7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

811/2007 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan 2007, 2008 eta 2009rako emanen diren dirulaguntzen prozedura ebazten duena, urte batzuetako programen modalitatean.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako irailaren 21eko 224/2007 Foru Aginduaren bidez, garapenerako lankidetzaren arloan urte batzuetako programak egiteko 2007, 2008 eta 2009ko dirulaguntzen deialdia egin zen. Deialdiaren 3., 4., 5. eta 9. oinarrietan deialdian parte hartzeko baldintzak eta eskabideen balorazioan kontuan hartu beharreko elementuak ezarri ziren; eta hori guztia Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearekin bat.

Garapenerako lankidetzaren arloan urte batzuetako programak egiteko dirulaguntzetarako eskariak ikusirik, eta horiek zein egunetan aurkeztu diren kontuan harturik.

Dagozkion espediente administratiboak azterturik eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuak horiei buruz aurkeztutako proposamen txostena ikusirik.

Ikusirik Ogasunak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna.

Horrenbestez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskaera hauek ez onartzea:

298. espedientea, 4. arauko b) eta d) atalak ez betetzeagatik, ez baitu agiri bidez frogatu ez tokiko bazkideak kudeatu beharreko funtsen kopurua (programako funtsen kopuru bera gutxienez) ez bazkide hori gutxienez ere laneko bi sare edo plataformakoa izatea. Bi alderdi horiek frogatzeko 7. arauan eskatzen den dokumentazioa hau da: "b.5) Burutu diren proiektu edo programak finantzatzen dituzten administrazio publikoen ziurtagiriak, b.6) Kudeaturiko funts pribatuen erantzukizunpeko aitorpena, eta b.7) Lan sare edo plataformetan aritzen direla frogatzen duen agiria, haien legezko ordezkariek sinatuak". Entitate eskatzaileak ez du halako agiririk aurkeztu eskabidearekin batera, 8.2 arauan aurreikusitakoaren arabera akatsa zuzentzeko idazkia igorri baitzitzaion eta ohartarazi 10 eguneko epean eskabidea zuzendu ezean uko egiten ziola ulertuko zela. Entitateak ez ditu aurkeztu eskatutako agiriak.

316. espedientea, 5. arauko b) atala ez betetzeagatik, programa Dominikar Errepublikan egin baitzen, eta baldintzen arabera herrialde edo eremu hauetakoren batean egin behar baitzen: Bolivian, Kolonbian, Ekuadorren, El Salvadorren, Guatemalan, Nikaraguan, Perun, Aljerian, Marokon, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Tanzanian, palestinar lurraldeetan, saharar herrian, Etiopian, Kenyan, Malin, Mozambiken, Nigerian eta Ugandan.

2. Ondoko eskaerak ezestea, bederatzigarren arauko 1. eta 2. ataletan ezarritako puntuaziora ez iristeagatik:

299/07 espedientea, Intermón Oxfam erakundearena, "Nikaraguan herritarren eskubideak bultzatzea instituzionalizazio demokratikoa indartzen laguntzeko" izeneko programa finantzatzeko. (Puntuazioa: 683 puntu; "ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea" izeneko zeharkako ildoan lortutako puntuazioa: 0 puntu).

306/07 espedientea, Organización Navarra Ayuda entre los pueblos (ONAY) erakundearena, "84 etxebizitza duin eraikitzea eta 4 hektareako alorrean barazkiak landatzea" izeneko programa finantzatzeko. (Puntuazioa: 648 puntu; "giza eskubideak babestea, demokratizazioa eta nortasun kulturala errespetatzea" izeneko zeharkako ildoan lortutako puntuazioa: 10 puntu; "gizartea antolatzeko gaitasuna sortzea" izeneko zeharkako ildoan lortutako puntuazioa: 5 puntu; zeharkako ildoen puntuazioa, guztira: 75 puntu).

