7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EDER PARTZUERGOA

Estatutuen aldaketa

Eder Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, 2007ko azaroaren 27ko erabakiaren bidez, estatutuen aldaketa onetsi zuen, espedientera bildutako testuaren arabera.

Aipatu aldaketa jendaurrean egonen da hamabortz egunez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 213.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Haien ale bat eskuratzeko, Partzuergoaren egoitzara jo ahalko da, Yehuda Ha-Levy plaza, z.g., Tutera (Nafarroa).

Tuteran, 2007ko abenduaren 4an.-Idazkaria, Fernando Arriazu Bonel.

Iragarkiaren kodea: L0719519