II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
JAURRIETA
Jaurrietan sistema orokorra betearazteko proiektua. Behin betiko onespena
Jaurrietako Udalak, 2007ko abenduaren 4ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Jaurrietako Udalak, 2007ko ekainaren 12ko osoko bilkuran, Jaurrietan sistema orokorra betearazteko proiektua onetsi zuen eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera eman zion; hori guztia jendaurrean egon zen, hamabortz eguneko epean.
Epe hori iragan eta ez da haren aurkako alegaziorik jaso
beraz, erabaki da:
Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea Jaurrietan sistema orokorra betearazteko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Onespenak berarekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.
Bigarrena.-Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, beharrezkoa baita lurra erostea Jaurrietako Baja karrikan sistema orokorra ezartzeko, errepide gisa erabili eta karrika horretako zirkulazioa eta ibilgailuen joan-etorria erraztu eta hobetu beharrez. Erosketa honen bidez Llana karrikako egungo zabalera handitu eta joan-etorriari fabore egiten zaio gaur egun zirkulaziorako estua den toki batean.
Hirugarrena.-715,14 euroko kreditu atxikipena egitea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaindu ahal izateko.
Laugarrena.-Erabaki hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Herriko Etxeko iragarki oholean. Orobat, ukitutako titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:
Berraztertzeko errekurtsoa, Jaurrietako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Jaurrietan, 2007ko abenduaren 4an.-Alkatea, Javier Matias Celay Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L0719510