7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTSAGABIA

Ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2007ko abenduaren 12ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 7. ordenantza fiskala, hots, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena, zenbatekoen eranskinari dagokion bezainbatean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betiko bilakatuko da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2007ko abenduaren 14an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0719310