentsional edo eskultorikoaren ikasketa prozesuak berarekin dakar, batetik, ikasleei zenbait ezagupen kontzeptual eta tekniko eman beharra eta, bestetik, haiengan lengoaia ororen adierazpen edo komunikazio helburuari dagozkion jarrera batzuk sorraraztea.

Modalitatearen ikuspegi orokorrean, irakasgai hau ekarpen garrantzitsua da gizabanakoaren garapen eta prestakuntza integralari begira, beste jakintza eta trebetasun batzuk eskuratzeko gaitasuna lortzen laguntzen du eta bizi den gizartearen kultur ondarearen zati esanguratsu batera hurbilarazten. Hezkuntza mota hau guztiz garrantzitsua da egungo gizartean, dagoeneko irudiaren munduak izugarrizko garrantzia eta neurria hartu duelako, eta, ondorioz, jendeak etenik gabe berritu behar duelako bere hizkuntza ikonikoa, betiere bere kultur ingurunearekin harreman arinak izateko. Halaber, irakasgai hau lagungarria da ikasleei beren kulturaren eraldaketan eta bilakaeran aktiboki parte hartzeko ahalmena emanen dieten oinarriak ezartzeko, eta ikasleak harremanetan jartzen ditu artearen eremuko berariazko metodologiekin.

Helburuak

Irakasgai honen garapenak ondoko gaitasun hauek bereganatzen lagundu behar die ikasleei:

1. Era guztietako obra edo adierazpen tridimentsionalak aztertu eta modu egokian interpretatzea.

2. Objektuen oinarrizko eta funtsezko egiturak isolatu eta definitzeko bide ematen dieten mezu tridimentsionalak laburtzea.

3. Forma bolumetrikoak antolatu eta konbinatzea zentzu estetikoaz, lengoaia honek berezkoak dituen ezagupen, trebetasun eta abileziak menderatuz, haren bidez modu ulergarri eta koherentean zerbait adierazi ahal izateko.

4. Artearen arloko sormen prozesu orotan izaten diren kontuei behar bezalako aterabidea emateko egokia den proiektu-metodologia logikaz garatzea.

5. Artearen historian zehar eta kultura desberdinetan lengoaia tridimentsionalak izan dituen erabilerak ezagutu eta ulertzea.

6. Edozein konfigurazio bolumetrikok, eskulturaren arlokoa, industri ekoizpenaren arlokoa edo naturaren arlokoa izanik, barnean dituen balore plastikoez ohartu eta gozatzea.

7. Mezu tridimentsionalak aztertu eta interpretatzean jarrera sortzailea edukitzea, bai eta eskulturaren lengoaiari dagozkion adierazpen baliabideak erabiltzean ere.

8. Eskulturaren lengoaiarekin etorkizunean izanen duen harremana definitzea, lanbide mailakoa dela edo adierazpen pertsonalerako behar bati erantzuteko dela.

Edukiak

1. Errealitatea eta abstrakzioa lengoaia tridimentsionalaren konfigurazioetan.

-Figurazioa eta abstrakzioa.

-Errealitatearen aurkezpena eta irudikapena.

-Irudikapena, errealitatearen abstrakzio.

-Abstrakzio mailak irudikapen figuratiboetan: sinplifikazioa, eskematizazioa, geometrizazioa, zeinuak eta ikurrak.

-Bolumen abstraktuak.

-Espazioa, ideien euskarria.

2. Adierazpideak irudi bolumetrikoen sorreran.

-Testura eta testuraren tratamenduak.

-Forma irekia eta forma itxia.

-Hutsa, konposizioaren osagaia.

-Gainazal lauak eta kurboak. Ahurtasuna eta ganbiltasuna.

-Konposizioaren egiturak: moduluak, modulazio espazialak eta seriazioak.

-Forma estatikoak eta forma dinamikoak: erritmoa eta mugimendua.

-Argia eta formetan duen eragina: argi-iluna.

-Tratamendu kromatikoa: patinak eta polikromiak.

3. Natura eredu.

-Forma organikoak.

-Modulua eta espazio-antolaketak naturan.

-Baliabideen ekonomia forma naturalen konfigurazioan.

-Testuraren eta kromatismoaren tratamenduak naturan.

-Animalia, landare eta mineralen formak.

-Giza irudia paradigma gisa.

4. Eskulturaren lengoaiaren bilakaera.

-Aro arkaiko, klasiko eta barrokoak eskulturaren mugimenduetan: planteamendu desberdinak kontzeptuetan, tekniketan eta espresio baliabideen erabileran.

-Estiloa eskulturaren lengoaian.

-Kopia, irudi baten analisi eta berrinterpretazioa.

-Eragin soziokulturalak eskultura adierazpenetan, garai eta herri desberdinetan.

5. Teknikak eta materialak.

-Erliebea eta forma exentua: haien ezaugarriak, kontzeptu- eta forma-desberdintasunak, irudikapen sistema bolumetrikoak diren aldetik.

-Modelatua, taila eta eraikitzea: hiru dimentsioko irudiak egiteko sistema desberdinak.

-Hustuketa eta moldeaketa. Eskultura-formen kopiak egiteko beste teknika batzuk (galdaketa, pantografoa).

-Modelatzeko materialak: buztina. Propietateak, osaera, erabilera eta kontserbazioa. Adierazpen ahalbideak.

-Zeramika. Zeramikako teknikak.

-Harria eta zura lantzeko tresna eta material egokienak.

-Eskulturaren lengoaiari aplika dakizkiokeen teknologia eta material berriak: silikonak, latexa eta erretxinak.

-Soldadura: autogenoa eta elektrikoa.

-Informatikaren aplikazioak forma eskultorikoak konfiguratu eta arrazionalizatzean.

Ebaluazio irizpideak

1. Lengoaia tridimentsionalaren erabileraren inguruan sortutako arazoak dinamika sortzailea garatuz konpontzea. Dinamika horren ezaugarriak izanen dira irudimena, originaltasuna, malgutasuna eta etorria, ideietan, elkarketetan eta adierazpenean.

2. Sormen, zalutasun eta erraztasunez baliatzea baliabide tekniko konplexuez, hala nola, hutsetako modelaketa, mulko biribileko piezen molde galduko betelana, estaldurak, patinak eta polikromiak, bai eta irakasgaiaren berariazko materialez ere: buztinak, kisua edo porexpana.

3. Eskulturaren lengoaiarekin zerikusia duten arte adierazpen guztiekiko kritika arrazoitu eta eraikitzailerako jarrera hartzea.

4. Eskulturaren lengoaiaren arloari lotutako talde lanak proiektatu eta egitea. Lan horietan antolatzeko gaitasuna, autokritikarako gaitasuna eta taldean egin beharreko ekimenekiko erantzukizuna azaldu beharko dira.

5. Erraztasunez egitea mezu tridimentsionalak, trebetasunez erabiliz analisi, sintesi eta abstrakziorako mekanismoak, errealitatea aztertu eta interpretatzeko prozesu orori estuki lotutako adimen operazioak diren aldetik ulertuta.

6. Naturatik hartutako konfigurazio bolumetrikoak aztertzea, horietan nabarmentzen direnean kasu bakoitzean planteatutako arazo formal eta funtzionalei naturak emandako irtenbideak.

ZIENTZIEN ETA TEKNOLOGIAREN MODALITATEKO AUKERAKO IRAKASGAIAK

Komunikazio teknikoak

Komunikazio teknikoak izeneko irakasgaiaren bidez ikasleei berariazko prestakuntza eman nahi zaie eginkizun garrantzitsu baterako, teknologiaren eta produkzioaren eremuetan ideiak komunikatzeko, hain zuzen ere. Nolabaiteko kualifikazio maila duten lanpostuetako askotan komunikazio teknikoko jarduerak egiten dira, hiru motatakoak: txosten teknikoak egitea, lanari buruzko informazioa ahoz ematea multimedia baliabide teknologikoen laguntzaz, eta, azkenik, proiektu eta prozesu teknologikoekin zerikusia duten ideiak interpretatu eta grafikoki adieraztea.

