7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TXULAPAIN

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Txulapaingo Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 1/2007 espedientea tramitaturik eta 2008ko otsailaren hasieran Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Narila Mondragón Ciarrak, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren abenduaren 17ko 38/2007 ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1. Udal honetako zinegotzi Amalia Zabalza Milagros eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2. Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Markalainen, 2007ko abenduaren 18an.-Alkatea, Narila Mondragón Ciarra.

Iragarkiaren kodea: L0719767