7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

4058/2007 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko erdi mailako tituludun (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 15eko 3329/2007 Ebazpenaren bidez, Unibertsitateko erdi mailako tituludun (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 7an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko erdi mailako tituludun (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 24an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

ZURBANO SAENZ, MARIA JESUS

Iragarkiaren kodea: F0719867