Ideia teknikoak igortzeko jarduera horiek, ordea, ez dira lan munduan bakarrik ohikoak; Batxilergoaren ondoko prestakuntzaren osagai ere badira. Teknologiaren eta industriaren arloetako goi mailako heziketa zikloetan eta unibertsitateko ikasketa askotan erruz erabiltzen da komunikazio funtzio hori. Horregatik guztiagatik, irakasgai honek, komunikaziorako lanbide gaitasuna eskaintzeaz gain, Batxilergoaren ondoko ikasketetan garrantzi handia izanen duen oinarrizko prestakuntza ere ematen du.

Gure inguruko herrialde aurreratuenetako batzuek prozesu teknologikoei lotutako komunikazio tekniken ezagutzan sakontzeko aukera ematen diete ikasleei derrigorrezko ikasketetan nahiz derrigorrezkoen ondokoetan. Halako irakasgaietan ikasten diren kontzeptu eta teknikek ideien igorpenean komunikazio indarra lortzeko balio dute. Horretarako funtsezko baldintzak dira kolorea erabiltzea, lagundutako diseinuaz baliatzea, hiru dimentsioetan lan egitea edo informazio idatzia, grafikoak eta irudiak bateratzea. Horiexek dira erreferenteak, hain zuzen ere, irakasgai honen diseinuan.

Enpresetan antolaketa sistema berriak ezartzen ari dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerak bultzaturik, eta teknologia industrialen inguruko lanpostuetan ari diren pertsonek maiz egin behar izaten dituzte txostenak, memoriak eta fabrikazio, muntaketa, mantentze, ikuskapen edo gainbegiratze prozesuekin zerikusia duten bestelako agiriak. Agiri horiek egiteko zenbait teknika erabili behar dira, eta teknika horien artean aplikazio informatiko orokorrak daude, sistema informatikoen gaur egungo garapenaren ondorioz. Bereziki, testu prozesadoreak eta kalkulu orriak.

Teknikariek askotan izaten duten beste zeregin bat aurkezpenak prestatu eta garatzea da. Aurkezpen horiek beste teknikari batzuentzat, bezeroentzat edo erabiltzaile jakinentzat egiten dira. Zerbait aurkeztu behar denean, dela instalazioa, proiektua, hautabide teknikoen azterlana, produkzio prozesu bati buruzko irizpena nahiz txostena, osagai grafikoak eta irudiak zorroztasunez, argitasunez eta komunikaziorako indarrez erabili behar dira. Helburu horretarako garatu diren programa informatikoak erabiliz hori guztia errazagoa da.

Hirugarren funtzio garrantzitsua, komunikazio teknikoen esparruan, produktuak eta ideia teknikoak irudikatu eta bistaratzea da. Gaur egun, ordenagailuz lagundutako diseinuaren bitartez, edonoren eskura dago irudikapenak eta diseinu teknikoak egitea hiru dimentsioko komunikazio gune baten barnean. Badago oreka egokia lortzea dena delako programa erabiltzeko behar den denboraren eta ingurune teknologikoetan hura erabiltzeko behar den denboraren artean (adibidez, piezak, objektuak, instalazioak, eraikuntzak, zirkuituak edo prozesu teknologikoaren bereizgarri diren beste elementu sinple batzuk irudikatzeko).

Helburuak

Batxilergoan Komunikazio teknikoetako ikasketen bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:

1. Industriako produkzio inguruneetako ohiko prozesu teknologikoek berezkoak dituzten diseinu, grafiko, datu eta ideiak ulertzea, bereziki proiektu teknikoetan daudenak: fabrikazio eta muntaketa prozesuetako sistema eskematikoak, pieza eta objektuak, makinak eta instalazioak.

2. Hainbat iturritako informazioa bilatu, ulertu eta aukeratzea, memoria, txosten edo dosierretan sartzeko.

3. Askotariko komunikazio teknikak informazioa igortzeko erabiltzeak duen garrantzia baloratzea, eta teknika bakoitza zergatik hautatu den azaltzea, igorri beharreko edukiaren eta hartzaileen ezaugarrien arabera.

4. Agiri teknikoak eta memoriak egitea, modu sistematikoan eta euskarri informatikoan, eta horietan testuak, irudiak, planoak, taulak, kalkuluak, estekak eta behar diren beste elementu batzuk jartzea.

5. Ordenagailuz lagundutako diseinuko programak erabiltzea bi eta hiru dimentsioko marrazki eta grafikoak egiteko.

6. Ideia teknologikoekin, fabrikazio prozesuekin, funtzioen analisiarekin edo proiektuen garapenarekin zerikusia duten aurkezpen teknikoak planifikatu eta garatzea, bakarka eta taldean.

Edukiak

1. Proiektu teknikoak interpretatzea

-Proiektu motak.

-Proiektuko agiriak: memoria, planoak, baldintzen agiria, aurrekontua.

-Proiektuetarako euskarri motak. Proiektuen artxiboa eta datu baseak.

-Segurtasun azterlanak.

-Kalitate azterlanak.

2. Txostenak egitea.

-Txosten teknikoak egitea.

-Txostenen egitura.

-Argitasuna, sintesia eta zorroztasuna.

-Osagai grafikoak eta ikus-entzunezkoak.

-Hizkuntza teknikoa eta lanekoa.

-Txostenak egiteko programa informatikoak.

-Aurrekontuak egiteko programa informatikoak. Kalkulu orriak.

3. Grafikoki nola irudikatu.

-Irudikatze sistemak. Arau orokorrak.

-Ikurrak, idazkunak eta liburutegiak.

-Hasierako eskemak.

-Kokapen planoa.

-Oinplanoak. Altxaerak. Sekzioak. Eraikuntzaren xehetasunak.

-Instalazio motak: elektrikoak, termikoak eta fluidoenak.

-Programa informatikoak. CAD. Marrazketa bi eta hiru dimentsiotan.

-Maketak.

-Grafikoak, sorrera eta integrazioa kalkulu orrietan.

-Fitxategien manipulazioa, inprimaketa eta trukea.

4. Aurkezpen teknikoak egitea.

-Ahozko azalpenak egiteko teknikak.

-Aurkezpenen egitura.

-Osaera, grafikoak, taulak.

-Aurkezpenen euskarriak.

-Aurkezpenak egiteko baliabide informatikoak eta ikus-entzunezkoak.

-Jendaurrean aurkezpenak egitea.

Ebaluazio irizpideak

1. Konplexuegiak ez diren proiektu teknikoetako agiriak interpretatzea, diseinuaren, produkzioaren eta eraikinetako instalazioen esparruetakoak, eta lanerako garrantzia duten datuak zein diren zehaztea.

Irizpide honen bidez ebaluatuko da ea ikasleak gai diren proiektuaren memoriaren atalak definitu, sailkatu eta interpretatzeko, eta ea bereizten ote dituzten diseinuarekin eta fabrikazio prozesuarekin zerikusia duten planoak, eraikuntzaren eta obra zibilaren planoak, instalazioen plano funtzionalak, preskripzio teknikoen agiriak, aurrekontuko sailak eta proiektuari erantsitako segurtasun eta kalitate azterlanak.

2. Txostenak egitea, haien egitura oinarrituz, eta haietan irudiak, eskemak eta bestelako informazio grafikoak sartzea.

Txosten teknikoen diseinuari eta garapenari dagozkien lan hauek egiteko gaitasuna ebaluatuko da, bereziki: edukiaren indizea egitea, txostenaren egitura justifikatuz bere helburuaren arabera; txostena idazteko urratsak planifikatzea; datuak bildu eta sailkatzea; ideiak modu argi eta ordenatuan idaztea, eta helburu orokorreko programa informatikoak aplikatzea.

3. Eraikinen eta obra zibilen eraikuntza-elementu sinpleak marraztea, erregelamenduz eskatzen den normalizazioa aplikatuz.

