7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MELIDA

Ordenantzetako aldaketa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantzen tarifak dituzten eranskinetako aldaketak. Hauek dira ordenantzak:

-Hilerriko eta Udalaren beste zerbitzu batzuetako zerbitzuen eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Melidan, 2007ko abenduaren 17an.-Alkatea, Francisco Jaso.

Iragarkiaren kodea: L0719381