7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OROTZ-BETELU

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2007ko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 82. lurzatiaren xehetasun azterlana, Susana Domínguez Artazcoz eta Javier Lara Vicente jaun-andreek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orotz-Betelun, 2007ko abenduaren 19an.-Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0719520