Ebaluazio irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ea ikasleek zuzen interpretatzen dituzten eraikinen eta obra zibilen eraikuntza-elementuen ikur eta plano normalizatuak, eta ea horiek aplikatzen dituzten kokapen eta xehetasun planoak egiteko, ordenagailuz lagundutako diseinurako programa informatikoak erabiliz.

4. Piezak, objektuak eta beste produktu teknologiko sinple batzuk marraztea, erregelamenduz eskatzen den normalizazioa aplikatuz.

Ebaluazio irizpide honen bitartez egiaztatu nahi da ea ikasleek zuzen interpretatzen dituzten geometria sinpleko pieza eta objektuen fabrikazioarekin zerikusia duten ikur eta plano normalizatuak, eta ea ezagupen eta trebetasun horiek aplikatzen dituzten diseinu eta planoak egiteko, ordenagailuz lagundutako diseinurako programa informatikoak erabiliz.

5. Elektrizitate eta hodi instalazio sinpleen eskemak marraztea, erregelamenduz eskatzen den normalizazioa aplikatuz.

Ebaluazio irizpide honen bitartez egiaztatu nahi da ea ikasleek zuzen interpretatzen dituzten instalazio elektrikoekin eta fluidoen instalazioekin zerikusia duten ikur eta plano normalizatuak, eta ea ezagupen eta trebetasun horiek aplikatzen dituzten diseinu eta plano sinpleak egiteko, zirkuitu eta diagramak simulatu eta diseinatzeko programa informatikoak erabiliz.

6. Aurkezpen teknikoak egitea eta horien edukia eta sekuentzia justifikatzea.

Ebaluatuko da ea zenbateko gaitasuna duten ikasleek aurkezpenaren edukia eta egitura diseinatzeko, helburuak eta iraupena kontuan harturik; edukia planifikatzeko, igorri behar den informazioarekin zerikusia duten material grafikoak eta ikus-entzunezkoak prestatu eta eransteko, eta jendaurreko aurkezpenean programa informatiko lagungarriak erabiltzeko.

Elektronika

Gaur egun, elektronika teknika askoren euskarria da. Osagai elektronikoa funtsezkoa da gure inguruko hainbat elementu eta ekipamendutan. Eguneroko bizitzan, lanean nahiz lanetik kanpo, elementu eta ekipo elektronikoak beharrezkoak ditugu jarduera askotarako. Horregatik irakasgai bat diseinatu beharra dago, aukerakoa, ikasleek elektronikaren eremuarekin zerikusia duten prozesu teknologikoetan sakontzeko modua izan dezaten. Hala, arlo teknologiko honetako lanbide orientaziorako ekarpena egin eta Batxilergoko helburuak garatzen laguntzeaz gain, irakasgai honek oinarrizko ezagutza eskaintzen du, gero guztiz baliagarria izanen dena elektrizitate, elektronika eta ingeniaritza ikasketak egiteko.

Industria elektronikoaren eta berari lotutako prozesuen ikuspegi orokorra I. multzoan garatzen da. Esparru orokorra da eta komeni da hura modu interaktiboan lantzea, beste multzo batzuetako gainerako edukiekin batera sekuentziaturik.

Ordenagailuen agerpenak eta sistema bitarraren aplikazioak, zirkuitu elektronikoen bitartez eragiketa bitarrak egiteko aukerarekin batera, elektronikan bi adar desberdin sorrarazi dituzte: elektronika analogikoa eta elektronika digitala.

Elektronika analogikoko edukiak 2., 3., 4., 5. eta 6. eduki-multzoetan jaso dira funtsean. Horien bidez ikasleak ekipo elektronikoen osagai oinarrizkoak eta diskretuak ezagutzen hasiko dira. Printzipio funtzionalak, identifikazioa, erabilera eta egiaztapena izanen dira ezagutza horren oinarriak. Elektronika digitalak, bestalde, logika elektronikoaren eta horren sistemen esparrua irekiko die, eta prototipo automatiko txikiak diseinatu eta erabiltzeko aukera izanen dute. Horren haritik gogoratu behar da Teknologia industriala II irakasgaian sakonago aztertzen direla elektronika digitaleko zirkuitu konbinazionalak eta sekuentzialak.

Bi adarrek, analogikoak eta digitalak, osagai elektriko eta elektronikoen azterketa eta ezagutza dituzte oinarri, eta osagai pasiboak eta aktiboak bereizten dituzte. Azken horiek material erdieroaleetan oinarritzen dira gehienbat.

Elektronika abstraktua denez, beharrezkoa da metodologia praktiko baten laguntza. Laguntza hori izateko, ikasleek praktikak eginen dituzte eduki-unitate bakoitzeko. Curriculum kontuengatik, praktikak 7. eduki-multzoan bilduko dira, eta modu sekuentziatuan erlazionatuko dira une oro, behar diren egiaztapenak edo analisi teknologikoak egin ahal izateko. Komeni da aplikazioko zirkuituak muntatzeko praktika horiek talde txikietan egitea, antolaketa arrazoiengatik eta elkarlanerako gaitasunak garatzearren.

Irakasgaia behar bezala garatu ahal izateko, lantegi-gela erako ikas ingurunea behar da. Bertan laborategi elektronikoko jarduerak egin ahal izanen dira eta ikasle taldeak baliabide eta ekipo egokiak izanen ditu eskura neurketak, egiaztapenak, kalibrazioak eta beste lan osagarri batzuk egiteko (bibliografiaren kontsulta, eskemak, eskuliburuak, simulazioak eta Interneterako sarbidea). Beraz, ordenagailuak erabili beharko dira zirkuitu elektronikoak simulatzeko, praktiketako batzuetan memoriak egiteko eta lantzen diren gaiei buruz Interneten informazioa bilatzeko.

Irakasgai hau Batxilergoko curriculumean sartu izanak ikasleei prestakuntza garrantzitsua ekarri behar die modelizazio matematikoaren, lege fisikoen aplikazio praktikoaren eta funtzioen analisiaren eta sintesiaren arloetan. Irakasgai hau Batxilergoko bigarren urtean Elektroteknia eta Teknologia industriala II irakasgaiekin batera egin ahal izateko moduan pentsaturik dago, izan ere, elkarri lotutako edukiak partekatzen baititu irakasgai horiekin. Horrela ikasleek oinarrizko lanbide prestakuntza lor dezakete, elektrizitatea, elektronika, kontrola, automatizazioa eta gisako arloekin zerikusia duten goi mailako heziketa zikloak egin ahal izateko.

Helburuak

Batxilergoan Elektronikako ikasketen bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:

1. Elektronikaren bilakaera aztertzea historian zehar, eta teknologiaren, zientziaren, komunikazioen, industriaren, aisiaren eta kulturaren eremuetan egin dituen ekarpenei erreparatzea.

2. Zirkuitu elektroniko analogikoetan eta digitaletan erabiltzen diren seinale elektrikoak deskribatzea eta horiek definitzen dituzten magnitude elektrikoak aztertzea.

3. Zirkuitu elektronikoetan erabiltzen diren osagaiak deskribatzea eta horien ikurrak, ezaugarri elektrikoak eta portaera fisikoa ezagutzea.

4. Zirkuitu elektronikoen eskemak interpretatzea, haien multzo funtzionalak aztertzea eta haien osagaiak eta lotzen dituzten konexioak identifikatzea.

5. Zirkuitu analogikoen funtzionamendua fisikoki eta grafikoki aztertzea eta kalkulu sinpleak egitea oinarrizko aplikazioetako zirkuituetan.

6. Zirkuitu baten parametroei behar diren neurketak egitea, tresna egokia eta unean uneko magnitude eta eskala egokiak aukeratuz.

7. Erabiltzen diren osagaiei buruzko informazio teknikoa interpretatu eta aztertzea.

8. Zirkuitu elektronikoen diseinua eta simulazioa egitea programa espezializatuen laguntzaz, eta parametroen aldaketen eragina baloratzea, kontzeptu eta printzipio funtzionalekin lotuta.

