7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2007ko abuztuaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko aldaketa, elurra kentzeko makinen konponketei buruzkoa. Kreditu berezi baten bitartez eginen da, 2.892,00 eurokoa, 452.213 kontusaila sortuta eta dirusarreren aurrekontuko kontusailaren kargura finantzatuko da:

Jendaurreko epea, 2007ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 31n, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki baitzen, erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Argitara ematen da, aipatu Legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erronkarin, 2007ko abenduaren 10ean.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0718925