7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko azaroaren 28an egindako bilkura arruntean, 4. puntuan, erabaki zuen behin betikoz onestea Zozaiako 1. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua (Baztango Udal Planeko 5. poligonoko 178. lurzatia), Suárez arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2007ko maiatzaren 14an ikus-onetsia, eranskina 2007ko irailaren 28an ikus-onetsi zelarik. Behar bezala eginbideturik, berariaz abiarazitako espedientean dagoen proiektua ondokoek sustatua da: Javier Iturralde Echeverria, Miren Itxaso Arrechea Maritorena, Natividad Echeverría Zozaya eta Fernando Iturralde Arrache.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Elizondon, 2007ko abenduaren 18an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0719765