7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko aldaketa xehekatua, Zabalegiko 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitatean eragiten duena, Kutibarmuru, S.L.k, María Angeles San Martín Erro andreak, Pedro José Zabalza Aldaba jaunak eta Zabalegiko Kontzejuak sustatua. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko abenduaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketa xehekatua, Zabalegiko 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitatean, txosten tekniko eta juridikoko zehaztapenekin. Aldaketa hori Kutibarmuru, S.L.k, María Angeles San Martín Erro andreak, Pedro José Zabalza Aldaba jaunak eta Zabalegiko Kontzejuak sustatu dute. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 3/2002 Foru Legeari jarraikiz, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko.

Noainen, 2007ko abenduaren 11n.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0719066