7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Mendigorriko Udaleko alkateak, 2007ko abenduaren 18an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen U.E. 3.34 exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren konpentsazioa dirutan emateko, Zabarate, S.L.k eskatuta.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Mendigorrian, 2007ko abenduaren 18an.-Hirigintza zinegotzi delegatua, José María Beasoain de Paulorena Muru.

Iragarkiaren kodea: L0719549