7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VIRGEN DEL PORTAL ZAHAR ETXEA

Zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Villafrancako Virgen del Portal Zahar Etxeko Gobernu Batzordeak, 2007ko abenduaren 11ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Villafrancan, 2007ko abenduaren 18an. Batzordeko burua, Jesús Rudi Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0719409