7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTEITZA

2008ko ekitaldiko zerga-tasak

Udal honek, 2007ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

2008ko ekitaldiko zerga-tasak. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak ondokoa erabaki du erregelamenduaren araberako quoruma izanik:

1. Ondoko karga-tasa, indize eta portzentaje hauek ezartzea 2008ko ekitaldirako:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: Mota: %0,19.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: Mota: %0,80 (gehienez).

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: 1,32.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Mota: %3,80, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Karga-tasa: %14,50eko karga-tasa, balio errealaren igoerari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatu ondoan ateratzen den zerga oinarriaren gainean.

2. erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten da ezen erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Oteitzan, 2007ko abenduaren 17an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L0719345