7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1490/2007 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Nafarroako Ospitaleko Obra eta Mantentze-lanen Ataleko buru (lanpostuaren zenbakia: 65871) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Nafarroako Ospitaleko Obra eta Mantentze-lanen Ataleko buru (lanpostuaren zenbakia: 65871) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko abenduaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Nafarroako Ospitaleko Obra eta Mantentze-lanen Ataleko buru (lanpostuaren zenbakia: 65871) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia.

Onartua:

REDIN GARCES, JOSE MARIA

Baztertuak: Inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

-Ordezkoa: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

-Mahaikidea: Fernando Balduz Ugarriza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

-Ordezkoa: Francisco Javier Mayor Lusarreta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

-Mahaikidea: María Yolanda Adrián Ruiz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

-Ordezkoa: Esther Piera Gómez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

-Mahaikidea: Ana Lacoma Echeverría, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

-Ordezkoa: María José Razquin Samitier, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

-Idazkaria: José Joaquín Jaurrieta Díaz de Cerio, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria

-Ordezkoa: Blanca Aranzueque Jiménez, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Kudeaketa Ataleko burua

3. Deialdiko 6.1.1 arauan ezartzen den moduan, lehiatzaileek, behin betiko zerrenda argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, biharamunetik kontatzen hasita, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute. Gomendatzen da ale bat paperean aurkeztea eta beste bat euskarri informatikoan (disketea, CDa, etab.), edo bestela, 5 ale paperean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 18an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0719659