7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURILLO EL FRUTO

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren izendepena

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5., 6. eta 7. artikuluetan xedaturikoarekin bat, Udal honek deialdia iragarri du udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Horrenbestez, hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek beren eskabideak udal idazkaritzan aurkez ditzaten.

Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, 3/1995 Erregelamenduak eta aplikatzekoak beste arauek xedatu bezala.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2007ko abenduaren 20an.-Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0719628