7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE ARAKIL

2008ko zerga-tasak

Uharte Arakilgo Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, 2008ko zerga-tasa eta tasa hauek onetsi zituen:

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,60.

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,17.

-Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 7/1996 Foru Legean ezarritako tasak, eta 1,2ko ponderazio indizea ezartzea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Uharte-Arakilgo populazio eskubidedunarentzat aldi bakoitzerako ezarritako gutxieneko tasak ezartzen dira.

-Ur horniduraren tasa:

Etxebizitzako kontsumoa: 0,25 euro/m³. Gutxieneko kuota: 4,62 euro.

Industriako kontsumoa: 0,40 euro.

-Hartuneak:

Etxebizitzetarako: 300 euro.

Industriako erabilera: 375 euro.

-Kable bidezko telebista hartunea: 150 euro.

-Auzolana: urtean bi auzolan (30 euro bakoitzeko).

-Lurzorua okupatzeko tasak: dagokion ordenantzan ezarritakoak.

6/1990 eta 2/1995 Foru Legeetan ezarritakoarekin bat, erabaki hori eta dagokion espedientea Udalaren bulegoetan egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko interesa dutenek azter ditzaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin; behin betiko onetsitzat joko da haren aurkako alegaziorik aurkezten ez bada.

Uharte Arakilen, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Joaquín María Huarte Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0719699