7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko azaroaren 28an eginiko bilkura arruntean, 2. puntuan, Baztango Udalak eta Almandozko UE-1 exekuzio unitateko jabeek izenpetu beharreko hirigintza hitzarmena hasiera batez onetsi zuen, unitate horretan sobran diren hirigintza eskubideak gauzatzeko. 2007ko azaroaren 11n aurkeztu zen, R/E 3424 zenbakiarekin. Espedientean ageri da eta LZL Arquitectos S.L. enpresak eta Azcarate Iriart senideek sustatu dute.

Hori dena aditzera ematen da, interesdunek, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2007ko abenduaren 14an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0719617