7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2007ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Corellako Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, 2. zenbakiko APAko B etxe-sailari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2007ko abenduaren 18an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0719451