315/07 espedientea, Misioneras Clarisas del Santísimo Sacramento erakundearena, "Guadalupelad-Hezkuntza, osasun eta garapen zentroa" izeneko programa finantzatzeko. (Puntuazioa: 561 puntu; "gizartea antolatzeko gaitasuna sortzea" izeneko zeharkako ildoan lortutako puntuazioa: 0 puntu; zeharkako ildoen puntuazioa, guztira: 75 puntu).

3. Ondoko dirulaguntzak ematea balorazio positiboa izan dutelako 9. arauarekin bat, eta 9.619.707 euroko gastua onestea, dirulaguntzak finantzatzeko 224/2007 Foru Aginduaren bidez baimendu baita; 2.961.503 euro 2007ko ekitaldirako dira eta diru hori 2007ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900000-91200-4819-143102 kontusailekoa da, eta 3.158.204 euro 2008ko ekitaldirako.

284/07 espedientea, Alboan Fundazioarena (IFK: G-4881137-6), "Ucayali-Pucallpan hezkuntza sarea sortzea" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 728 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 331.251 euro, 2008. urtean: 272.874 euro, eta 2009. urtean: 279.460 euro. 2007rako dirulaguntza: 190.600 euro, 2008. urterako: 132.223 euro, eta 2009. urterako: 138.809 euro.

285/07 espedientea, Organización Navarra Ayuda entre los Pueblos (ONAY) erakundearena (IFK: G-3144993-7), "Eritasun nagusiak Kinshasako CHME Monkole-n" izeneko programa, Kongoko Errepublika Demokratikoan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 785 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 669.502 euro, 2008. urtean: 1.149.071 euro, eta 2009. urtean: 907.851 euro. 2007rako dirulaguntza: 299.200 euro, 2008. urterako: 299.750 euro, eta 2009. urterako: 299.750 euro.

286/07 espedientea, Fundación Paz y Solidaridad de Navarra erakundearena (IFK: G-3167436-9), "Sara-Sara, nekazaritza eta abeltzaintzako garapen iraunkorra eta lehiakortasuna Parinacochasko eta Paucar del Sara-Sara. Ayacuchoko probintzietan" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 812 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 269.398 euro, 2008. urtean: 347.521 euro, eta 2009. urtean: 264.423 euro. 2007rako dirulaguntza: 204.404 euro, 2008. urterako: 239.557 euro, eta 2009. urterako: 175.135 euro.

287/07 espedientea, Asociación Pro-Perú erakundearena (IFK: G-3135064-8), "Ama-haurren osasuna hobetzea Piurako landa eremuan eta hiriko bazterraldeetan" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 714 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 459.720 euro, 2008. urtean: 516.040 euro, eta 2009. urtean: 371.397 euro. 2007rako dirulaguntza: 239.858 euro, 2008. urterako: 239.678 euro, eta 2009. urterako: 239.678 euro.

288/07 espedientea, Asociación Promoción Claretiana de Desarrollo - Navarra (PROCLADE - NAVARRA) erakundearena (IFJ: G - 3145822 - 7), "Turismoa, agroekologia eta artisautza, amazonia ekuatoriarreko Shandia eta San Jorge komunitateen garapenerako estrategia integral gisa" izeneko programa, Ekuadorren egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 725 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 219.890 euro, 2008. urtean: 302.682 euro, eta 2009. urtean: 174.595 euro. 2007rako dirulaguntza: 171.109 euro, 2008. urterako: 235.215 euro, eta 2009. urterako: 133.464 euro.

296/07 espedientea, Medicus Mundi Navarra erakundearena (IFK: G-3136140-5), "Muy Muy herriko landa eremuaren garapen integrala" izeneko programa, Nikaraguan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 849 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 278.997 euro, 2008. urtean: 318.762 euro, eta 2009. urtean: 266.632 euro. 2007rako dirulaguntza: 222.513 euro, 2008. urterako: 254.056 euro, eta 2009. urterako: 212.698 euro.