9. Zirkuitu elektroniko sinpleren bat muntatzea, lanaren faseak antolatzeko aukera ematen duena, bete behar diren arauak kontuan izanik eta behar diren egiaztapenak eta neurketak eginez.

10. Lanak gogoz egitea, ezarritako epeetan, aurkezpena zaintzea, behar den materiala erabiltzea, ezarritako segurtasun arauei jarraituz, eta materiala behar bezala eta arretaz erabiltzea.

Edukiak

1. Elektronika sektorea.

-Arlo teknologikoak: telekomunikazioak, erregulazioa eta kontrola, informazioaren tratamendurako sistemak.

-Produktuaren arloak: kontsumorako elektronika, elektromedikuntza, automoziorako elektronika.

-Elektronikako enpresa, eginkizun arloak: marketina, diseinua, produkzioa, kalitatea, salmenta ondoko zerbitzua.

-Produkzio prozesuak: osagaiak, ekipoak eta sistemak.

2. Neurketa elektrikoak eta horien tratamendua.

-Magnitude elektrikoak: erresistentzia, tentsioa, intentsitatea eta potentzia.

-Ohm-en eta Joule-ren legeak.

-Osagai pasiboak: erresistentziak, kondentsadoreak eta harilak.

-Neurketak eta seinaleen behaketa zirkuitu elektrikoetan: polimetroa, osziloskopioa eta funtzio sorgailua.

3. Arteztea, egonkortzea eta erregulazioa.

-Korronte alternoa eta korronte zuzena. Magnitude eta balio nagusiak.

-Transformadore txikiak.

-PN juntura. Diodoa. Kurba karakteristikoa.

-Korronte alternoa arteztea.

-Iragazkiak.

-Zener diodoa.

-Egonkorgailuak.

-Erreguladore integratuak.

4. Anplifikazioa.

-Transistore bipolarra (TBJ): egitura, motak eta ezaugarriak.

-Eremu-efektuko transistorea (FET): egitura, motak eta ezaugarriak.

-Polarizazio zirkuituak.

-Transistorea konmutazioan. Aplikazioko zirkuituak.

-Anplifikadore motak.

-Anplifikadore integratuak.

5. Anplifikadore operazionalak.

-Anplifikadore operazionala. Ezaugarriak.

-Aplikazioak

-Konparazio funtzioa.

-Inbertsio funtzioa

-Inbertsiorik gabeko anplifikazio funtzioa.

-Batuketa funtzioa.

-Integrazio funtzioa.

-Deribazio funtzioa.

6. Tiristoreak, triac-ak eta gailu optoelektronikoak.

-Tiristorea. Funtzionamenduaren printzipioa, ikurra eta ezaugarriak.

-Triac-a. Funtzionamenduaren printzipioa, ikurra eta ezaugarriak.

-Tiristore eta triac-en kontrola UJT eta diac-en bidez.

-Artezte monofasiko kontrolatua.

-Gailu optoelektronikoak: led-ak, display-ak, fotodiodoak eta beste osagai batzuk.

7. Aplikazioko zirkuituak.

-Elikadura iturri erregulatua.

-Elikadura iturri konmutatua.

-Audio anplifikadorea.

-Argitasunaren kontrola.

-Tenperaturaren kontrola.

Ebaluazio irizpideak

1. Seinale elektrikoen motak eta haien balio bereizgarriak identifikatzea.

Egiaztatu behar da ea ikasleek bereizten dituzten seinale alternoak eta zuzenak, bai eta seinale alternoen ezaugarriak ere: balio efikaza, aldiunekoa, maximoa, maiztasuna eta periodoa.

2. Kualitatiboki azaltzea zirkuituek nola funtzionatzen duten, bai tentsio zuzenean bai alternoan, haietan dauden osagaien portaeraren ezagutza dela bide.

Irizpide honen bidez jakin nahi da ea ikasleak gai diren zirkuitu elektrikoen barneko osagaien portaera desberdinak ulertzeko, elikadura tentsio zuzenekoa edo alternokoa den.

3. Balio egokiko osagai elektronikoak aukeratzea eta behar bezala konektatzea zirkuitua osatzeko.

Osagaiak ezagutzen badituzte, gai izan behar dute osagaiak elkarrekin konektatu eta nahi den zirkuitua osatzeko.

4. Zirkuitu elektronikoak aztertzea eta osagai diskretu batek edo multzo funtzional batek zirkuituan egiten duen lana identifikatzea.

Ebaluatu nahi da ea ikasleek ba ote dakiten osagai edo multzo funtzional bati buruzko informazio teknikoa interpretatzen, zirkuituan izanen duen portaera ondorioztatzeko.

5. Osagai elektroniko baten zehaztapen teknikoak interpretatzea, baldintza nominaletan duen portaeraren magnitude nagusiak zehazteko.

Ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren osagai batek baldintza nominaletan duen funtzionamenduaren parametroak ondorioztatzeko, fabrikatzaileak emandako zehaztapen tekniko, taula, kurba eta abarrekoak aztertuz.

6. Zirkuitu elektroniko baten oinarrizko magnitudeak neurtzea, horretarako aparatu egokia aukeratzea eta zuzen konektatzea, eskala hoberena hautatuta.

Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren neurketa ekipo egokia hautatu, konektatu, erabili eta kalibratzeko, neurketaren emaitza interpretatzeko eta zirkuituak aztertu eta abian jartzeko probak egiteko.

7. Zirkuitu elektronikoetan edo horien osagaietan egindako neurketak interpretatzea, zuzen dabiltzala ziurtatzeko, matxurak aurkitzeko edo haien arrazoi posibleak identifikatzeko.

Ikasleek beren neurketen emaitzak interpretatzeko duten gaitasuna baloratu nahi da irizpide honen bidez. Neurketen emaitzak aurreikusitakoak ez direnean, ikasleek gai izan behar dute neurketa gaizki egin duten edo zirkuituko osagai eta konexioetan zerbaitek huts egin duen asmatzeko.

8. Aplikazioko zirkuitu elektronikoak muntatzea eskema batetik abiatuta, edo muntatuta daudenetan aldaketak egitea.

Baloratu nahi da ea ikasleek ongi interpretatzen duten ematen zaizkien informazioa zirkuitu bat edo zirkuitu baten simulazioa egiteko, kontuan izanik muntaketari, diseinuari eta funtzionamendu egokiari buruzko arauak, eta kalkulu teorikoen emaitzak errealitateko balioekin erkatzeko gai ote diren.

9. Azalpen memoriak egitea lan-proiektuei eta praktikei buruz.

Ikasleak, proposaturiko ariketa bakoitza amaitutakoan, egindako lanaren memoria aurkeztu beharko du. Kontuan hartuko dira memoriaren edukiaren kalitatea, idazteko eta aurkezteko modua, azalpen eskemak, justifikaziorako kalkuluak eta ezagupenen aplikazioa.

Geologia

Geologiak badu bere ikerketa eremua, hain zuzen ere, Lurraren egitura, osaera, jatorria eta bilakaera ezagutzeko xedea duena. Eremu hori handitu egin da aspaldi honetan, espazioaren eta eguzki sistemako beste planeta batzuen arakaketari esker. Egun, geologia fase berezi batean dago, eta honen ezaugarri nagusia da komunitate zientifikoak onartutako teoria orokor bat izatea, hots, "plaken tektonika". Teoria hori funtsezkoa da gure planetaren dinamika ulertu, iragana interpretatu eta etorkizuna aurreikusteko.

