7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

96/2007 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Anueko Udal Plana Olagueko 11. poligonoko 328. lurzatiko U.E.2 unitate berrian aldatzeko espedientea, Amaia Senosiáin Artozki andreak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Anueko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Anueko Udal Plana Olagueko 11. poligonoko 328. lurzatiko U.E.2 unitate berrian aldatzeko espedientea, Amaia Senosiáin Artozki andreak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru agindu honek administrazio bidea agortzen ez duela adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu honen berri Anueko Udalari, Olagueko Kontzejuari eta Amaia Senosiáin Artozki andreari ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 19an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0719673