7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MELIDA

Karga-tasen onespena

Melidako Udalak, abenduaren 17an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen udal zergetako urteko tasa hauen aldaketa, urtarrilaren 1etik aurrera indarra har dezan:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,185.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,800.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazi edo behin betikoz onetsi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu edo behin betikoz onesten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Melidan, 2007ko abenduaren 17an.-Alkatea, Francisco Jaso.

Iragarkiaren kodea: L0719379