7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR2 banaketa eremuaren plan partzialeko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Alkatetzak urtarrilean emandako 32/2007 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR2 banaketa eremuaren plan partzialeko aldaketa puntuala, Pedro Ojer Mandela jaunak Industrias del Recambio, S.L.ren izenean aurkeztua. Espedientea jendaurrean egon da 2007ko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 17koan, eta hemengo prentsan argitaratu ondoren, eta ez da alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1a) artikuluan xedatutakoari jarrraikiz, argitara ematen da plan partzialeko aipatu aldaketa horren behin betiko onespenaren erabakia.

Aldaketa puntua horren ondorioz, gutxieneko beste lurzatiketa bat ezarri da I.1 irlarako, sakoneran 33 m eta fatxadako frontean 10,7 m duten moduluek zedarritua.

Eguesen (Eguesibar), 2007ko abenduaren 12an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0719410