7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

531/2007 ebazpena

2007ko abenduaren 11n, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 531/2007 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Hiri hondakinetako zerbitzuen finantzazioa arautzeko ordenantzak koefiziente zuzentzaileak ezartzen ditu, II. eranskinean. Koefizienteak 4 zenbakiko erabilera-kodeari (etxebizitza) aplikagarri zaizkion udalerrien arabera ezartzen dira, aipatu ondasunen zerga oinarriak berdintzearren, Mankomunitatearen eremuaren barnean dagoen desberdintasuna kontuan hartuta. Ekitaldi bakoitzean aplikatu beharreko koefizienteak urrian jasota dauden balio katastralen arabera onartzen dira. Horregatik, hona zer aurreikusten duen ordenantzak: "2007ko ekitaldian zehar balorazio-txosten berri bat indarrean sartuko balitz, udalerri horretako koefiziente zuzentzailea egokitu beharko litzateke balio katastralak aldatutako proportzio berean."

2006ko abenduaren 27ko 155. zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoaren arabera, behin betikoz onetsi da Noain-Elortzibarko hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena.

Zerbitzu teknikoek behar diren egiaztapenak egin dituzte indize zuzentzaile berriak ezartzeko.

Horren arabera,

EBATZI DUT:

4 zenbakiko erabilera-kodeari (etxebizitza) aplikagarri zaizkion indize zuzentzaile berriak onartzea ondoko udalerri honetan.

Udalerria: Noain (Elortzibar).

Aldatu beharreko indizea: 0,89.

Indize berria: 0,66.

Iruñean, 2007ko abenduaren 11n.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0719752