7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARGUEDAS

Ordenantza fiskaletako aldaketak. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2007ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ordenantza hauetako aldaketak, 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko baitute indarra:

1.-Agiriak prestatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2.-Jarduera sailkatuko lizentziak eta irekitzekoak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3.-Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

4.-Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasen ordenantza fiskala.

5.-Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak eta Udalaren beste hileta zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

7.-Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko utziriko herrilurren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8.-Igerilekua eta Udalaren gainerako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan eta horrekin bat heldu diren gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, ordenantza hauek jendaurrean egonen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 30 eguneko epearen barrenean, herritarrek edo bidezko interesa dutenek, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondotik, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Arguedasen, 2007ko abenduaren 18an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0719396