7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAKIL

Arakilgo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala 67. artikuluan, Ganadería Etxeberri SATak sustatua. Behin betiko onespena

Arakilgo Udalak, 2007ko azaroaren 15ean egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Arakilgo Arau Subsidiarioetako 67. artikuluari dagokion aldaketa puntuala, Ganadería Etxeberri SATak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aldaketaren edukia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara.

Arakilgo Arau Subsidiarioen 67. artikuluan honakoa sartuko da:

Bidezkoa izanez gero, jardueraren beharrengatik, eta betiere Arau Subsidiarioetako gainerako baldintzak betetzen badira, C taulako 2. puntuan ezarritako azalera hurrenez hurren 2.500 metro karratura eta 4.000 metro karratura handitu ahal izanen da. Azalera handitzeko baimena ematerakoan arreta berezia jarriko da puntu hauetan:

-Eraikinaren kokapenak bermatu behar du eragina oso txikia izanen dela, edo behintzat moldatu ahal izanen dela paisaia babesteko landaketa osagarriaren bidez.

-Eraikina egiteko zelaitzean edo lur mugimenduetan ez da ezponda berririk sortuko, artikulu honetan baimendutakoak bakarrik eginen dira.

-Ahal den estalkirik sinpleena eginen da, beharrezkoak ez diren bi isurkiko estalkien pilaketa saihestuz."

Elementu aurrefabrikatuen (etxola, abereentzako babesleku eta abarrekoen) arauketari dagokionez, erabilgarritasuna, arrazoi teknikoak edo higienea eta osasuna direla eta, halako elementuen beharra dagoela egiaztatzen bada, baimendu ahal izanen dira elementu berezi gisa, eta arautu eginen dira haien ezarpena, gehieneko azalera eta zuzenketa neurriak.

Arrazoi teknikoak, higienea eta osasuna edo ustiapenari lotutako bestelako arrazoiak direla eta, etxolak, abereentzako babeslekuak eta abarreko elementu aurrefabrikatuak instalatu beharra justifikatzen bada, honako baldintza hauen pean baimendu ahal izanen dira:

-Frogatu egin beharko da beharrezkoak direla beste konponbide tradizional batzuen ordez eta araudia betetzen ahal dutela. Ez da onartuko halako elementuak ezartzeko arrazoi ekonomikorik.

-Ustiategia kanpotik ikusten ez den aldean instalatuko dira, gutxien nabari diren tokietan.

-Ahal dela, araudian eskatutako bolumetria, estalkiaren malda eta abar errespetatuko dira.

-Araudian ezarritako tipologiarekin berez bat ez datorren elementuren bat jarri behar bada (poliesterrezko babeslekuak etab.), araudiaren baldintzak betetzen dituen teilape edo estalki batez ezkutatuko da.

-Elementu horiek guztiak azalera eraikiaren konputuan sartuko dira.

-Unean uneko konponbide berezi gisa baimenduko dira soilik, eta ezin izanen dira erabili ustiategi bateko eraikuntzaren antolabide orokor edo nagusi gisa.

Arakilen, 2007ko abenduaren 17an.-Alkate udalburua, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0719658