7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

810/2007 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan 2007 eta 2008rako emanen diren dirulaguntzen prozedura ebazten duena, lankidetza teknikoaren modalitatean.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako irailaren 21eko 222/2007 Foru Aginduaren bidez, garapenerako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko 2007 eta 2008ko dirulaguntzen deialdia egin zen. Deialdiaren 3., 4. eta 8. oinarrietan deialdian parte hartzeko baldintzak eta eskabideen balorazioan kontuan hartu beharreko elementuak ezarri ziren; eta hori guztia Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearekin bat.

Garapenerako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko dirulaguntzetarako eskariak ikusirik, eta horiek zein egunetan aurkeztu diren kontuan harturik.

Dagozkion espediente administratiboak azterturik eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuak horiei buruz aurkeztutako proposamen txostena ikusirik.

Ikusirik Ogasunak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna.

Horrenbestez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ez onartzea Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskolak aurkeztu duen eskabidea, hain zuzen ere "Arkitektura eta garapeneko proiektua: Guatemala" izeneko proiektua finantzatzeko (309/07 espedientea) zena, proiektu horren helburua ez baitator bat deialdiaren helburuarekin, etxebizitzak eraikitzeko proiektu bat baita eta, beraz, ez dira betetzen ez deialdiaren 1. arauko 1. eta 2. atalak ez 4. arauko a) atala.

2. Ondoko eskaerak ezestea, zortzigarren arauko 1. eta 2. ataletan ezarritako puntuaziora ez iristeagatik:

311/07 espedientea, Asociación Investigación Sadar erakundearena, "Plasmodium vivax-en antigeno berriak identifikatzea, malariaren kontrako txertorako" izeneko proiektua finantzatzeko. (Puntuazioa: 423 puntu).

320/07 espedientea, Haur eta gazteen aldeko Izan elkartearena, "GIB/HIESaren prebentzioa, sexu indarkeria aztertzea buruzagi taldeekin Oruron (Bolivia) izeneko proiektua finantzatzeko. (Puntuazioa: 491 puntu).

330/07 espedientea, Solidaridad con el Tercer Mundo (SOTERMUN) erakundearena, "laneko eskubide sindikalen arloko prestakuntza, hedapena eta esperientzien trukea" izeneko proiektua finantzatzeko. (Puntuazioa: 390 puntu).

331/07 espedientea, Ayuda en Acción erakundearena, "Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak betetzen laguntzea herritarrak politika publikoen arloan informatu eta alfabetatuz" izeneko proiektua finantzatzeko. (Puntuazioa: 485 puntu).

332/07 espedientea, Solidaridad para el Desarrollo y la Paz, SODEPAZ erakundearena, "Zisjordaniako udal eta kontseiluetako langileen gaitasun tekniko eta administratiboak zabaldu eta garatzea" izeneko proiektua finantzatzeko. (Puntuazioa: 430 puntu).

335/07 espedientea, Servicio Tercer Mundo (SETEM Nafarroa) erakundearena, "San Pedro Sula-Hondurasen industria makilatzaileko langileen lan baldintzak hobetzea eta haiei jabekuntzan laguntzea, beren antolakuntza sozialaren bitartez" izeneko proiektua finantzatzeko. (Puntuazioa: 364 puntu).

3. Ondoko dirulaguntzak ematea balorazio positiboa izan dutelako 8. arauarekin bat, eta 357.897 euroko gastua onestea, dirulaguntzak finantzatzeko 222/2007 Foru Aginduaren bidez baimendu baita; 82.395 euro 2007ko ekitaldirako dira eta diru hori 2007ko gastuen aurrekontuko "Bekak, prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900000-91200-4819-143106 kontusailekoa da, eta 275.502 euro 2008ko ekitaldirako.

293/07 espedientea, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearena (IFK: G-3143079-6), "Genero ikuspegiaren aldetik prestakuntza ematea garapenerako lankidetzaren barrenean" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 515 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 7.600 euro, eta 2008. urtean: 8.695 euro. 2007rako dirulaguntza: 6.053 euro, eta 2008. urterako: 6.938 euro.

310/07 espedientea, Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen federazio koordinatzailearena (IFK: G-3163089-0), "Lankidetza deszentralizatua eta udal aholkularitza" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 719 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 1.912 euro, eta 2008. urtean: 42.907 euro. 2007rako dirulaguntza: 1.529 euro, eta 2008. urterako: 34.301 euro.

312/07 espedientea, Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-3124904-8), "Giza eskubideen ikuspegia garapenerako nazioarteko lankidetzan txertatzea Nafarroan, proposamen tekniko bat" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 670 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 9.350 euro, eta 2008. urtean: 59.220 euro. 2007rako dirulaguntza: 7.450 euro, eta 2008. urterako: 46.366 euro.