297/07 espedientea, Organización Navarra Ayuda entre los Pueblos (ONAY) erakundearena (IFK: G-3144993-7), "Guatemala hiriko udal zabortegiaren inguruan pobrezia handian bizi diren 600 familiarentzako laguntza integrala" izeneko programa, Guatemalan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 683 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 18.358 euro, 2008. urtean: 157.774 euro, eta 2009. urtean: 162.952 euro. 2007rako dirulaguntza: 12.312 euro, 2008. urterako: 123.083 euro, eta 2009. urterako: 122.952 euro.

300/07 espedientea, Fundación Paz y Solidaridad erakundearena (IFK: G-3167436-9), "Jauja probintziako lau barrutitan landa eremuetako emakumeei ekoizpenerako eta herriaren garapenean parte hartzeko laguntza ematea" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 838 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 288.018 euro, 2008. urtean: 299.568 euro, eta 2009. urtean: 265.158 euro. 2007rako dirulaguntza: 230.139 euro, 2008. urterako: 238.514 euro, eta 2009. urterako: 204.103 euro.

305/07 espedientea, Manos Unidas (Campaña contra el Hambre en el Mundo) erakundearena (IFK: G-2856779-0), "Garapen integrala Sechurako badiako senaia txikietan" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 695 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 17.576 euro, 2008. urtean: 270.671 euro, eta 2009. urtean: 209.705 euro. 2007rako dirulaguntza: 12.191 euro, 2008. urterako: 204.009 euro, eta 2009. urterako: 152.678 euro.

307/07 espedientea, Fundación Rode erakundearena (IFK: G-3113728-4), " Kuruwito azpiherriko komunitateen bizi kalitatea hobetzea" izeneko programa, Kenyan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 673 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 385.374 euro, 2008. urtean: 354.150 euro, eta 2009. urtean: 252.158 euro. 2007rako dirulaguntza: 238.424 euro, 2008. urterako: 240.000 euro, eta 2009. urterako: 240.000 euro.

308/07 espedientea, Fundación Paz y Solidaridad erakundearena (IFK: G-3167436-9), "Santa Elenako emakumeekin herritartasuna eraikitzea eta ekoizpen sistemak indartzea" izeneko programa, Ekuadorren egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 752 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 243.951 euro, 2008. urtean: 255.238 euro, eta 2009. urtean: 239.971 euro. 2007rako dirulaguntza: 187.396 euro, 2008. urterako: 204.870 euro, eta 2009. urterako: 190.564 euro.

317/07 espedientea, Asociación Misión Diocesana (M.D.N.) erakundearena (IFK: G-3158315-6), "Garapena eta giza eskubideak (Codeh-Ica)" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 658 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 163.582 euro, 2008. urtean: 276.163 euro, eta 2009. urtean: 250.249 euro. 2007rako dirulaguntza: 114.672 euro, 2008. urterako: 210.588 euro, eta 2009. urterako: 196.186 euro.

318/07 espedientea, Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María (F.I.S.C.) erakundearena (IFK: G-2048283-2), "Peruko iparraldean nekazari ekoizle txikien gaitasun teknikoa eta kudeaketakoa indartzea, esportaziorako nekazaritza organiko lehiakorra sendotzeko" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 749 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 302.610 euro, 2008. urtean: 300.444 euro, eta 2009. urtean: 305.822 euro. 2007rako dirulaguntza: 239.465 euro, 2008. urterako: 238.447 euro, eta 2009. urterako: 239.091 euro

320/07 espedientea, Instituto Sindical Cooperación Desarrollo (ISCOD) erakundearena (IFK: G-7943648-1), "Nekazariek beren eskubideen alde duten mugimendua indartzea" izeneko programa, El Salvadorren egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 721 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 291.220 euro, 2008. urtean: 215.936 euro, eta 2009. urtean: 188.817 euro. 2007rako dirulaguntza: 233.910 euro, 2008. urterako: 157.933 euro, eta 2009. urterako: 130.468 euro.

