7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1845/2007 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Honen bidez zuzentzen da 1043/2005 Ebazpena, onesten dira ebazpen horren bidez deitutako hauta-probetarako onartuen behin-behineko zerrendak, Kudeaketako Eskala Teknikoko karrerako funtzionario izateko lanpostu bat betetzeko deialdikoak, eta argitaratzen da epaimahaiaren osaera.

Deialdiaren oinarrietan, 6.1.A.2) puntuan, akatsa izan dela erreparaturik, bidezkoa da, irailaren 20ko 30/1992 Legearen 105. artikuluarekin bat etorriz, irailaren 16ko 1043/2005 Ebazpen hori zuzentzea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak proposaturik.

Unibertsitate honetako Estatutuetan xedatutakoa betez, eta unibertsitate honetako errektoreak 2005eko irailaren 20an emandako ebazpenaren 4.1 oinarriarekin bat eginez, horren bidez egin baitzen Kudeaketako Eskala Teknikoko karrerako funtzionario izateko lanpostu bat betetzeko hautaproben deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Deialdiaren oinarriak 6.1.A.2 puntuan zuzentzea, alegia:

Honela dioen tokian:

"A.2.-Bigarren proba. Nahitaezkoa eta baztertzailea.

Deialdi honetako I. eranskinean agertzen den programaren zati bakoitzari dagokion gai bana garatu beharko da, idatziz, aipatu zati horietako bakoitzean zozketaz ateratako bi gairen artean aukeratuz.

Lehen ariketa egiteko denbora ezin izango da lau ordu baino luzeagoa izan. Izangai bakoitzak irakurriko du proba hau Epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian."

Honela esan behar du:

"A.2.-Bigarren proba. Nahitaezkoa eta baztertzailea.

Deialdi honetako I. eranskinean agertzen den programaren zati bakoitzari dagokion gai bana garatu beharko da, idatziz, aipatu zati horietako bakoitzean zozketaz ateratako bi gairen artean aukeratuz.

Bigarren ariketa egiteko denbora ezin izango da lau ordu baino luzeagoa izan. Izangai bakoitzak irakurriko du proba hau Epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian."

Bigarrena.-Onartuen behin-behineko zerrenda onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketako Eskala Teknikoko karrerako funtzionario izateko lanpostu bat betetzeko hauta-probetarako. Deialdia 2005eko irailaren 20an emandako ebazpenaren bidez egin zen (2005eko irailaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Onartutako izangaien zerrenda jendaurrean dago Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean (Arrosadiko Campusean).

Hirugarrena.-Izangairen bat zerrendetatik kanpora gelditu bada, onartuen zerrendan agertu ez delako, hamar eguneko epea dauka, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, onartuen zerrendan ez agertzeko egindako akatsak zuzentzeko.

Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dituzte probetatik. Behin betiko zerrendak jendaurrean egongo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean.

Laugarrena.-Izangai onartuei dei bakarra egitea, hautatzeko prozesuko lehenengo proba egin dezaten. Proba hori 2008ko otsailaren 22an egingo dute, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 02. ikasgelan (Arrosadiko Campusa).

Bosgarrena.-Izangaiek Nortasun Agiri Nazionalarekin joan beharko dute probak egitera.

Seigarrena.-Epaimahaiko kideak honako hauek izango dira:

Epaimahai titularra:

Batzordeburua: Javier Fernández de Muniain Comajuncosa jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jakintza Bestetaratzeko Arloko zuzendaria.

Mahaikideak: Benigno Gómez López jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

Margarita Raquel Rodríguez Bailera andrea, Zaragozako Unibertsitateko Ikerketa Emaitzak Bestetaratzeko Bulegoko goi mailako teknikaria.

Ana Ollo Hualde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria.

Idazkaria: Ignacio Casado Redín jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Ataleko burua.

Ordezko epaimahaia:

Batzordeburua: Cristina Gómez Polo andrea, Azpiegitura Zientifiko-Teknologikoen eta Ikerketa Laguntzeko Arloko zuzendaria.

Mahaikideak: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Eduardo Almenara Díaz jauna, Zaragozako Unibertsitateko Ikerketa Emaitzak Bestetaratzeko Bulegoko Goi Mailako teknikaria.

Piedad Muelas Gullón andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa Eskala Teknikoko karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: Isabel Ibarrola San Martín andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketako Eskala Teknikoko karrerako funtzionarioa (adar juridikoa).

Zazpigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta epaimahaikideei bidaltzea.

Iruñean, 2007ko abenduaren 12an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Onartuen behin-behineko zerrenda, 1043/2005 ebazpenaren bidez kudeaketako eskala teknikoan (otri) deitutako hauta-probetan

1.-ALBERO ROS, HONORATO JESUS. 18204887-L.

2.-AZCONA ARRAIZA, SARA. 33444858-Y.

3.-DEL REY MARTINEZ, ARANZAZU. 44612673-X.

4.-ERVITI ILUNDAIN, ALVARO. 44623616-M.

5.-GARCIA FERNANDEZ, IOSU. 72676749-S.

6.-JIMENEZ IRIBARREN, ELENA. 44638175-M.

7.-JIMENEZ MADURGA, RUTH. 78896921-K.

8.-LABIANO MANGADO, ANGEL. 18208613-L.

9.-LOPEZ DE ARBINA BERASATEGUI, GURE. 72718943-G.

10.-MAZO SAEZ, DANIEL. 44612064-E.

11.-MONTERO ROMAN, MARIA. 51665456-G.

12.-ORBARA LOPEZ, RICARDO GUZMAN. 72698752-F.

13.-OTANO URRA, PABLO JAVIER. 33422065-Y.

Iragarkiaren kodea: F0719433