7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

HAPOko URM-1 unitateko aldaketaren hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2007ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea HAPOko URM-1 unitateko aldaketa, Promociones La Plana, S.L.k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80. artikuluak 70.ari buruz ezarritakoa aplikatzeko.

Tafallan, 2007ko abenduaren 7an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0719334