313/07 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan prestakuntza tekniko espezializatua ematea" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 672 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 7.996 euro, eta 2008. urtean: 35.463 euro. 2007rako dirulaguntza: 3.675 euro, eta 2008. urterako: 22.378 euro.

314/07 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Huancavelicako goi-andeetan familia behartsuen dirusarrerak eta bizi baldintzak hobetzea, Huacaya alpaken gaitasunak indartuz eta hobetuz" izeneko proiektua, Perun egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 715 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 104.464 euro, eta 2008. urtean: 67.981 euro. 2007rako dirulaguntza: 48.686 euro, eta 2008. urterako: 50.369 euro.

321/07 espedientea, Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-3124904-8), "Indigenen eskubideen nazioarteko eremuei buruzko Prestakuntza Eskolari laguntza ematea" izeneko proiektua, Kolonbian egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 525 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 5.575 euro, eta 2008. urtean: 71.575 euro. 2007rako dirulaguntza: 4.300 euro, eta 2008. urterako: 57.150 euro.

322/07 espedientea, Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-3124904-8), "Giza Eskubideen inguruko prestakuntza" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 635 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 10.136 euro. 2007rako dirulaguntza: 7.240 euro.

326/07 espedientea, Agrupación Fundación Acción contra el Hambre - Nafarroako Unibertsitate Publikoa erakundearena, Fundación Acción contra el Hambre erakundeak ordezkatua (IFK: G-8116410-5), "Ingurune konplexuak edateko urez hornitzeko ekipoei buruzko ikerketa eta garapenerako proiektua (1. fasea)" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 805 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 4.381 euro, eta 2008. urtean: 74.523 euro. 2007rako dirulaguntza: 3.462 euro, eta 2008. urterako: 58.000 euro.

4. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta aurreko atalean aipatutako erakundeen arteko lankidetza hitzarmenak sinatzeko proposamena egitea, dirulaguntzak ekitaldi ekonomiko bakoitzean aplikatzerakoan zenbait alderdi zehazteko.

5. Kontabilitate zentroari eskatzea aipatu diren entitateei ondoko zenbatekoak ordaintzeko, dirulaguntzaren aurrerakin gisa, aurreko atalean aipatutako hitzarmenak sinatu eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ondoren, 2007ko gastuen aurrekontuko "Bekak, prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900000-91200-4819-143106 kontusailaren bitartez:

293/07 espedientea, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearena (IFK: G-3143079-6), "Genero ikuspegiaren aldetik prestakuntza ematea garapenerako lankidetzaren barrenean" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 6.053 euro.

310/07 espedientea, Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen federazio koordinatzailearena (IFK: G-3163089-0), "Lankidetza deszentralizatua eta udal aholkularitza" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 1.529 euro.

312/07 espedientea, Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-3124904-8), "Giza eskubideen ikuspegia garapenerako nazioarteko lankidetzan txertatzea Nafarroan, proposamen tekniko bat" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 7.450 euro.

313/07 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan prestakuntza tekniko espezializatua ematea" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 3.675 euro.

314/07 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Huancavelicako goi-andeetan familia behartsuen dirusarrerak eta bizi baldintzak hobetzea, Huacaya alpaken gaitasunak indartuz eta hobetuz" izeneko proiektua, Perun egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 48.686 euro.

321/07 espedientea, Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-3124904-8), "Indigenen eskubideen nazioarteko eremuei buruzko Prestakuntza Eskolari laguntza ematea" izeneko proiektua, Kolonbian egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 4.300 euro.

322/07 espedientea, Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-3124904-8), "Giza Eskubideen inguruko prestakuntza" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 7.240 euro.

326/07 espedientea, Agrupación Fundación Acción contra el Hambre - Nafarroako Unibertsitate Publikoa erakundearena, Fundación Acción contra el Hambre erakundeak ordezkatua (IFK: G-8116410-5), "Ingurune konplexuak edateko urez hornitzeko ekipoei buruzko ikerketa eta garapenerako proiektua (1. fasea)" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 805 puntu. Dirulaguntzaren aurrerakina: 3.462 euro.

6. 279.704 euro ordaintzeko baimena kentzea; horietatik 236.206 euro 2007ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900000-91200-4819-143102 kontusailari dagozkio, eta 43.498 euro 2008ko aurrekontuari.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta entitate interesdunei eta Kontabilitate Zentroari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da ez duela administrazio bidea agortzen eta horren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 10ean.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Alvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F0719498