7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

848/2007 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, gizarte ekintzaren arloko ikerketa proiektuetarako laguntzen 2007ko deialdia ebazten duena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak abuztuaren 24an emandako 195/2007 Foru Aginduaren bidez, gizarte ekintzaren arloko ikerketa proiektuetarako laguntzen 2007ko deialdia onetsi zen (114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 12koa).

Ikusirik Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak egindako txostenak, 6/2007 espedientean bilduak, eta gizarte ekintzaren arloko ikerketa proiektuetarako laguntzen 2007ko deialdiko zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren arauetan aurreikusitakoarekin bat.

Horrenbestez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gizarte ekintzaren arloko ikerketa proiektuetarako laguntzen 2007ko deialdiaren babesean ondoko dirulaguntzak ematea, 2007ko gastuen aurrekontuko "Beketarako, ikerketa proiektuetarako eta argitalpenetarako transferentziak" izeneko 900001 91100 4809 231000 kontusailaren eta 2008an dagokion gastu kontusailaren bitartez, aipatutako diru kopurua erabiliz eta kreditu baimenduaren soberakina deuseztatuz:

-Nuria del Olmo Vicén andreari, IFZ 2213233 N, ikertzaile nagusia baita eta 71,5 puntu baititu, "Nafarroako Foru Komunitatean etorkinek gizarte babeseko sistemetara iristeko dituzten oztopo nagusiak" izeneko proiektua finantzatzeko, hamazazpi mila eta berrogeita hamar (17.050) euro, eta horietatik zortzi mila bostehun eta hogeita bost (8.525) euro (%50) 2007ko gastuen aurrekontuaren kargura izanen dira eta zortzi mila bostehun eta hogeita bost (8.525) euro (%50) 2008ko gastuen aurrekontuaren kargura.

-Ricardo Luque García jaunari, IFZ 72110029 S, ikertzaile nagusia baita eta 69,25 puntu baititu, "Burlatan bizi diren emakume etorkinen egoera aztertzea" izeneko proiektua finantzatzeko, hiru mila (3.000) euro, eta horietatik mila eta bostehun (1.500) euro (%50) 2007ko gastuen aurrekontuaren kargura izanen dira eta mila eta bostehun (1.500) euro (%50) 2008ko gastuen aurrekontuaren kargura.

-Marta Goñi Abaurrea andreari, IFZ 291374189 F, ikertzaile nagusia baita eta 62,75 puntu baititu, "65 urtetik gorako pertsonen eta beren zaindari nagusien beharren analisia eta diagnosia Itzagako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean" izeneko proiektua finantzatzeko, hemezortzi mila (18.000) euro, eta horietatik bederatzi mila (9.000) euro (%50) 2007ko gastuen aurrekontuaren kargura izanen dira eta bederatzi mila (9.000) euro (%50) 2008ko gastuen aurrekontuaren kargura.

2. Honako hauen eskaerei uko egitea, ez baitituzte 60 puntu lortu:

-María Cristina Aznar Bolaño andrearen eskaera, IFZ 50064512 K, "Ingurumen jarduerek buru-nahaste larria duten pertsonen errehabilitazio psikosozialean eta laneko integrazioan dituzten ondorioak, Nafarroako adimen osasunaren sarean", izeneko proiektuko ikertzaile nagusia baita eta 54 puntu baititu.

-Camino Osle Guerendiain andrearen eskaera, IFZ 15739402 L, "Iruña, Lizarra eta Tuterako errehabilitazio psikosozialeko zentroetako erabiltzaileen profila" izeneko proiektuko ikertzaile nagusia baita eta puntuazio hau lortu baitu: 50,75 puntu.

-Elena Velasco Carrión andrearen eskaera, IFZ 72701869 L, "Nafarroako landa eremuan mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko lan merkatuaren eta prestakuntza ekintzen beharrei buruzko ikerketa" izeneko proiektuko ikertzaile nagusia baita eta puntuazio hau lortu baitu: 46,75 puntu.

3. Deialdiko arauei jarraikiz, ikertzaile nagusiak laguntza onartzen duela adierazteko agiri bat sinatuko du eta hamar egun naturaleko epean, dirulaguntza eman zaiola jakinarazi eta biharamunetik hasita, behar bezala betea igorri beharko du.

4. Dirulaguntzen xede diren proiektuetarako beste edozein laguntza hartuz gero, Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko zaio eta hark zilegi izanen du emandako laguntza aldatu edo deuseztatzea.

5. Ordaintzeko modua eta baldintzak deialdiko hamaikagarren eta hamabigarren arauetan ezarritakoak izanen dira, eta aipatutako kontusailen kargura eginen da ordainketa.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau interesdunei, Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuari eta Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da ez duela administrazio bidea agortzen eta horren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 12an.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Alvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F0719505