324/07 espedientea, Paz y Tercer Mundo - Hirugarren Mundua ta Bakea erakundearena (IFK: G-9520416-0), "El Salvador departamentuko Apoya eta Nejapa udalerrietan ekoizpen prozesuak eta prozesu ekonomiko eta demokratikoak sustatzea genero berdintasunean" izeneko programa, El Salvadorren egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 752 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 133.680 euro, 2008. urtean: 200.844 euro, eta 2009. urtean: 164.261 euro. 2007rako dirulaguntza: 106.313 euro, 2008. urterako: 120.000 euro, eta 2009. urterako: 120.000 euro.

325/07 espedientea, Fundación Acción contra el Hambre erakundearena (IFK: G-8116410-5), "Ch'orti eskualdeko lau herrien ahultasuna txikiagotzea ingurumen kudeaketako programak garatuz eta bertako ekoizleen gaitasun tekniko ekonomikoa indartuz", izeneko programa, Guatemalan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 733 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 150.000 euro, 2008. urtean: 299.989 euro, eta 2009. urtean: 300.011 euro. 2007rako dirulaguntza: 120.000 euro, 2008. urterako: 240.000 euro, eta 2009. urterako: 240.000 euro.

327/07 espedientea, Fundación Acción contra el Hambre erakundearena (IFK: G-8116410-5), "Malin eta Sahelen elikaduraren eta nutrizioaren segurtasuna hobetzen laguntzea" izeneko programa, Malin egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 789 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 465.740 euro, 2008. urtean: 462.942 euro, eta 2009. urtean: 419.758 euro. 2007rako dirulaguntza: 132.081 euro, 2008. urterako: 122.077 euro, eta 2009. urterako: 123.443 euro.

4. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta aurreko atalean aipatutako erakundeen arteko lankidetza hitzarmenak sinatzeko proposamena egitea, dirulaguntzak ekitaldi ekonomiko bakoitzean aplikatzerakoan zenbait alderdi zehazteko.

5. Kontabilitate zentroari eskatzea aipatu diren entitateei ondoko zenbatekoak ordaintzeko, dirulaguntzaren aurrerakin gisa, aurreko atalean aipatutako hitzarmenak sinatu eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ondoren, 2007ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900000-91200-4819- 143102 kontusailaren bitartez:

284/07 espedientea, Alboan Fundazioarena (IFK: G-4881137-6), "Ucayali-Pucallpan hezkuntza sarea sortzea" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 190.600 euro.

285/07 espedientea, Organización Navarra Ayuda entre los Pueblos (ONAY) erakundearena (IFK: G-3144993-7), "Eritasun nagusiak Kinshasako CHME Monkole-n" izeneko programa, Kongoko Errepublika Demokratikoan egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 299.200 euro.

286/07 espedientea, Fundación Paz y Solidaridad de Navarra erakundearena (IFK: G-3167436-9), "Sara-Sara, nekazaritza eta abeltzaintzako garapen iraunkorra eta lehiakortasuna Parinacochasko eta Paucar del Sara-Sara. Ayacuchoko probintzietan" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 204.404 euro.

287/07 espedientea, Asociación Pro-Perú erakundearena (IFK: G-3135064-8), "Ama-haurren osasuna hobetzea Piurako landa eremuan eta hiriko bazterraldeetan" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 239.858 euro.

288/07 espedientea, Asociación Promoción Claretiana de Desarrollo - Navarra (PROCLADE - NAVARRA) erakundearena (IFJ: G - 3145822 - 7), "Turismoa, agroekologia eta artisautza, amazonia ekuatoriarreko Shandia eta San Jorge komunitateen garapenerako estrategia integral gisa" izeneko programa, Ekuadorren egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 171.109 euro.