Geologiak ikertzen dituen gertaeretatik asko gizakientzat interes handiko arlokoak dira: "Lurraren eraketa", "sumendi eta lurrikaren arrazoiak", "Noiztik gara espezie?", "Dinosauruen eta beste zenbait izaki biziren desagerpenaren arrazoiak", etab. Gizarteak dituen arazo askoren konponbidearen abiapuntua geologian dago. Horien artean azpimarragarriak dira energia iturri alternatiboei buruzko ikerketak eta gas, ikatz eta petrolio gune berrien bilaketa; etenik gabe hazten eta garatzen ari den gizartearen beharrak asetzeko lehengaien hornikuntza; hildako gizakien kopurua eta kalte ekonomikoak gutxitzea jatorri geologikoko hondamendiak gertatzen direnean, adibidez, mendi hegaletako lur-irristaketak, uholdeak, lurrikarak, etab.; herri lan handiak (autobiak, eraikinak, urtegiak) segurtasun bermeekin egitea. Gaur badakigu, jakin ere, lurraldea edozein xedetarako erabili aurretik (meatzaritza, hirigintza, errepideak, josteta, nekazaritza, etab.) ingurumen-azterketa egin behar dela erabilerak ingurumenean kalte larria eta konponezina eragin ez dezan.

Batxilergoan, geologiako edukiak lau atal handitan egituratzen dira: Lurraren izaera fisiko-kimikoa, dinamika geologikoa, Lurraren historia eta Espainiako geologia. Lehenengo atalean Lurraren ezaugarri fisiko eta kimikoak aztertzen dira, eta Lurraren portaera ikuspuntu termodinamikotik. Bigarren atalean, berriz, dinamika geologikoaren prozesuak nolakoak diren aztertzen da. Metamorfismoa, magmatismoa eta deformazioak, meteorizazioa, higadura, sedimentazioa eta diagenesia; betiere, prozesu horiek biosferan eta Lurraren gainazal geografikoan duten eragina ahaztu gabe. Lurraren historiaren azterketan hauek izanen dira funtsezko helburuak: simaren iragana ezagutzeko erabiltzen diren prozedurak ulertzea, eta gure planetaren historian mugarri izan diren gertaera nagusiak ezagutzea. Azkenik, irakasgai honen beste alderdi garrantzitsu bat eskualdeko geologia da. Atal honetan Espainiako ezaugarri geologiko nagusiak aztertzen dira eta eskualdeko geologiak bertako bilakaera historikoarekin zer lotura duen ikusten da.

Batxilergoan, horrez gain, geologiaren heziketa lana da aurreko etapetan eskuratutako ezagupen geologikoak zabaldu eta sakontzea, beste zientzia esperimentaletan ikasleek bereganatutako ezagutza erabiltzea eta haien pentsamendu formala garatzen laguntzea. Beste alde batetik, teoriak zientziaren garapenerako zein garrantzitsuak izan diren erakusten du. Azkenik, bigarren hezkuntzaren amaierako etapa honetan nabarmenagoa da geologiaren alderdi orientatzaile eta prestatzailea, geroko ikasketei begira.

Helburuak

Irakasgai honen garapenak ondoko gaitasun hauek bereganatzen lagundu behar die ikasleei:

1. Geologiaren kontzeptu garrantzitsuenak eta horien lege, teoria eta ereduak ulertzea, eta zientzia honen garapenean betetzen duten papera baloratzea.

2. Eguneroko bizitzan sortzen diren arazoetarako irtenbideak bilatzea, garrantzizko ezagupen geologikoak hautatuz eta aplikatuz.

3. Autonomiaz erabiltzea ikerketa zientifikoari dagozkion estrategiak (problemak planteatu, hipotesiak egin eta kontrastatzea, diseinu esperimentalak planifikatzea, etab.) eta geologiaren prozedurak, ikerketa txikiak egiteko eta, oro har, ezezagunak zaizkien egoerak eta fenomenoak aztertzeko.

4. Geologiaren izaera eta mugak ulertzea, bai eta teknologiarekin eta gizartearekin dituen elkarrekintza konplexuak ere, eta baloratzea egungo bizi baldintzak hobetzeko lan egin behar dela.

5. Zenbait iturritatik heldu den informazioa baloratzea, nork bere iritzia izateko eta, ondorioz, geologiaren inguruko egungo arazoen aurrean adierazpen kritikoak egiteko.

6. Geologiaren garapena prozesu aldakor eta dinamikoa dela ulertzea, eta bestelako iritzien aurrean jarrera malgua eta irekia erakustea.

Edukiak

1. Lan zientifikora hurbiltzea.

-Lan zientifikoaren oinarri diren prozedurak: problemak planteatzea, hipotesiak eratu eta egiaztatzea, saiakuntzak antolatu eta garatzea, emaitzak interpretatzea, komunikazio zientifikoa, informazio iturrien erabilera.

-Ikerketaren oinarri diren teoria eta ereduen garrantzia.

-Lan zientifikorako jarrerak: bistakoa zalantzan jartzea, egiaztatu beharra, zorrotzak izan eta zehaztu beharra, ideia berrien aurrean irekia izatea.

-Lan eta azterketa intelektualeko ohiturak.

2. Geologia, teknologia eta gizartea.

-Geologiaren izaeraren analisia: lorpenak eta mugak, saioetarako eta etengabeko bilaketarako joera, bilakaera, errealitatea ereduen bidez azaltzea.

-Geologiaren loturak teknologiarekin eta biek gizartean duten eragina. Balorazio kritikoa.

-Gizartearen, biologiaren eta teknologiaren arteko eraginak. Balorazio kritikoa.

3. Lurraren materia eta energia.

-Lurraren barneko beroa eta tenperatura: jatorria eta ondorioak. Energia fluxua Lurrean.

-Lurraren grabitatea eta magnetismoa.

-Lurraren egitura. Jatorria eta osaera.

-Material geologikoaren motak. Materia mineralaren izaera ulertzeko oinarriak. Mineral ugarienak. Meatokiak. Harrien eraldaketa.

4. Prozesu geologikoak.

-Harri magmatikoen motak. Industriarako interesa duten harri magmatikoak. Magmatismoa plaken tektonikan. Gertaera bolkanikoak eta giza bizitza. Harri magmatikoak paisaian.

-Metamorfismoa: metamorfismoaren fisika eta kimika, metamorfismo motak eta harri metamorfikoen motak. Industriarako interesa duten harri metamorfikoak. Metamorfismoa eta plaken tektonika. Harri metamorfikoak paisaian.

-Diastrofismoa: deformazio faktoreak, deformazio motak. Deformazioa eta plaken tektonika. Deformazioen eragina giza bizitzan. Deformazioak paisaian.

-Lurraren azaleraren higadura: eragileak, nola modelatzen diren erliebea, harriak eta sedimentu-fazieak. Jatorri sedimentarioko meatokiak.

-Analisi geomorfologikoa: sistema morfoklimatiko epel-hezea eta lehorra. Egiturak erliebearen modelaketan duen eragina.

-Barneko zein kanpoko prozesu geologikoen adierazpenak eguzki sistemaren beste argizagietan.

5. Lurraren historia.

-Serie estratigrafikoak, erregio batean gertatutako prozesu biologiko eta geologikoen identifikazio bide.

-Unimorfismoa eta aktualismoa. Nola aplikatzen diren historia geologikoa berritzean.

-Sedimentu-fazieak: identifikatzea eta interpretatzea.

-Datazio erlatiboa eta absolutua: ebakidura geologikoen azterketa.

-Lurraren historia geologikoaren gertaera garrantzitsuenak.

6. Espainiako eta inguruko lurraldearen geologia.

-Espainiako geologiaren ezaugarri nagusiak eta oinarrizkoak: mendigune iberikoa, inguruko eta periferiako mendiak, sakonuneak, Balear uharteak eta Kanariar uharteak.

-Espainiako bilakaera geologikoa plaken tektonikaren ikuspegitik.

Ebaluazio irizpideak

1. Lurralde bateko mapa topografiko eta geologiko sinpleetatik abiatuta, egitura geologiko zehatz batzuk non dauden ateratzea, bai eta egitura horien eta erliebearen arteko erlazioa ere.

2. Ebakidura geologiko sinpleetan dauden formazio litologikoak identifikatu eta irizpide kronologiko desberdinak aplikatzea formazio bakoitza datatzeko.

