7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARGOTA

EIOZ 2008

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2007ko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren (EIOZ) 2008ko tasa onestea erabaki zuen, %4,50ekoa izanen baita obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratuko da.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bertzenaz, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik aitzina.

Bargotan, 2007ko abenduaren 14an.-Kudeketa Batzordeko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0719219