296/07 espedientea, Medicus Mundi Navarra erakundearena (IFK: G-3136140-5), "Muy Muy herriko landa eremuaren garapen integrala" izeneko programa, Nikaraguan egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 222.513 euro.

297/07 espedientea, Organización Navarra Ayuda entre los Pueblos (ONAY) erakundearena (IFK: G-3144993-7), "Guatemala hiriko udal zabortegiaren inguruan pobrezia handian bizi diren 600 familiarentzako laguntza integrala" izeneko programa, Guatemalan egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 12.312 euro.

300/07 espedientea, Fundación Paz y Solidaridad erakundearena (IFK: G-3167436-9), "Jauja probintziako lau barrutitan landa eremuetako emakumeei ekoizpenerako eta herriaren garapenean parte hartzeko laguntza ematea" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 230.139 euro.

305/07 espedientea, Manos Unidas (Campaña contra el Hambre en el Mundo) erakundearena (IFK: G-2856779-0), "Garapen integrala Sechurako badiako senaia txikietan" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 12.191 euro.

307/07 espedientea, Fundación Rode erakundearena (IFK: G-3113728-4), " Kuruwito azpiherriko komunitateen bizi kalitatea hobetzea" izeneko programa, Kenyan egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 238.424 euro.

308/07 espedientea, Fundación Paz y Solidaridad erakundearena (IFK: G-3167436-9), "Santa Elenako emakumeekin herritartasuna eraikitzea eta ekoizpen sistemak indartzea" izeneko programa, Ekuadorren egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 187.396 euro.

317/07 espedientea, Asociación Misión Diocesana (M.D.N.) erakundearena (IFK: G-3158315-6), "Garapena eta giza eskubideak (Codeh-Ica)" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 114.672 euro.

318/07 espedientea, Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María (F.I.S.C.) erakundearena (IFK: G-2048283-2), "Peruko iparraldean nekazari ekoizle txikien gaitasun teknikoa eta kudeaketakoa indartzea, esportaziorako nekazaritza organiko lehiakorra sendotzeko" izeneko programa, Perun egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 239.465 euro.

320/07 espedientea, Instituto Sindical Cooperación Desarrollo (ISCOD) erakundearena (IFK: G-7943648-1), "Nekazariek beren eskubideen alde duten mugimendua indartzea" izeneko programa, El Salvadorren egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 233.910 euro.

324/07 espedientea, Paz y Tercer Mundo - Hirugarren Mundua ta Bakea erakundearena (IFK: G-9520416-0), "El Salvador departamentuko Apoya eta Nejapa udalerrietan ekoizpen prozesuak eta prozesu ekonomiko eta demokratikoak sustatzea genero berdintasunean" izeneko programa, El Salvadorren egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 60.000 euro.

325/07 espedientea, Fundación Acción contra el Hambre erakundearena (IFK: G-8116410-5), "Ch'orti eskualdeko lau herrien ahultasuna txikiagotzea ingurumen kudeaketako programak garatuz eta bertako ekoizleen gaitasun tekniko ekonomikoa indartuz", izeneko programa, Guatemalan egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 120.000 euro.

327/07 espedientea, Fundación Acción contra el Hambre erakundearena (IFK: G-8116410-5), "Malin eta Sahelen elikaduraren eta nutrizioaren segurtasuna hobetzen laguntzea" izeneko programa, Malin egitekoa, finantzatzeko. 2007. urteko dirulaguntzaren aurrerakina: 132.081 euro.

6. 2007ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900000-91200-4819-143102 kontusailari dagozkion 245.413 euro ordaintzeko baimena kentzea, bai eta 2008ko aurrekontuari dagozkion 340.981 euro ere.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta entitate interesdunei eta Kontabilitate Zentroari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da ez duela administrazio bidea agortzen eta horren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 10ean.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Alvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F0719502