7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANDOSILLA

2008ko karga-tasen onespena

Andosillako Udalak, 2007ko abenduaren 20ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 12, 64 eta 132. artikuluetan ezartzen direnak, haien ondorioz udalek erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei aplikatzekoak diren karga-tasen zenbatekoak, Legean finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege bereko 162. artikuluak.

Aintzat hartuz zerga bakoitzerako aipatutako legeak 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan ezartzen dituen mugak, Andosillako Udaleko osoko bilkurak honako erabaki hau hartu du, kontuan hartuz foru lege horretako 64. artikuluan ezarritakoa:

Lehenbizi.-Ondotik aipatzen diren karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zergentzat:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,29.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: zergaren tarifaren %1,3.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

.Urteko portzentajea: 5 urte bitarte: %2,75.

-10 urte bitarte: %2,65.

-15 urte bitarte: %2,55.

-20 urte bitarte: %2,55.

.Karga-tasa: %9,11.

Bigarren.-Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hirugarren.-Iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta ediktuak Andosillako Udaleko iragarkien oholean, Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6.a) artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1.985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan oinarrituz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta ondoko hilabetean.

Andosillan, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0719719