7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CADREITAKO ETA VILLAFRANCAKO UDALERRIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Udal ordenantza, Tuterako osasun etxeetara joateko taxi zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena

Cadreitako eta Villafrancako Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2007ko abenduaren 13ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tuterako ospitalera eta anbulatoriora joateko garraio zerbitzuaren tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Cadreitan, 2007ko abenduaren 13an.-Batasuneko burua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0719324