7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Mendigorriko Udaleko Hirigintza zinegotzi delegatuak, 2007ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 3.34 U.E exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaa, Zabarate, S.L. enpresak sustaturik.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Mendigorrian, 2007ko abenduaren 18an.-Hirigintza zinegotzi delegatua, José María Beasoain de Paulorena Muru.

Iragarkiaren kodea: L0719551