3. Egoki erabiltzea hainbat tresna eta teknika, adibidez: estereoskopioa, begi biko lupa, taula kronoestratigrafikoa, orri meheak eta bloke-diagramak.

4. Gure inguruko lurraldean harri mota ohikoenak zein diren jakitea, eta bereziki monumentuetan, eraikinetan eta interes soziala edo instrumentala duten beste aplikazioetan erabiltzen direnak.

5. Ikerketa geologikoa gure zibilizazioko jarduerekin erlazionatzea: meategien prospekzioa eta ustiaketa (ikatza, petrolioa, metalak, erregai erradioaktiboak, agregakinak, etab.), hondakin erradioaktiboak gordetzeko tokien bilaketa, lurrazpiko urak aurkitu eta ustiatzea, eraikin eta bide publikoak egitea, etab.

6. Teoria geologiko garrantzitsuenak (ohiko higadura zikloa eta plaken tektonika) aplikatzea gure planetan erregioak interpretatzeko.

7. Materia mineralaren ezaugarri garrantzitsuenak zein diren jakin eta harreman sinple batzuk ezartzea osaketa kimikoaren, egitura kristalinoaren eta portaera fisiko-kimikoaren artean.

8. Lurraren portaera orokorra deskribatzea, egun dauzkagun energia moten jatorria eta izaera kontuan hartuz, bai eta energia jarioa eta balantzea ere, eta gure planetak bereak dituen prozesu dinamikoak.

9. Prozesu geologikoek ingurumenean eta giza bizitzan duten eragina baloratzea.

10. Iraganeko gertaerak aztertzea, kontuan hartuz denbora geologikoaren eskala eta banaketa, gertaera gradualak edo hondamendiak gertatu ahal direla eta datuak eskuratzeko prozeduren fidagarritasuna.

11. Loturak ezartzea inguruko lurraldearen ezaugarri nabarmenenen eta Iberiar penintsularen eta Balearretako eta Kanarietako artxipelagoen bilakaera geologikoaren artean.

Mekanika

Mekanika teorikoa gorputz materialen mugimenduaren lege orokorrak aztertzen dituen zientzia da (mugimendu hori sortu duten indarrei lotua); mugimendu horiekin zerikusia duten problemak aztertu eta ebazteko prozedurak eta metodo orokorrak ezartzen ditu.

Hala ere, Mekanikak, Batxilergoko irakasgai gisa, zientzia aplikatuaren ikuspegia du, eta teknologiatik zientzia fisikoetatik baino hurbilago dago. Indar eta mugimenduen eraginpeko gorputz materialen eremu zabalean, irakasgai honek egituren eta makinen elementu mekaniko garrantzitsuen azterketa du mami.

Helburuari dagokionez, irakasgai honek makinen eta egituren elementuen azterketa mekanikoari ekin ahal izateko beharrezkoa duten ezagutza eman nahi die ikasleei; horrela, elementu horiek aldatu ahalko dituzte eta planteamendu berriei erantzun, edo horien eraikuntza justifikatu.

Irakasgaiak honako hau eransten dio Batxilergoko curriculumari:

-Arrazoibide logikoa hobetzen du; izan ere, elementu mekanikoen hurbiltasunaren eta sinpletasunaren ondorioz bere barne koherentzia eta funtzionamenduaren zorroztasun logikoa erraz asimila baitaitezke.

-Ezagutza teorikoak egoera errealetara eramaten ditu; izan ere, lege orokorrak elementu zehatzen azterketa eta analisian erraz aplikatzeak gaitasun hori indartzen baitu.

-Espiritu kritikoa bultzatzen du, elementu mekanikoen analisi metodiko, estatiko, zinematiko eta dinamikoak gaitasun hori garatzen baitu.

-Hizkuntzaren zehaztasuna garatzen du, eta horrek ahozko eta idatzizko adierazpena eta ulermena aberasten ditu, berariazko hiztegia eta hitzen kontzeptu-zorroztasuna handituz.

-Inguruko mundua errazago ulertzen laguntzen du, elementu mekanikoen eta Mekanikaren historiaren azterketa zientziaren historiarena delako, neurri batean.

Irakasgai honen edukiak sei multzotan antolatuta daude. Lehenengo multzoak makina eta egituren Lotura eta Ekintza Mekanikoen azterketa sistematizatu eta eskematizatzen du. Estatikaren multzoan egitura eta makinen elementuen oreka baizik ez da aztertzen, osotasunetik aterata eta planoan kokatuta; hala ere, orekaren tratamendu generikoak gai horretara aurretiaz eta zorroztasun formal handiagoz hurbiltzen uzten du. Zinematikak makina eta mekanismoen elementuen translazioa eta biraketa aztertzen ditu. Mugimendu lauari buruzko sarrera batean biraketako aldiuneko zentroaren metodoa azaltzen da elementuetan abiadurak zehazteko; mugimenduen konposiziokoa, berriz, mekanismo artikulatu sinpleetarako. Dinamikan simetri ardatz finkoen inguruko solidoen biraketa garatzen da funtsean. Interes berezia dute, alde batetik, energia mekanikoaren kontserbazioaren printzipioak makinen eta mekanismoen gaineko ekintzak zehazteko, eta, bestetik, makinetako bibrazioen azterketa hastapenak. Materialen Erresistentzia sailean solido elastikoaren erresistentziaren azterketara hurbiltzen ahal da. Fluidoen Mekanikari buruzko sarrera batekin osatuko litzateke irakasgaia.

Edukiak modu klasikoan aurkeztu dira eta, neurri batean, irakasgaiaren logikari erantzuten dio horrek; irakasleak izanen dira, haatik, gelako programazioan kurtso bakoitzeko segida zehaztuko dutenak, ikastetxean ematen diren heziketa zikloak eta ikasleek aurretik duten ezagutza kontuan hartuta.

Mekanikaren legeetara hurbiltzea -gorputzen gain aritzen diren indarren eta mugimenduen arteko erlazioaren azterketa-, egitura eta makinen elementu errealen azterketatik abiatuta egin behar da. Ez dirudi, hortaz, egokia denik eduki horiek mekanika teorikoaren edo mekanika arrazionalaren planteamendutik begiratuta lantzea, baizik eta mekanika aplikatuaren ikuspegitik. Horregatik, metodologia egoki baten arabera, elementu mekanikoetako indar eta mugimenduak ikasiko lirateke, Mekanikaren legeetan oinarrituta eta, gero, horren eraikuntzaren zergatia justifikatuz, ahal den neurrian. Makina eta egiturak osatzen dituzten elementuen azterketa mekanikoa -estatikoa, zinematikoa, dinamikoa eta erresistentea- izanen da gelako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak etengabe bideratuko dituena.

Helburuak

Batxilergoan Mekanikako ikasketen bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:

1. Eskakizun desberdinen mende dauden elementu, egitura edo sistema mekaniko errealen portaerako ereduak eraikitzea, eskeman funtsezkoa agertuz eta osagarria alde batera utziz.

2. Solido zurrunetan eta sistema mekaniko konplexuagoetan izaten diren ekintzak eta beren arteko erlazioak identifikatzea.

3. Adibide errealetan Mekanikaren legeak eta esperientziaren ondoriozko beste formula batzuk aplikatuz, problemak aztertu eta ebaztea, errealitate horrek berak ezartzen dituen mugak kontuan hartuz.

4. Formak, dimentsioak, materialak eta, oro har, objektuen eta sistema teknikoen diseinua eskakizun mekanikoekin erlazionatzea, eta haien eraikuntza justifikatzea.

5. Mekanikarekin zerikusia duten kontzeptuak eta hiztegi bereizia egoki erabiltzea komunikazioan eta ideia eta iritzi trukean.

6. Magnitudeen neurketa unitateak zuzen erabiltzea.

7. Mekanikaren legeekin arrazoitzearen bidez, oinarrizko "sen mekanikoa" garatzea.

Edukiak

1. Lotura eta ekintza mekanikoak.

-Bektoreei buruzko sarrera. Masen geometria, masa-zentroa, grabitate-zentroa, sekzio baten inertzi momentua ardatz batekiko, inertzi erradioa.

