7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR

2008. urteko ekitaldiko zerga-tasen onespena

Udalak, 2007ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, hirilurraren gaineko karga-tasa aldatzea erabaki du, %0,13koa izanen baita ondasun higiezin guztietarako.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta aditzera ematen da erabaki honen kontra, administrazio bideari amaiera ematen baitio, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, egintza egin zuen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, honako iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, administrazio publiko honi errekurtso hori jarri izanaren berri emanda aldez aurretik; orobat, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2007ko abenduaren 17an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0719383