7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Autonomia pertsonala sustatu eta menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko programarako gizarte langile lanpostua, oposizio-lehiaketa bidez, lan kontratu finkoarekin eta lanaldi erdian hartzeko deialdia. Izendapena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, eta Autonomia pertsonala sustatu eta menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko programarako gizarte langile izateko lanpostua betetzeko probetako epaimahaiak egin duen proposamenarekin bat (deialdia 2007ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ekainaren 29an), Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Juntak, 2007ko abenduaren 19ko bilkuran, Igor Portu Juanena izendatzea erabaki zuen, programa horretako gizarte langile izateko, hura izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Etxalarren, 2007 abenduaren 20an.-Lehendakaria, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0719957