-Lotura mekanikoak. Motak, ezaugarriak, askatasun mailak, giltzadurak, horman sartzea, irristailuak, errotulak, euskarriak, lotura helikoidalak. Lotura mekanikoak mekanismo eta sistema material errealetan aztertu eta modelizatzea.

-Sistema material baten gaineko ekintzak. Barne eta kanpo indarrak. Urrutiko indarrak eta ukipen indarrak: puntualak, banatuak, likidoen presiokoak, marruskadurakoak. -Indar baten momentua. Indar parea. Ekintzak mekanismo eta sistema material errealetan aztertu eta modelizatzea.

-Indarrak eta momentuak lotura mekaniko perfektuen bidez transmititzea. Lotura mekaniko errealak, marruskadura.

2. Estatika.

-Puntu materialeko sistema baten oreka: orekaren baldintza unibertsalak.

-Solido zurrun baten oreka, askea edo lotura finkoak dituena, indar planokideetako sistema baten mende dagoena. Sistema bakunen orekako marruskadura eztabaidatzea.

-Elementu giltzatuak eta irristailuak dituzten mekanismo lauen azterketa estatikoa. Lauki giltzatua, biela-biradera. Bastidore eta makinen elementu giltzatuen azterketa estatikoa. Makina sinpleen, polea finkoen eta higikorren, tornuen eta kabrestanteen azterketa estatikoa.

-Elementu giltzatuen egiturak; tentsioen zehaztapena.

3. Zinematika.

-Puntuaren zinematika. Puntuaren posizioa, abiadura eta azelerazioa planoan. Mugimendu lineala eta zirkularra: adierazpen intrintsekoak eta kartesiarrak.

-Solidoaren zinematika. Translazioko mugimendua. Translazio zuzen uniformea eta uniformeki azeleratua. Gidariak edo irristailuak, paralelogramo giltzatua. Ardatz finko baten inguruko biraketa. Biraketa uniformea eta uniformeki azeleratua. Adierazpen intrintsekoak eta angeluarrak. Gurpilak, engranajeak, bolanteak. Mugimendu helikoidal uniformea. Torlojuak.

-Mugimendu laua. Biraketako aldiuneko zentroa, abiaduren zehaztapena. Mugimenduen, abiadura absolutuaren, erlatiboaren eta arrastekoaren konposizioa.

-Bibrazio mugimendu sinplera hurbiltzea.

4. Dinamika.

-Puntuaren dinamika. Dinamikaren funtsezko printzipioa puntu material batek planoan duen mugimendu lineal eta zirkularrean; mugimenduaren ekuazioak.

-Solidoaren dinamika. Translazioa planoan. Funtsezko printzipioa. Mugimenduaren ekuazioak. Lana, energia eta potentzia. Mugimendu kantitatea: horren kontserbazioa sistema isolatu batean.

-Solidoaren dinamika. Simetria-ardatz finko baten inguruko biraketa. Funtsezko printzipioa. Mugimenduaren ekuazioak. Inertzia momentua. Lana, energia eta potentzia. Momentu zinetikoa: horren kontserbazioa sistema isolatu batean.

-Makina eta mekanismoen analisi dinamikoa. Makina eta mekanismoen gaineko ekintzak zehaztea, energia zinetikoaren teorema eta energia mekanikoaren kontserbazioaren printzipioa. Masa birakariak orekatzea eta masa alternatiboak orekatzeari buruzko sarrera. Lerradurazko eta errodadurazko marruskadura. Makina eta mekanismoen errendimendua.

-Bibrazioaren eraginpean dagoen solido elastikoa. Erresonantzia. Nekea. Motelgailuak. Abiadura kritikoak arboletan.

5. Materialen erresistentzia.

-Materialen elastikotasuna eta plastikotasuna, Hooke-ren legea. Elkarren ondoko bi material-sekzioren arteko ekintzak, esfortzuak. Lan esfortzua, segurtasun koefizientea.

-Trakzioa, konpresioa, ebakidura. Makurdura: indar ebakitzailea eta momentu makurtzailea; esfortzuak. Habe bermatuak eta habe hegalkinak, karga puntual eta uniformeki banatuen mende daudenak. Bihurdura ardatz zirkular beteetan eta kofadunetan. Gilbordura, karga kritikoa, zurkaitzetan eta makina eta egituren elementu lerdenetan izaten diren esfortzuak.

-Esfortzu termikoak. Esfortzu kontzentrazioa, hozkatze efektua. Nekea.

6. Fluidoen mekanikari buruzko sarrera.

-Hidrostatika, Pascal-en teorema. Fluido perfektu konprimaezinen zinematika, Bernouilli-ren teorema. Fluido errealak, karga galera. Profil baten inguruko fluidoen mugimendua, sostengatzea eta erresistentzia.

Ebaluazio irizpideak

1. Sistema material errealetan lotura mekanikoak identifikatzea eta horien ezaugarriak eta transmititzen dituzten indar eta momentuak azaltzea.

2. Sistema material errealen gainean izaten diren ekintzak identifikatzea, indar edo momentu gisa azalduz eta horien balioa, norabidea eta noranzkoa agertuz.

3. Elementu bat mekanismo, bastidore edo makina batetik isolatzea, planoan irudikatzea, elementu horri aplikatutako indar eta momentuak aplikatzea, oreka planteatzea eta balio ezezagunak kalkulatzea.

4. Oreka planteatzea eta tentsioen balioa kalkulatzea egitura lauen edo egitura espazial sinpleen (planoetara erraz bihurtzen ahal direnen) elementu giltzatuetan.

5. Sistema material errealetan mugimendu lineal eta zirkularrak identifikatzea eta, horien funtzionamenduko puntu garrantzitsuetan, posizioak, abiadurak eta azelerazioak kalkulatzea.

6. Sistema giltzatu sinple baten mugimendu lauan diren abiadura absolutua, erlatiboa eta arrastekoa identifikatu eta kalkulatzea, hautatutako erreferentzi sisteman.

7. Dinamikaren funtsezko printzipioa makina biratzaileei aplikatzea, osotasunaren funtzionamenduan inertzi mugimenduak duen balioa eztabaidatzea eta potentzia, pare eta biraketa erregimeneko magnitudeak erlazionatzea.

8. Energia mekanikoaren kontserbazioaren printzipioa makina eta mekanismoei aplikatzea eta, oro har, sistema mekaniko erreal sinpleei; marruskaduraren eragina eztabaidatzea eta errendimenduen balioak zehaztea.

9. Egitura eta multzo mekaniko bat osatzen duten elementuen diseinua eskakizun desberdinekiko erresistentziarekin erlazionatzea (trakzioa, konpresioa, ebakidura, makurdura, bihurdura eta gilbordura), eta arrazoibideetan kontzeptu eta hitz egokiak erabiltzea.

10. Kargak, esfortzuak eta segurtasun koefizientea elkarren artean erlazionatzea egituren elementu sinplifikatuetan edo trakzioaren, konpresioaren eta ebakiduraren mende dauden sistema mekaniko errealetan.

11. Egitura errealen eraikuntza justifikatzea, beren eskakizun aerodinamikoen ikuspuntutik begiratuta.

12. Fluido perfektu konprimaezinen zirkulazioan zerikusia duten magnitudeen balioak kalkulatzea, elkarrekin lotzea eta neurri unitate egokiak zein diren azaltzea.

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN MODALITATEKO AUKERAKO IRAKASGAIAK

Musikaren historia

Batxilergoan Musika irakatsiz ikaslea hezi nahi da iraganeko eta oraingo agerpen musikalen azterketa, ulermen eta balorazioaren bitartez; horretaz gainera, gaur egungo gizartean musikak duen sorkuntza, hedapen eta kontsumoaren aurrean jarrera kritiko eta irekia sortu nahi da ikasleengan.

