7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Mugaketa administratiboa

Esteribarko Udalak, 2007ko abenduaren 21ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen erabilera publikoko lur honen mugaketa administratiboaren espedientea abiaraztea:

Erabilera publikoko lurra, 4. poligonoko 10. lurzatia duena eta "Pedroarena" etxea biltzen duena, haren forma, kokaera eta luze-zabal betidanikoekin; iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean herrilur eta/edo lur publikoak ditu mugakide, eta ekialdean, berriz, aipatu poligonoko 107. lurzatia, partikularra baita; osorik sarturik dago 10. lurzatian, eta Juan Miguel, María del Amor eta Mirentxu Aguinaga Igoaren izenean dago.

Ondasunen Erregelamenduaren 50. artikuluarekin bat, aditzera ematen zaie ukituei ezen mugaketa lanak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hiruretan hogei eguneko epea bukatu eta hurrengo lanegunean abiatuko direla, eguerdiko hamabietan.

Ukitutako interesdunek lanak abiatzeko eguna baino hogei egun lehenago arte izanen dute denbora, beren eskubideak frogatu eta defendatu beharrez bidezko juzgatzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkezteko. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik batere onartuko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2007ko abenduaren 24an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0719796