7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1201/2007 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Juana María Larumbe Sola Nafarroako Zerga Ogasuneko Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedaturikoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Juana María Larumbe Sola, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea. Aditzera ematen zaio izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko duela lanpostuaz, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 19an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0719672