Irakaskuntza honek ikasleen heziketan lagundu behar du, eta historiaren azterketa, agerpen kulturalak edo sentsibilitate artistikoaren bilakaera lantzen dituzten gaietara iristeko bide eman.

Halaber, musikak, kurtso honetan, ikasleak goi mailako ikasketetarako prestatu behar ditu: bai musikarekin zerikusia duten ikasketetarako, bai humanitateetako gainerako sailekin edo, oro har, kultur munduarekin zerikusia dutenetarako. Irakasgai honen beste xede bat ikasleen nortasuna eta gaitasuna garatzea da eta, horrekin batera, sentsibilitate musikala eta gozamen estetikoa sorraraztea, lortzen diren ezagutzen bitartez.

Batxilergorako hautatu diren edukiek hizkuntzaren, adierazpenaren eta entzutearen alderdi historiko, soziologiko eta estetikoak biltzen dituzte, eta musikaren historiaren ezagutza zenbait ikuspuntutatik begiratuta sakontzea dute xede nagusi: ikuspuntu artistikoa, zientifikoa, teknikoa eta soziala, ikasleak estudiatzen ari diren irakasgaien antzeko edo osagarri diren eremuetara bideratuko dituztenak. Batxilergorako proposatu diren eduki multzo horiek elkarren arteko erlazioa eskatzen dute. Bereizita ikus daitezke edo batzuk besteetan tartekatuta. Guztiak ere modu kronologian egitura daitezke edo, bestela, oinarrizko kontzeptuetatik abiatuta gaiak sakon landu.

Kulturaren munduarekin zuzen lotuta dagoen irakasgaia denez, horren parte bezala ikusi behar da eta, ahal den neurrian, jakintza artekotasunaz baliatu hobeki ulertzeko.

Irakasgai hau ez da hartu behar historiatik, literaturatik, pentsamendu filosofikotik eta, oro har, artetik bereizita, zeren eta musikaren historia gizakiaren eguneroko bizitzako gorabeheren emaitza eta historiaren eragile izan baita.

Batxilergoko Musikaren historia izeneko irakasgaiaren irakaskuntzak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bezala, funtsezko bi oinarri metodologiko izan behar ditu: musikaren adierazpena eta entzutea.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak behar duenaren arabera erabiliko dira honako prozedura hauek: kantua, dantza, partitura eta testuen iruzkina, kontzeptu-mapak, ikus-entzunezko baliabideak eta teknologia berriak, etab. Horrela, proposatutako edukiak ulertu, aztertu, bereganatu eta erlazionatu egin ahalko dira. Hala ulertu, aztertu, bereganatu eta elkarrekin lotu ahal izanen dira proposaturiko edukiak. Metodologia horren bitartez musikako prestakuntza sendoa lortzen bada, gure gizarteak eskaintzen dituen agerpen musikal desberdinen kritika eta balorazioaren eremuan sartu ahalko dira ikasleak.

Helburuak

Batxilergoan Musikaren historiako ikasketen bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:

1. Gizartean sortzen diren agerpen musikal ugariei buruzko gogoeta egitea eta horien ekarpenak baloratzea.

2. Musika lanak alderdi formal eta estilistikoak kontuan hartuta aztertzea entzutearen eta ikerketaren bidez, eta musika gizarteko fenomeno gisa aztertzea.

3. Historian murgildutako agerpen artistiko baten moduan ikustea musika, eta sorkuntza prozesuan faktore kultural, ekonomiko eta politikoek duten eragina kontuan izatea.

4. Musika lanen sorkuntza prozesua eta komunikaziorako bide desberdinen bitartez duten hedapena ulertzea.

5. Ikus-entzunezko baliabideak sormenez erabiltzea, eta horiek adierazpenerako dituzten ahalbideak eta informazio eta komunikaziorako iturri gisa duten zeregina baloratzea; komunikazio sareak eta musikan duten funtzioa oinarrizko maila batean ulertzea.

6. Musikako prozesuak eta horiek inguru kulturalarekin duten erlazioa ahoz zein idatziz adierazi ahal izateko behar den lexikoa ikastea.

7. Entzute eta adierazpen musikala ezagutzarako bide moduan eta sentsibilitatea eta sormena aberastu eta garatzeko erabiltzea.

8. Inguruko baliabide musikal nagusiak ezagutu eta kritikoki erabiltzea, estudiorako eta aisiarako bide gisa hartuta.

9. Aztertutako lanei buruzko iritzi eta irizpideak sortzea, musikaz objektibotasunez hitz egin ahal izateko.

10. Musikaren erabilera sozialak eta musikarien zeregin sozialaren bilakaera aztertu eta kritikatzea.

Edukiak

1. Musika instrumentala.

-Musika instrumentalaren bilakaera, eremuak eta funtzionaltasuna. Talde instrumentalak eta beren bilakaera. Azterketa organologikoa eta analisi soziologikoa.

-Errenazimentutik XX. mendera bitarteko forma instrumentalak. Formen bilakaera partituren eta entzunaldien bidez aztertzea.

-Musikariaren funtzio soziala eta horren bilakaera.

2. Ahots musika.

-Kantua Erdi Aroan: Kantu Gregorianoa, polifoniaren sorrera eta trobadoreen kantua.

-Errenazimentuko polifonia. Kantu koralaren garapena: kontrapuntua eta homofonia. Azterketa eta entzutea.

-Musika erlijioaren zerbitzuan: erreforma eta kontrarreforma. Barrokoko ahots formak: testua eta musika.

-Ahots musika Erromantizismoan: kanta eta lied-a, musika eta poesia.

-Musika korala.

-Ahotsaren kontzeptu berriak: inpresionismoa, espresionismoa, nazionalismoa eta abangoardiak.

3. Antzerki musika.

-Ikusleak eta ikuskizuna: antzezpenak zein eremutan egiten diren, soziologia. Opera, fenomeno sozial gisa.

-Aurrekariak: drama musikalaren jatorriak. Opera serioa eta opera bufoa. Erromantizismoko opera eta XX. mendeko opera.

-Espainiako antzerki musika eta bere generoak: zarzuela, eszena-tonadilla eta opera.

-Komedia musikala: music hall-etik musikal amerikarrera.

-Dantza eta balleta: jatorria, bilakaera eta tipologia.

4. Musika gaur egungo gizartean.

-Gaur egungo musikaren jatorria. Musikako generoek XX. mendean izan duten berrikuntza: tipologia. Abangoardia historikoak eta egungo lengoaiak.

-Soinu grabatua eta musikan duen eragina: fonografotik soinu digitalera.

-Musika eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak.

5. Musikaren interpretazioa.

-Orkestra zuzendaritza: eskolak eta zuzendari aipagarrienak.

-Ahots musikako figura garrantzitsuenen ekarpena.

-Bakarlari instrumentalak eta musikaren hedapenean izan duten garrantzia.

Ebaluazio irizpideak

1. Ahots eta instrumentu bidezko adierazpenaren ahalbide desberdinak bereiztea eta musikan duten zeregina ezagutzea.

2. Ahots musikaren ezaugarriak eta bilakaera ezartzea, eta ahots forma garrantzizkoenak bereiztea.

3. Operaren, zartzuelaren eta baletaren ezaugarriak bereiztea, eta beren funtzio soziala ezagutzea.

4. Lexiko egokia erabiliz lan eta forma musikal desberdinen ezaugarri garrantzikoenak definitzea, entzutean eta partituretan oinarrituta.

5. Instrumentuen eta horien taldeen bilakaera ezagutu eta ikertzea, eta forma instrumental aipagarrienak bereiztea.

6. Musikak historian zehar izan duen funtzio soziala aztertu eta ulertzea, eta ekarpenak bereiztea.

7. Konposizioko korronte berriak identifikatzea eta teknologia berriek musikaren sorkuntzan eta erreprodukzioan duten garrantzia baloratzea.

8. Interpreteak berregite eta hedapen musikalean duen garrantzia baloratzen jakitea.

Iragarkiaren kodea: F0807792