7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

451/2007 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Valtierran 20 Mw-ko eguzki-parke fotovoltaikoa jartzeko proiektua, Singula Energías Renovables, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Valtierran 20 Mw-ko eguzki-parke fotovoltaikoa jartzeko proiektua, Singula Energías Renovables, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hartarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Valtierrako Udalean, bulegoko ordu baliodunetan. Epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Valtierrako Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0719471