7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2007ko abenduaren 17koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Legariako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Abuztuaren 31ko 1137/2007 Errege Dekretuaren bidez hainbat udalerritan hauteskunde partzialak egiteko deia egin zen, besteak beste Legarian. Herri horretan hautagai-zerrenda bakar bat ere aurkeztu ez denez, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Legearen 181.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Lege Organiko horren 182. artikuluko hirugarren lerroaldean ezarritakoari dagokionez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak udal horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Legariako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide hauek izendatzea: José Javier Echeverría Martínez, Francisco Javier Martínez López, Alfonso Luzuriaga Marcos, María Concepción Palomar Sanz eta Luis María Landa Urabayen.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau Legariako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0719500